Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.
Erresuma Batuak izan duen iragan esklabistari beste jarrera batekin begiratzeko presioa egiten ari dira esklabotza eta kolonialismoa jasan zituzten herrialdeak, bereziki Karibekoak. Haien ustez, bada ordua britainiarren iraganaz “modu esanguratsuan, egiazki eta errespetuz hitz egiteko”. Karibeko buruzagien ustez, ez da jasangarria britainiarrek gaiari heltzeko jartzen duten etengabeko erresistentzia.
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministro laboristak adierazi du prest dagoela gaiaz jarduteko eta baita bilkuraren ondorioei buruzko azken idazkian gaia agertzeko ere, baina ez dela “finantza kalte-ordainik izango”.
Oraingoz, Downing Streetek uko egiten dio barkamena eskatzeari edo kalte-ordain monetarioa egiteari, baina prest dago gaur egun Commonwealth-eko herrialdeei maileguak ematen dizkieten finantza erakundeen erreformari buruz hitz egiteko eta zorpetuta diren estatuen zorra arintzeko.
Keir Starmer asteazken honetan iritsi da Samoara. Adierazgarria da, halaber, bera izan dela Ozeano Bareko irla-estatu batean bisita ofizialean lehenbiziz egon den lehen ministro britainiarra. Zera adierazi zuen bertan: “Jakina, esklabotza guztiz gorrotagarria da edozeinentzat; bai merkataritza, bai praktika, hortaz ez dago zalantzarik. Baina, nik nahiago dut mahukak batu eta esklabotza jasan zuten herrialde horiekin eskuz eskuz lan egin, etorkizuneko erronkei begira, iraganari denbora gehiegi eman gabe. Ezin dugu gure historia aldatu, baina bai, zalantzarik gabe, hartaz hitz egin behar dugu”.
“Esklabotzaren holokaustoa”
Saint Vicent eta Grenadinak-eko lehen ministro Ralfh Gonsalves izan zen gai hauek bultzatzen dituen kalte-ordainen batzordearen sortzaileetakoa, eta berak azpimarratu duenez, “oso garrantzitsua da justizia erreparatiboa aintzat hartuko duen plana egitea, kontuan hartuko duena esklabotzak denboran izan duen eragin psikologiko eta sozioekonomikoa”.
Gonsalvesek dio britainiarrek genozidioa egin zutela indigenekin eta afrikarrekin, eta traumatizatu zituztela, “baina esklabotzaren abolizioan milioietako kalte-ordainak esklabistei eman zitzaizkien, eta esklabotza jasan zutenei eta zapalduei, aldiz, ezer ez. Azken horiek ez zuten ezer eraikitzen hasteko: ez lurrik, ez dirudik, ez hezkuntzarik. Esklabotza eta zapalketa oinordekotza horrek gaur egun ere eragin egiten die Karibeko nazioei”.
Karibeko gobernuek eta bertako gizarte zibilak gogor eutsi diote gaiari eta Erresuma Batuko Gobernuari, Ingalaterrako Bankuari eta Ingalaterrako Elizari eskatzen diote har dezatela estrategia egoki bat kolonialismoaren ondorengo berreraikuntza sostengatzeko: “Erresuma Batuak jaso zuen Marshall plana Bigarren Mundu Gerraren ondoren, baina uko egiten dio Karibearekin konprometitzeari honek esklabotzaren holokaustoa jasan duenean”.
Milioika esklabo Karibera
Black History Month Magazine aldizkariaren arabera, XVII. eta XIX. mendeen artean britainiarrek 3,1 milioi esklabo eraman zituzten Karibeko beren kolonietara, azukrea, tabakoa eta kafe plantazioetan lan egitera.
Esklabotza. Humanitatearen historia bat liburuan aipatzen denez, 1969an Philipp Curtinek eman zituen 1501 eta 1868 artean Afrikatik Amerikara bortxaz eraman zituzten esklabo kopuruez: 11 eta 12 milioi pertsona artean, gehienak gizonezkoak eta haurrak. Gutxi gora-behera kopuru horiek mantentzen dira gaur egun ere.
Michael Zeuske liburuaren egilearen iritziz, ordea, esklabo trafikorik handiena XVIII. –“ilustrazioaren mendean”– eta XIX. mendean –“europar zibilizazioaren mendean”– gertatu zen, jadanik esklabotza legez debekatuta zegoenean. Bere esanetan, Ameriketara 9,4 eta 12 milioi pertsona iritsi ziren bizirik.
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]
Epaileek zuten azken hitza eta hala eman dute: La Negresse auzoak hala izaten jarraituko du Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Miarritzeko Herriko Etxearen iritziarekin bat eginda. Izena aldatzeko auzibidea Mémoires et Partages (Oroimenak eta... [+]
Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte.
Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.
Julián de Zulueta y Amondo esklabista arabarra eta bere negozioak ardatz hartuta Azukre Beltza erakusketa “murgiltzailea” sortu du Irati Antía Zuaznabar gasteiztarrak, eta asteazkenean inauguratuko du hiriburuko LABE espazioan. Zulueta XIX. mendeko... [+]
Nazio inperialistetan familia jakin batzuk izugarri aberastu eta elite ekonomiko berriak sortu zituen munduko sistema kolonial eta esklabistak. Aldi berean, kontinente oso bateko biztanleria erdira murriztu zuen: Afrika. Mundua errotik aldarazi zuen, eta egun ere indarrean... [+]
Reuters agentziak argitaratu berri duen ikerlan baten arabera, AEBetako politikari asko esklabo jabeen oinordekoak dira.
Europa esklabotzarekin aberastu zela ez da sekretua. Hainbat mendez milioika pertsona garraiatu zituzten Afrikatik Amerikara, eta esplotazio horri esker ekoiztutako kakaoa, azukrea eta kotoia izan ziren Liverpool, Bartzelona edo Bordele bezalako hirien garapen ekonomikoaren... [+]