Kasualitateak


2023ko abenduaren 12an - 06:55
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kasualitate hutsa izango da, beharbada. Baina Xi Jinpingek abenduaren 12-13an Vietnamera estatu-bisitaldia egingo zuela iragarri orduko, norbaitek zirikatu balu bezala harrotu da Txina Hegoaldeko Itsasoko liztortegia. Lehendabizi, AEBetako eta Txinako armadako itsasontzien arteko liskarra izan zen Second Thomas/Ayungin Shoal/Ren'ai Jiao bantxaren inguruan. Ondorengo ika-mika, dezente iparralderago dagoen Scarborough/Masinloc/Huangyan bantxan jazo zen filipinar arrantza-ontzien eta txinatar kostazainen artean. Eta oraingoz azkena, berriro ere Second Thomas inguruan gertatu da, kostazain txinatar eta filipinarren artean. 

Kasualitatea izango segida guztia, beharbada. Baina ezbairik gabekoa da Txina eta Vietnam direla Txina Hegoaldeko Itsasoko gorabeheretan hitza eta boza duten protagonista nagusiak. Eta, zalantzarik gabe, gaia mahai gainean izango dutela bi aldeen arteko goi-bileran, ekonomia, teknologia eta abarreko kontuekin batera eta nahasian. Eta gainerako herrialde kosta-kideak (Filipinak, Brunei, Malaisia,...) bigarren eta hirugarren mailako mintzaideak direla gai horren enborrean. 

Bi agertoki nagusi baititu Txina Hegoaldeko Itsasoko auzi politiko-diplomatikoak. Eta bietan, gaur-gaurkoz, Vietnam eta Txina leudeke aurrez-aurre, era batera edo bestera. Iparraldeko agertokian, Xisha/Hoang Sa/Paracel irletakoan, eztabaidak, izatekotan, teorikoa izan beharko du; duela 50 urtetik Txinak haien erabateko kontrola duelako eta bere egitura administratiboan txertatu ere dituelako, turismo-hargune bihurtu izanak berezkoak dituen buruhausteekin. Vietnamek ez du jada presentziarik bertan, ezta izateko aukera handirik ere. 

Bestelako kontua da latitude bertsuan, baina ekialderago, Filipinetatik 125 miliatara, dagoen Masinloc/Huangyan bantxaren kasua. Hurbiltasun eta kokapen horretantxe datza haren balio nagusia. Oraingoz, ez dago itsasoa besterik bertan, baina itsua izan behar da ez ikusteko, txarrera, Manila eta Luzon mendebaldetik (beraz, Subic badiatik, hango base estatubatuar ohia berrabiaraziko balitz) dabilen itsas eta aire-trafikoa kontrolatuko lukeela Txinak... "irlagintza" medio. Hortik letorke hango tirabira gehiena edo guztia. 

"Irlagintza" hori bai izango dela hizpide Vietnam eta Txinaren artean Spratly/Nansha/Truong Sa uhartedian, hegoaldeko agertokian. Han, berezko irla baliagarri ia guztiak beretuak ditu Vietnamek era batera edo bestera. Baina duela hamar urte jada "eraiki" egin zituen Txinak zazpi "irla berri" (hiru nagusi, eta lau txikiago), bantxa hautatuetan, dragaz eta hondeamakinaz. Ondoren, haietan, benetako base eta destakamentu militar trinkoak kokatzeko, portu, aireportu, heliportu, radar eta gainerakoekin. 

Haietako batetik gertu, 20 miliara, geratzen da Filipinek erreklamatua duten Second Thomas hareatza... 

Kasualitatea izango da. Beharbada.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txina
Autogintza industriari CO2 isuriengatik aurreikusitako isunak atzeratuko dizkio Europako Batzordeak

2021etik 2025era isuriak %15ean murriztu behar zituen industriak. Ursula Von Der Leyenek automobilgintzaren sektorearen eskutik ekintza plan bat aurkeztuko du martxoaren 5ean. Oraindik erabakia hartua ez badago ere, Europar Batasunak sektorearen eskaerak onartuko dituela diote... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


2025-02-03 | ARGIA
AEBen muga-zerga berriei erantzuten hasi dira Txina, Kanada eta Mexiko

Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]


2025-01-29 | Sustatu
Deepseek AA txinatar harrigarria (eta bikaina euskaraz)

Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute... [+]


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


2024-12-10 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zangoak hausteko Tonya Harding-en estrategiak ez du funtzionatzen Txinarekin

2018ko martxoaren lehena zen, bere lehen agintaldiaren lehen laurdena burututa, Donald Trumpek pentsaera politiko-ekonomikoaren lagin gardenena utzi zigunean: “Merkataritza-gerrak onak dira, eta irabazten errazak”. Orduantxe abian jartzear zituen altzairu eta... [+]


2024-12-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak ezarriko ote zaizkio unibertsitateko talentuari ere?

Ipar hemisferioan ikasturtea hastearekin batera izan ohi den albiste-zaparradan argitaratu zen duela astetxo batzuk: aspaldiko urteetan ez bezala, txinatar jatorriko ikasleak (275 milatik gora) ez dira jada ugarienak Estatu Batuetako unibertsitateetako atzerriko ikaslerian;... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20-ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


2024-11-12 | Mikel Aramendi
Ba ote daki Trumpek non dagoen Txina eta Filipinak aurkarazten dituen irla estrategikoa?

Mundu mailako inperioaren urbs estatubatuarra –eta haren periferiako lurbira osoa– Donald Trumpen bigarren agintaldirako kontuak ateratzen ahalegintzen ari garenean, tentsioak gorabidean jarraitzen du datozen lau urteetan, zalantzarik gabe, arreta-gune nagusietakoa... [+]


Analisia
Lehentasunak, enkantean

Kontinente zaharrak gerra komertziala plantatu dio Txinari, auto elektrikoen merkatu europarra porrot historiko eta irrigarri izatetik gertu dagoelako. Txinatarren errua omen, kotxe elektriko europarrak bi aldiz garestiago izatea haienekin alderatuta. Min egiten dietena da... [+]


2024-10-15 | Mikel Aramendi
Urriak 10: komeria bihur ote daiteke mundu mailako drama?

Zeurea ez dela –eta ez duela izan behar– deritzozun herrialde bateko gertakari historikoa izan al daiteke nonbaiteko festa nazionalaren sorburua? Bai, horixe. Gertatu ere gertatzen da Taiwanen: “Hamar Bikoitzean”, alegia, urriaren 10ean ospatzen da... [+]


Eguneraketa berriak daude