Karmele Rotaetxe hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da

  • Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari bilbotarra hil da, 81 urte zituela. 1979ko abenduan euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta 2004ko azaroan ohorezko euskaltzain.


2013ko maiatzaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gaur egingo da Rotaetxeren aldeko hileta elizkizuna. (Argazkia: Euskaltzaindia)

Filologia Modernoan lizentziatua, Rotaetxek Deustuko Unibertsitatean eta EHUn eman zituen eskolak, eta New York Academy of Sciences erakundeko kide izan zen, Hizkuntzalaritza Sailean. Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Saileko presidentea izan zen 1987tik 1994ra.

Besteren artean, La Gran Enciclopedia del Mundon kolaboratu zuen. Halaber, Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak Euskal Gramatika: Lehen Urratsak izenburuarekin argitaraturiko bost liburukietatik, lautan esku hartu du.

Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan artikulu ugari plazaratu zituen.

Haren aldeko hileta elizkizuna gaur astelehena egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Bilbon, Abandoko San Bizente Martiria parrokian.

Rotaetxeren biografia osoa: Euskaltzaindia.net.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntzalaritza
2024-08-12 | Sustatu
Kip- eta Chep- izen horiek norenak diren

Faith Chepngetich Kipyegon keniarrak 1.500 metroko atletismo proba irabazi zuen larunbatean, Paris 2024ko azken-aurreko egunean, bigarren emakumezkoa bilakatuz historian atletismoan urrezko hiru domina olinpiko erreskadan lortu dituena. Gauzatxo bati ere erreparatu... [+]


2024-06-25 | Euskal Irratiak
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


Mañeruibarko haur euskaldunak sarituko dituzte Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak

Euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emango dio hasiera ekitaldiari 11:30ean udaletxean.


Maitena Duhalde hizkuntzalaria
“Lapurdiko itsas hegian egun 80-90 urte duen belaunaldiaren hizkera deskribatu dut”

Donibane Lohizunen jaio zen Duhalde 1987an, baina Uztaritzen bizi eta hazi da, eta etxean zein herrian entzundako euskararen aldaerek bultzatu dute Lapurdi itsas hegiko euskarari buruzko tesia egitera. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean ari da irakasle lanetan... [+]


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


2024-01-05 | ARGIA
Mikel Perez
“Euskara eta gaztelania nahastearen arrazoi bakarra ez da hizkuntza gaitasuna”

Mikel Perez Gonzalez hizkuntzalaria hitz egiterakoan erabiltzen den kode alternantzia aztertzen ari da, alegia, euskaldunek nola nahasten dituzten euskara eta gaztelania. Alternantziaren arrazoietako bat euskara gaitasuna da, baina Perezek gehiago ere kontatu ditu.


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


2023-07-20 | Cira Crespo
Anik Nandi, soziolinguista
“Uste zen hizkuntza sartzen bazenuen hezkuntza sisteman jendeak hitz egingo zuela, baina ez”

Anik Nandi Indiako soziolinguista da, Mendebaldeko Bengalan jaioa. Gaur egun doktoratu ondoko ikertzailea da EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Sailean, eta kolaboratzailea, berriz, Galiziako Errege Akademiako (Real Academia Galega) Soziolinguistika Mintegian eta... [+]


2023-07-12 | ARGIA
Mikromatxismo, egia berdadero, afariketan… Euskaltzaindiaren Hiztegiak 646 forma berri jaso ditu

Euskaltzaindiak Hiztegia sarean eguneratu du: 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta 1.130 forma moldatu edo findu. Lehendik dagoena txukuntzeari ere garrantzia eman diote. “Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen... [+]


Itxaropen-zerrenda

Bikotea osatzen duten bi lagunekin topo egin, haiekin hizketan hasi, eta haietako batek itxaropen-zerrenda esan du, nahastuta, itxaron-zerrenda beharrean. Haren bikotekidea konturatu da, konturatu denez, baina ondo disimulatu du. Hiztripuaren autorea euskara ikasten ari da, eta... [+]


Elena Martínez de Madina. Egiazko izenen bila
“Toponimia aberastasun ikaragarria dugu Araban eta zer gutxi errespetatzen den!”

Bizialdia darama Gasteizko toponimia ikertzen. Bateko eta besteko toki izenak jasotzen, forma zuzena eskaintzen... Eta toponimiaz galdezka hasi, eta bizi-historia kontatu digu, Gasteiz eta Nuarbe (Azpeitia) loturik, Alizia ahizparen eta Anjel Otaegiren ama Maríaren... [+]


2023-06-09 | Eta Kitto
Manu Ertzilla eta Oskar Arantzabal
“Federico Krutwig Mendebaldeko kulturaren pertsona osoa zen”

Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu du. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Manu Ertzillak eta Oskar Arantzabal eibartarrak. Hain zuzen ere, bi hauek egongo... [+]


Eguneraketa berriak daude