Astearte gauerdian ezarriko da indarrean Armenia, Azerbaijan eta eta Errusiak bezperan adostutako bake ituna. Honen arabera, gerra diren bi herrialdeetako armaden arteko banaketa lerroa une honetan fronteak markatzen duen horretan finkatuko da, segurtasun korridore bat ezarriko da Errusiako federazioko militarrek zainduko dutena, bi aldeetako bakoitzak preso, zauritu eta hildakoen gorpuak beste aldeari entregatuko dizkio eta gerratik ihesi joandako herritarren itzulera antolatuko dute Nazio Batuek horretarako daukaten batzorde bereziaren zaintzapean.
Karabakh Garaiko lehen ministro Nikol Paxinianek astelehen ilunabarrean sare sozialetatik zabaldu zuen behartuta aurkitu zela oso bake itun mingarri bat onartzera. Horren ostean, Ilham Aliyev Azerbaijango lehendakariak egin zuen bere iragarpen hori. Azkenean, Vladimir Putin Errusiako lehendakariak telebistan egindako agerpenak zigilatu du hiru herrialdeen artean sinatutako bake akordioa.
Aurreko su-eten ahulen aldean bake itu hau sendoa izango dela adierazten du Vladimir Putinek berak irakurri izanak tratuaren zertzeladak: bi herrialdeetako armaden arteko banaketa lerroa une honetan fronteak markatzen duen horretan finkatuko da, segurtasun korridore bat ezarriko da Errusiako federazioko militarrek zainduko dutena, bi aldeetako bakoitzak preso, zauritu eta hildakoen gorpuak beste aldeari entregatuko dizkio eta gerratik ihesi joandako herritarren itzulera antolatuko dute Nazio Batuek horretarako daukaten batzorde bereziaren zaintzapean.
Su-etena iritsi da Armeniako militar eta boluntarioek Karabakh Garaiko bigarren hiri handiena, Susa, Azerbaijaneko tropen aurrean galdu eta ordu gutxitara. Hamalau kilometrora dagoen Stepanakert hiruburua ere galtzeko arrisku gorrian zeuden armeniarrak. Su-etena heldu den gauean mamitzen baldin bada, negozio malkartsuei ekin beharko diete bi aldeek Karabakh Garaiaren etorkizuna finkatzeko. Azerbaijanek gerra hasieran baino posizio hobetiko helduko dio negoziaketari.
Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]
Harrituta begiratzen diogu Kaukasoko puzzle konplikatuan gertatzen ari den exodo berriari. Nagorno Karabakheko armeniar ia guztiek –120.000 lagun– ihes egin dute Azerbaijanen azken erasoaren ostean. Hustuketa etniko bat. Baina, duela bederatzi hilabete Armeniarekin... [+]
Azerbaijanek Kaukasoko herrialde armeniar txikiaren kontra erasoa jo eta astebetera sinatu du estatuko erakunde guztien desegitea Samvel Shahramanyan presidenteak. 2024ko urtarriletik aurrera Nagorno Karabakh ez da existituko beraz. Jadanik hango populazioaren erdiak ihes egin... [+]
Azerbaijanek erasoa jo eta hogeita lau orduren buruan hartu du Nagorno Karabakheko kontrola, hango agintariek "desegitea eta erabateko desarmatzea" onartu ondoren, bere esanetan. Armeniarrek herrialdetik ihes egiteko pasabide seguruak irekitzea eskatzen dute eta... [+]
"Terrorismoaren aurkako" operazio militar bat dela esan du Azerbajaingo Defentsa Ministerioak, eta Armeniako arartekoaren arabera jadanik hogeitabost lagun hil dituzte azerbaijandar armadaren bonbek. Nagorno Karabakheko armeniarrek gutxienez bederatzi hilabete... [+]
Armeniako Gobernuak bake akordiorako proposamenak egin dizkio Azerbaijangoari, Nagorno Karabakheko egoera hobetzea helburu. Proposamen horietan dago lurraldeko komunikazioa hobetzea, eta horixe bera eskatu dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ere Azerbaijani.
Hona hemen Shosh, Karabakh Garaia (armenieraz, Artsakh) eskualdeko herria, gaur egun armeniarren eta azerbaijandarren arteko muga berrian kokatuta. Bertako herritarrek etsaiaren mugimenduak begi-bistan dauzkate balkoietara ateraz gero. Duela urtebete hasi zen gerran... [+]
Iraila amaieran berriz ere infernuko ateak ireki dira Karabakh Garaian. Azerbaijango eta Artsakh Errepublikako indar armatuen (Armeniaren laguntzarekin) arteko talka bi bandoetako hildako kopurua puzten ari da egunetik egunera. Gatazkaren iturburua ez da atzo goizekoa eta... [+]
Duela bi aste berpiztu da gatazka, Armenia Azerbaijanen artean. Gerlaren erdigunean Karabakh Garaia, eta honen kontrola hartzeko helburua; bonbardaketen erdian direlarik herritarrak.
Sobietar Batasunaren desagerpenak ekarritako lehen gatazka nazionaltzat hartzen dena, konponbiderik gabe jarraitzen du 20 urteren bueltan. Karabaj Garaiko -armenieraz Artsaj- gatazkaz ari gara; Gehiengo armeniarra duen eskualdeak, Azerbaijango Errepublikatik independentzia... [+]
Kaukasotik laugarren bidaia da honako hau eta milaka kilometro egin ditut hemengo errepideetatik honezkero. Karretera txarrena Georgian tokatu zitzaidan, Zugdiditik Svanetiko eskualdera igotzen den 100 kilometroko "tortura" hura. Onena, aldiz, honako hau duzue,... [+]
Konflikto batzuek berehalako arreta jasotzen dute. Beste batzuk, ordea, itzalpean gelditzen dira, itxurazko bakearen aitzakian. Azken hauei biolentzia berpiztean baino ez zaie erreparatzen, jada beranduegi denean. Zipre baino ezegonkorragoa eta Palestina baino askoz ere... [+]