Kattalinguneren defentsan tinko


2023ko otsailaren 27an - 10:38
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kattalingune zerbitzua hainbat LGTBI+ pertsonari esker hasi zen lanean. Pertsona horiek Kattalingorriko boluntarioak ziren eta garbi zuten diskriminatuta zeuden pertsonei arreta, aholkularitza, laguntza (eta hamaika gauza gehiago) eman behar zitzaizkiela. Kolektiboen presioari esker, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu zuen eta urtez urte handituz joan da bere garapenerako Parlamentuan esleitutako zenbatekoa, eta Iruñean bakarrik ematen zuen zerbitzua izatetik, zerbitzu deszentralizatua izatera pasatu da.

INAIk larrazkenean iragarri zuen ezin zutela akordio nominala egiten jarraitu Kattalingorrirekin; inork ikusi ez duen txosten juridiko batean oinarrituta omen zegoen erabakia. Lehiaketa(-tranpa) publiko bat egin zuen eta horretara Kattalingorrik ez aurkeztea erabaki zuen, besteak beste, duintasun politikoagatik. EHGAM Nafarroak txalotzen du erabakia. INAIk bazekien Kattalingorrik ez zuela baldintza horietan parte hartuko lehiaketan kudeaketarekin jarraitzeko: zenbateko ekonomikoa ez ezik, zehaztutako langileen profila ere ez zen egokia. Gertaerek frogatzen dute hori. Lehiaketa hutsik geratu zen INAIren lasaitasunerako.

Bi dira INAIko ardura politiko zuzena duten alderdi politikoak: Podemos-Ahal dugu eta PSN. Biak ala biak dira murrizketaren erantzuleak. Badakite Kattalingune zerbitzu publikoa ez dela behar bezala eskainiko, ez baitu izanen behar adinako giza baliabiderik ezta ekonomikorik ere. Baliteke Parlamentuko gainontzeko taldeek (eta agian Nafarroako Gobernu berriak) akats hori zuzentzea.

Podemos-Ahal Duguk eta PSNk badakite Kattalingune zerbitzu publikoa ez dela behar bezala eskainiko, ez baitu izanen behar adinako giza baliabiderik ezta ekonomikorik ere

Orain, GIZAIN fundazio publikoak era prekarioan kudeatuko du zerbitzua. EHGAM beti izan da kudeaketa publikoaren alde; baina kudeaketa publiko, kalitatezko, zeharkako ikuspegiarekin eta programak diseinatu eta ezartzeko LGTBI+ mugimenduarekin lotuta dagoen zerbitzuaren alde. Ez gaude batere ados INAIk hartu duen bidearekin. Ez gara fidatzen Gizarte Eskubideen Departamentuaren barruan LGTBI+ pertsonei eskainiko zaien ikuspegiaz. Ez dugu euren arreta asistentziala nahi. Sexu-genero disidentziak beste ikuspegi bat eskatzen du. Funtsezkoa iruditzen zaigu LGTBI+ pertsonei eta taldeei arreta espezifikoa ematea. Defendatzen dugun eredua sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegian oinarritzen da, eta ikuspegi teorikoa LGTBI+ kolektibotik harago joan eta biztanleria osoari interpelatzen dion sexualitateari eta generoari buruzko ikuspegi orokorra eman nahi du. Ikuspuntu heterozentroaren aldaketa aipatzen du, sexualitatearen forma politiko eta emozional desberdinak onartzen dituen ikuspuntu batetik, eta pertsonekiko desberdinak diren ikuspegi batetik, heterosexualitatea instituzio politiko eta ekonomiko gisa hartuta. Horretarako, gainera, beharrezkoa da herrietako gizarte-eragileekin lan egitea, kontzientzia sortzea, behar duten pertsonak ahalduntzea… Ezin da lan hori guztia zerbitzua murriztuz egin.

