Bigarren saioa izango da irailaren 3koa. Ekaina hasieran Baionan estreinatu zen Katalina de Erauso pastorala. 3.000 lagunetik gora izan ziren orduan. Irailaren 3an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, dezentez gutxiago sartuko dira. Baionako saioa nahikoa ez eta jendeak Ipar Euskal Herriko barnealdean saioren bat egitea eskatu duenez, irailaren 10ean Donibane Garazin hirugarren aldiz eskainiko dute pastorala. Maite Berrogain egileak pertsonaia ezezaguna eta aurpegi askokoa aukeratu du oholtzarako. ARGIAk Katalina de Erauso pastoralari buruzko erreportajea kaleratu du aste honetan.
Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.
Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]
Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]
Julia Fernandez Zabaleta emakume aitzindariaren bizitza ezagutzera ematen duen pastorala larunbatean estreinatuko da, San Frantzisko eskolako jolastokian.
Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]