Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean errotu da duela dozena bat urte, Bankan, hain zuzen ere. Goi-mailako ikasketa literarioak egin zituen classes préparatoires aux grandes écoles direlakoetan, Bordeleko Montaigne lizeoan, bi urtez (hypokhâgneetakhâgne), eta ondotik literaturan berezitu zen Bordeaux-Montaigne unibertsitatean, doktoregoraino, 2010ean.
Letretako agregazioa pasatu zuen 2005ean, eta geroztik irakasle da. Hemezortzi urtez irakatsi du bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean, bietan, bai eta AEKn eta Seaskako barne-formakuntzaren arloan ere. 2023ko irailaz geroztik, osoki ari da Bordeaux-Montaigne unibertsitatean literatura-irakasle gisa, Euskal Ikasketak sailean, Baionako campusean.
Zer ekarpen egiten dio literaturak hezkuntzari?
Nire ikuspegitik, literaturaren irakaskuntzan aurki daitezke lehenagoko humanitateak, literaturaren baitan atzeman daitezkeelako historia, hizkuntzak, filosofia, estetika. Zorroztasuna eta irudimena biak uztartzen ditu, seriotasuna eta umorea bezala. Nire irudiko, literatura hezkuntzaren zimendua da, gazteen gogo-bihotzen loratzea ahalbidetzen duelako. Gizakiaren eta munduaren konplexutasuna ulertzeko bidelagun paregabea da.
Nola landu euskal literatura bigarren hezkuntzan? Gai horren inguruan arituko zara ikastaroan.
Bigarren hezkuntzan, literatura ezberdinki landua da Euskal Herriko hezkuntza-sistema ezberdinetan. Frantzian eta Iparraldean, literatura, frantseseko programaren zentroan da, eta frantseseko programa curriculum osoaren zentroan dago. Literatura kosmobisio oso baten bideratzaile gisa ikusia da, hertsiki lotua historia, filosofia, hizkuntza eta arteari, eta biziki zehazki landua da, modu akademikoan zein modu ludikoan. Ez dira testuliburuak baitezpada erabiltzen, baina bai liburu osoak irakurtzen.
Hegoaldean, berriz, helburu soziokomunikatiboek dute lehentasuna, eta literatura bigarren maila batean utzia da.
Frantziako hizkuntza-programetan (barne: euskara-programan), hiztunen formakuntza da xede nagusia: literatura tresnatzat har daiteke hizkuntza lantzeko, baina ez du, berez, leku handirik. Ondorioz, Ipar Euskal Herrian, euskal literaturak ez du kasik presentziarik bigarren hezkuntzan. Frantseseko programa eredugarri iruditzen zaigun literaturazaleontzat, frustrazio izugarria sortzen du egoera horrek.
Zein da ikasleen erantzuna?
Bigarren hezkuntzako ikasleek ez dute euskal literatura behar bezala ezagutzen.
Eta zein erronka nagusia?
Euskal literatura bigarren hezkuntzan: zertarako, zer eta nola irakatsi?
Esperientziak partekatzeko gunea izango da. Zer da ikastarotik lortzea gustatuko litzaizukeena?
Nahiko nuke motibazioa sentitu ekintzetara pasatzeko, kolektiboki: curriculum bat eraikitzeko, euskarri pedagogikoak sortzeko, irakasle irakurzale sare bat sortzeko…
Zerbait nabarmentzerik nahi?
Saio hori lan kolektibo erraldoi baten urrats ñimiñoa baizik ez da izanen…
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]