LGTBI+ taldeok eskatzen, exijitzen eta borrokatzen jarraituko dugu sexu eta genero aniztasuna artatzeko plan integrala lortzeko, Nafarroako LGTBI+ legea zein Estatuko LGTBI/Trans legea benetan ezartzeko eta kalitatezko zerbitzu publiko eta deszentralizatua izateko, zerbitzuek dituzten beharrekin bat datozen profesionalekin. Aurreko larunbatean Iruñeko karriketara atera ginen gure aldarrikapena egitera tinko. LGTBIQ+ eta transbibollomariak taldeekin batera, asko izan dira gure eskaerekin bat egin duten pertsona, talde, sindikatu eta alderdi politikoak. Gure borroka ez da bukatu. Nafarroako LGTBI Kontseiluaren ezohiko eta berehalako bilera eskatu dugu taldeok. Azalpen eske joanen gara. Erantzukizun politiko eske. Eta hori guztia, otsailaren 10ean kontratuaren luzapena bukatu ondoren, egun lanean diren langileek duten segurtasun juridikorik eza ahaztu gabe.

EHGAM Nafarroa

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


Kontzientzia kritikoa existitzen al da egungo gizartean?

 Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]


2024-10-31 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (I)

Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]


Hilberria
Juanje, gero arte bakarrik

Juanje Soria abokatua urriaren 26an hil da, Iruñean. Foro Sozial Iraunkorreko kide ohiek Soria oroitu dute gutun honetan.


Urriaren 29an epaitegira joan beharra izango duen kidearekin elkartasuna

Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


2024-10-28 | Iñaki Landazabal
Burujabetza eta alderdi politikoak

Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]


2024-10-25 | Josu Jimenez Maia
Mediku mintzoa

Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez gero, badakit zertaz ari naizen: besteak beste, tutu bat zakilaren barnean jarri didate bietan... [+]


2024-10-25 | Filipe Lascaray
Jaunttoak, lurra eta herritarrak

Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik.  Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]


2024-10-24 | Joseba Alvarez
Betaurrekoak alda ditzagun

“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]


2024-10-24 | Rafa Arriola
Egun on, España…

Gero eta akats ortografiko gehiago atzematen dugu sare sozialetako idazkietan, eta ez soilik gazteek egindakoak, baita komunikabideetakoak ere. Batzuk hain bihurtu dira ohiko, non gure begiei apenas ez dieten minik ematen.

Horrela, gaztelaniaz hauek bezalakoak barra-barra... [+]


Sanduzelaikoa, biribilgune bat baino gehiago: eraldaketa erraldoia, erraldoiagoa den auzoarentzat
Plangintza integral bat

Gaur egungo hiriek eraldaketa prozesu sakonak behar dituzte arlo guztietan. Gizarte eta hiriek dituzten erronkak itzelak dira eta horiei heltzeko ezinbestekoa da diagnosi eta planifikazio ariketa integralak egitea eta, ondoren, erabaki partekatuak... [+]


2024-10-23 | Lur Atxesburu
Urtebete palestinarrei aietekeriak irakasten

Urriaren 21erako, mobilizazioak deitu zituen Gernika Palestina izena hartu duen sareak. Palestinak pairatzen duen genozidioa salatu, eta bakearen alde egiteko ekimena omen da, eta nekez jar gaitezke bi kausa horien kontra. Elkartasunak palestinarren alde lerratzera garamatza,... [+]


2024-10-23 | Josu Salegi
Errota altua eta mendia

Dozena bat bertsotan


Urriak 26: denok Gasteizera megaproiektuen kontra eta Lurraren alde

Euskal Herria Bizirik-ek, heldu den urriaren 26an, Gasteizen, Arabako herri plataformek eta nekazarien sindikatuek trantsizio energetikoaren aitzakian korporazio handiek inposatu nahi dituzten megaproiektuen aurka antolatutako manifestazioan parte hartzera animatu nahi du.


Eguneraketa berriak daude