Kartzelatik irtetean ematen zen diru-laguntza apurra desagerrarazi dute Espainiako Estatuan

  • Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 19an - 07:00

Hilabete hau hasi zenetik, azaroaren 1etik, preso izan diren pertsonek ez daukate Espetxetik Ateratzeko Subsidioa deiturikoa eskatzeko aukerarik Espainiako Estatuan. Izan ere, egun horretan sartu zen indarrean 2/2024 Errege-Dekretua, eta horrekin desagerrarazi dute kartzelan egondako pertsonek eska zezaketen diru-laguntza espezifikoa. "Langabeziagatiko babesaren arreta-maila sinplifikatzea eta hobetzea" aitzakiatzat hartuta ezarri dute neurria, Nafarroako Salhaketa Presoen Aldeko Elkarteak azaldu duenez.

Orain arte Espetxetik Ateratzeko Subsidioa izandakoa, aurrerantzean, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) orokorrak ordeztuko du, eta "aldaketa horrek hainbat kalte eragingo dizkie presoei eta haien senideei", Salhaketaren esanetan. "Araudi berriak, egoera hobetu eta dauden gabeziak zuzendu beharrean, egoera kaltegarriagoa sortzen du preso egon diren pertsonentzat", laburbildu du.

Oinarrizko laguntza bat

Diru-laguntza eskatzeko, hainbat baldintza bete behar ziren: gutxienez sei hilabetez preso egon izana, soldatapeko lanik ez izatea oraindik, eta langabezia-prestaziorik ez jasotzea. Hala, Espetxetik Ateratzeko Subsidioa "funtsezkoa" zen Salhaketaren arabera, preso ohiek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" izan zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean".

480 eurokoa besterik ez zen subsidioa, eta Presoen Aldeko Elkarteak gogorarazi du "muga larriak" zituela. Esaterako, baldintzapeko edo behin betiko askatasunean zeuden pertsonek baino ezin zezaketen eskatu, eta kanpo geratzen ziren hirugarren graduan zeudenak. Pertsona migranteen kasuan, euren egoera administratiboa legeztatuta zeukatenek baino ezin zezaketen diru-laguntza horretara jo, eta aurrez kartzelan lan egin zutenek ezin zuten eskatu.

Araudi berriaren ondorioak

Azaroan indarrean sartu diren aldaketekin, handitu egin dituzte BGD eskatzeko eta kobratzeko epeak, lehengo subsidioa jasotzeko epeekin alderatuta. BGD kobratzeko prozesu burokratikoa bederatzi hilabeteraino luza daiteke gaur egun, Espetxetik Ateratzeko Subsidioa bi hilabete inguruan izapidetu zitekeenean.

Gainera, Salhaketaren arabera, areagotu egin da BGD tramitatzeko burokrazia. Adibidez, gizartze-zerbitzuen txosten bat eskatzen dute orain, preso egon diren pertsonen "gizarte-bazterkeriako egoera justifikatzeko", bakarrik bizi badira.

Hori gutxi balitz, preso ohien senideei ere eragiten die BDri buruzko araudi berriak. Pertsona bat espetxetik irten eta bere senideekin bizitzera joaten bada, eta senide horietako batek BGD kobratzen badu, moztu egingo zaio prestazioa, gutxienez sei hilabetez. Legeria berriak derrigorrezkotzat jotzen du familia-unitate bat gutxienez sei hilabetez "osatuta egotea", eta familiako kide "berriren" bat unitate horretara ofizialki batzen denean, preso ohi bat adibidez, hutsetik hasten da sei hilabete horien zenbaketa.

Eta, bestalde, araudi berriak kanpo uzten ditu "adingabeak barneratzeko zentroetatik liberatutako pertsonak eta desintoxikazio-zentroetatik ateratzen diren pertsonak". BGD jasotzeko "baldintza arruntak" bete beharko dituzte haiek.

Eraginkortasuna aldarri

Nafarroako Salhaketak gaitzetsi egin ditu azken arau-aldaketak, eta "espetxetik ateratzen diren pertsona guztientzako prestazio ekonomiko azkar eta eraginkor bat antolatzeko beharra" nabarmendu du, "espetxetik igarotzea baino baldintza gehiago bete beharrik gabe". "Bere askatasunera baldintza hobeetan itzultzen lagunduko duen" prestazio bat aldarrikatu du kolektiboak, eta "itxaronaldi luzeak, [preso egondako pertsonen] zirkunstantzien burokratizazioa eta beren senideak kaltetzea" ekidingo dituena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]


“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
“Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan”

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Preso bat topatu dute hilik berriro ere Zaballa espetxean

Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.


Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-07-26 | ARGIA
31 preso hil dira Ekuadorko espetxe bateko liskarretan

Pasa den larunbatean (hilak 22) hasi ziren presoen arteko borrokak Ekuadorko Guayaquil hiriko Litoral espetxean. Iturri ofizialek jakinarazi dute 31 preso hil direla, eta hamahiru zauritu –baita polizia bat ere–. Poliziak eta Armadak "kontrola" berreskuratu... [+]


Gutxienez 41 emakume hil dira espetxe batean Hondurasen

Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


Frantziako presondegi guztiek giza-eskubideak urratzen dituzte

Iragan urteko Frantziako Estatuko presondegien bilanak egoera gordina utzi du agerian. Dominique Simonnot txostenaren arduradunak azpimarratu du kartzelak jendez gainezka direla, beren edukieraren %200eraino batzuetan. Gain populakuntza horri lotzen dizkiete baldintza oker... [+]


2023-04-25 | Hala Bedi
Beste zazpi euskal preso politiko gose greban, Garikoitz Etxeberriarekin elkartasunez

Garikoitz Etxeberria Goikoetxea preso lizartzarrak gose greba hasi zuen Zaballako espetxean apirilaren 19an, zelda partekatzera behatu eta uko egin zionean zigor bezala isolamenduan jarri zutela salatzeko. Orain, beste zazpi preso batu dira gose grebara elkartasunez.


Eguneraketa berriak daude