Ez narama programa hauek aipatzera turismoa bultzatu nahiak bereziki, noiz eta koronabirusaren krisiak gogor kolpatu duenean turismoaren arloa, baina turismoarekin batera beste zera batzuk ere lantzen dira programa horietan axalkiago edo sakonxeago, kasu, nortasun jakin bateko giza-taldeen iritziak, zaletasunak edo herriminak, eta horretxegatik hartzen ditut artikulugai telebista publikoetako programa horiek.
Euskalonski Kataluniako TV3 kateko Katalonski saioan dago inspiratua -hala deitze diete poloniarrek eta hainbat eslaviarrek katalanei-. 2018ko apirilean hasi ziren ematen Katalunian, Halldór Már musikari islandiar katalan berriak aurkezturik -Bartzelonara duela 25 urte iristean, ez zekien katalanik bazenik ere-. Katalana ikasi duten 12.000 atzerritar inguru omen daude munduan, eta programaren xedea zen haiek elkarrizketatzea eta haiek katalana zergatik ikasi duten azaltzea, katalanen baitan katalan izatearen harrotasuna txertatze aldera.
Euskalonski programaren xedea ere antzekoa da: batzuetan, euskara ikasi duten atzerritarrak azaltzen dira, haiek izan duten motibazioa euskara ikasteko, eta beste batzuetan, aldiz, atzerrian bizi diren euskaldunak mintzo dira, lanagatik edo maitasun harremanak tarteko aberritik urrunduak bizi direnak eta gehienetan itzultzeko asmoa dutenak. Pello Reparaz arbizuar musikari-konpositore eta ekoizlea da aurkezlea, eta lortzen du erraz eta atseginez eta jakin-minez ikusten den programa burutzea.
"Euskalonski ikusteko atsegina gertatzen da eta euskaldun izatearen harrotasuna sentiarazteko aproposa da. Pena da ikusle kopurua handiagoa ez izatea"
Audientzia-datuei dagokienez, Katalonskiren bigarren programa 390.000 katalanek ikusi omen zuten, pantaila-kuotaren 17,5ek, eta, oro har, 318.000 ikusle eta kuota 13,7koa izan omen du. Kataluniako hizkuntza-politikak sustatu du, besteak beste, eta katalan ikuspegitik programa egokia izan da katalanaren zabalkunderako.
Euskalonski programara etorriz, Bruselako euskaldunei eskainitako programan lortu zuen ikusle kopuru handiena eta pantaila-kuota gorena: 20.000 ikusle eta %3ko kuota (euskaldunen artean %10,7) hurrenez hurren. Eta, oro har, 12.000ko ikusle kopurua izan du, eta %1,8ko kuota. Audientzia-datuetan aldea nabaria da, katalan-hiztun eta euskal-hiztunen artean dagoen bezala, eta kontzientzia aldetik ere hortxe nonbait, euskal eta katalan hiztunen artean.
Esan bezala, ikusteko atsegina gertatzen da eta euskaldun izatearen harrotasuna sentiarazteko aproposa da. Pena da ikusle kopurua handiagoa ez izatea. Arrazoiak ugariak izango dira, baina, oker ez banago, ez du ikusle kuota kaskarra beste programa batzuekin alderaturik.
Vascos por el mundo ere, 2018an hasi zen. Segur aski Españoles en el mundo programan eta/edo Ces français du bout du monde-n (TV France) inspiratuko zen. Gaztelaniaz; xedea du agertzea euskal herritarrak -ematen du gehienetan euskaraz ez dakitenak agertzen direla; ez dago zertan jakinik ere programa horretarako!- zergatik joan diren atzerrira bizitzera eta ea herriminik baduten galdetzen zaie, zeren hutsunea nabaritzen duten...
"Vascos por el mundo arina da, fribolo antza, kaskarin-txolina zenbaitetan, eta euskaltasun folklorikoa edo geografikoa edo gastronomikoa agertzen da gehienbat"
Programa arina da, fribolo antza, kaskarin-txolina zenbaitetan, eta euskaltasun folklorikoa edo geografikoa edo gastronomikoa agertzen da gehienbat. Ahaide eta lagunen hutsunea nabaritzeaz gain, hemengo mendi, hondartza, eta janariak dituztela eskas adierazi ohi dute, eta beren lurralde historikoko futbol taldearen oso zaleak agertu ohi dira sarri askotan. Audientzia-datu txarrak ez ditu, kopuru altuena Miamiri eskainitako programak lortu zuen 229.000 ikuslerekin eta %10,9ko pantaila kuotarekin, baina, jakina, gazteleraz.
Euskal ikuspegitik mintzaturik, baliabide publikoak Euskalonski programara edo haren hurrengora bideratu behar dira, prime time ordutegian kokaturik, eta komeni da programa hori gero eta gehiago Euskaldunak munduan bilakatzen joatea bi xedeak nahasiz; batetik, euskara ikasi duten atzerritarrak elkarrizketatuz, eta, bestetik, atzerrian bizi diren euskaldunen berri emanez eta euskaldunon konplexuak uxatzen laguntzea; Españoles en el mundo-k edo Ces français du bout du monde-k egin ohi duten bezala, eta era berean, euskaldunok leialtasuna agertzea programaren audientzia-datuak hobetuz.
Ez al litzateke horixe euskal telebista publiko baten ikuspegi eta jokabide koherenteena, audientzia-datuen mende ibili gabe beti?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]