Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea debekatu du.
Nafarroaren Armarri "ez ofiziala" erabiltzen dutenek "Nafarroa erkidego bereizi gisa desagertzea nahi dutela" eta "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabiltzen dutela" esan du Guerrak, hala jaso du Naizek. Francisco Casanova ETAren atentatu batean hil zen 2000. urtean, Berriozarren.
Erabakia Castejon 1984 elkarteak herrian egindako hitzaldi baten harira hartu du. Alkateak hitzaldiaren iragarpena udaleko webgunetik kentzea erabaki zuen taldeak armarri ez ofiziala erabiltzen zuelako. Halaber, hemendik aurrera karbunkulu pomelatua edo beste edozein sinbolo "ez ofizial" erabiltzen duen edozein talderi betoa jarriko diola ere adierazi du.
Antolatzaileek karbunkulu pomelatua bere "esparru pribatuan zein beren lokaletan" erabili ahal dutela esan du Guerrak, "baina inoiz ez udal-ondarean, udalaren webgune batean edo kultur etxean (...) legeak araututakoaren eta Nafarroaren nortasunaren aurka egiten duen sinbologia politikoa" delako. "Onartezina" delako "Nafarroako foraltasuna eta bere statu quo propioa suntsitu nahi dutenek" erabiltzen dutenen armarria espazio publikoan izatea, Guerraren aburuz.
"Nafarroako Erresuma zaharra Espainiako Erresumaren parte da", eta "historikoki Euskal Autonomia Erkidegoko herriak Nafarroaren parte izan ziren, eta ez alderantziz", adierazi du alkateak. "Errealitate hori errespetatzen ez duenak, ez du udal eraikinetarako sarbiderik izango".
Asteartean deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.
Iaz ere eskatu zuen, baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak atzera bota zion eskaera. Ikastetxeko zuzendaritzaren ustez, ingelesezko programa ez da bideragarria euren zentroan.
Ostiral honetan Castejongo (Nafarroa) Trenasako zuzendaritzak eta langileen batzordeak enplegua erregulatzeko espedientea negoziatzeko mahaia osatu dute, iragarritako 110 langileak kaleratzeko. Egun berean, langileek greba mugagabea hasi dute erabakia salatzeko.
CAFen filial bat da Trenasa, eta Castejongo (Nafarroa) 118 langileak kaleratzea ekarriko luke zuzendaritzak lantegia ixteko hartutako erabakiak. Ostiralean greba mugagabeari ekingo diote beharginek.
CCOOk, lantegian gehiengoa duen sindikatuak, "gogor" kritikatu du zuzendaritza: "Ekainean ERTE bat sinatu eta 2019an 6 milioi euroko laguntza publiko jaso ostean".
Solaris enpresa poloniarrak, CAFek 2018an erosi zuenak, 120 autobus eraikiko ditu Egged enpresa israeldarrarentzat. Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak aurten salatu dituen 112 enpresetako bat da Egged, Palestinako okupazioa etekinak lortzeko baliatzeagatik. Hau ez da... [+]
UPNk abiarazi zuen PAI edo IIP Ingelesa Ikasteko Programa eta hezkuntza eragile ugariren kritikak jaso ditu urteotan. Castejongo Dos De Mayo ikastetxea izan da Programa alboratzen lehena, baita Behe Erriberan D eredua ezartzen lehena ere, Steilasek jakinarazi duenez. Navarra... [+]
Sustrai Erakuntza Fundazioak azaldu duenaren arabera, erabakiak zerikusia du Abiadura Handiko Trenaren inbertsioarekin. Espainiako Estatuan 140 lehiatila baino gehiago itxi dituzte jadanik trenbide kobentzionalaren sarean.
80 metroko zabalera eta 10 metroko altuerako letrak egin dituzte. Castejon eta Villafranca artean egina dagoen Abiadura Handiko Trenarentzako eremuan egin du pintaketa Mugitu taldeak. Trenak sortuko duen txikizioa salatu nahi dute desobedientzia ekimen horrekin eta... [+]
Joan den urrian eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Elerebro enpresak Castejónen dituen bi zentral termikoetako bat ixteko epai irmoa, baina ez da oraindik bete, hainbat gizarte taldek eta gaia daramaten abokatuek prentsaurreko bidez salatu dutenez. Horrenbestez, lanean... [+]
Diskriminaziorik ez eta Ingelera etorkizuna da dioten orriak banatu dituzte hainbat etxetan.