Kartzelak eta salbuespen egoera


2020ko maiatzaren 05an - 10:28

Idazki hau sinatzen dugunok espainiar eta frantziar kartzeletan preso dauden hainbat euskal militante politikoren senideak gara. Kartzeletako errealitatea beti gordina den arren, Covid-19aren pandemiaren zein harrezkero ezarritako salbuespen egoeraren ondorioz eratorritako egoerak are eta gogorragoa bihurtzen du dena.

Itxurakeriaren garaiotan, garrantzi handia hartzen du begi bistan dagoen guztia behar bezala apaintzeak. Antzerkiak jarrai dezan ezinbestekoa da. Horregatik txaloak balkoietan, eta horregatik batasun desklasatu faltsu baten sustapena, itxuraz aseptikoa, baina edukian ezberdintasun sozialak agerian uzten dituen ebidentzia eta ardura politiko oro diluitzea bilatzen duena.

Hain zuzen ere, kartzela da ezberdintasun sozial, ekonomiko eta politikoak hobekien islatzen dituen lekua. Kartzela, sistemaren zaborrontzi gisa sortu zuten eta, egun, funtzio berbera betetzen jarraitzen du. Preso gehienak pobreak dira edota eritasun mentalak pairatzen dituzte, edo gure senideen kasuan bezala, injustizien aurka eta askatasun sozio-politiko eta nazionalen alde matxinatutako militante politikoak dira.

Harresien beste aldean ez dira formak gorde behar, barruan gertatzen dena ez dagoelako antzoki honetako publikoaren kontsumorako produzituta. Agertokiaren atzealdean gertatzen denak ez du zirku elektorala baldintzatzen. Baina gu ez gaude gure senideak zabor moduan trata ditzaten onartzeko prest. Hasteko, kartzeletan osasun-irizpideak zigor-irizpideen aurretik jartzea exijitzen dugu. Eta honekin batera preso erien, adinduen, prebentiboen eta 3/4ak beteta dituztenen berehalako askatasuna exijitzen dugu.

Bestetik, 16 senide erail dituen sakabanaketa politikak presoen isolamenduan sakontzea dakar. 30 urte daramatza euskal langileriak dispertsioaren aurkako borrokan, eta 30 urte daramatzate Frantziako eta Espainiako Estatuek aldarrikapen honi muzin eginez. Azken hamarkadetan egin dugun bezala, oraingoan ere helduko diogu “Euskal Presoak Euskal Herrira” leloari sakabanaketaren amaiera exijitzeko.

Eta hau gauzatzen den bitartean, bihar bertan presoen isolamendua arintzeko har daitezkeen beste neurri batzuk daude. Horregatik kartzeletan bisitak egin ahal izateko baldintzak jartzea eta kartzeletaraino lekualdatzeko oztopo gehiagorik ez jartzea exijitzen dugu, Euskal Herria zatitzen duen muga artifiziala zeharkatzea tokatzen zaigunean ere bai. Neurri hauek guztiak, berehala hartu daitezkeenak, lehentasunezko tarteko urratsak dira, “ezinbestekoak”, eta guretzat eta gure senideentzat “esentzialak”.

Edonola ere, neurri hauek gauzatu eta gero, askatasun nazionala, soziala eta politikoa barnebiltzen dituen amnistiaren aldeko borrokan jarraituko dugu, horixe baita kartzelak militante politikoz berriro ez betetzeko berme bakarra.

 

Sinatzaileak:

Patxi Karasatorre Aldaz

Ziortza Fernández Larrazabal

Maribi Gaztelumendi Galtzagorri

Jesús Herrador Pouso

Sua Herrador Rodriguez

Sendoa Jurado Garcia

Marije Guinea Aspiazu

Lorena Barreras Díaz

Meritxel Aranzubia Ariznabarreta

Mikel Aginagalde Ugartemendia

Rosana Moreno Balanzategi

Adur Goieaskoetxea Serna

Immaculada Gràcia Monge

Ainhoa Pastor Alonso

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude