Mark Fisher idazleak, Wall-E filmari erreferentzia eginez, azaltzen du korporazioen aurkako erretorika metabolizatzen jakitea izan dela kapitalaren ironiarik handienetako bat; ederki asmatu duela ikusleoi entretenimendu modura saltzen. Hain zuzen ere, streaming plataforma handien baliabide bat da herri-kulturaren baitan agerian uztea kapitalismoaren kontraesanak, klase-borroka eta korporazioen gaiztakeria makiavelikoa. Hala islatzen dute, besteak beste, El Colapso, Succession edota El juego de calamar telesailek, nahiz No mires arriba eta Parasitos filmek.
Askotariko zapalkuntzek eta borrokek zeharkatzen dituzten langileen bizitzak irudikatzea mainstream kultura-material izaten hasi dela esan liteke. Kapitalaren krudelkeria irrazionala hain esplizitua bihurtu da, Netflixek ere zabaldu egin duela, kapitalaren logika zalantzan jartzeko edota mobilizaziorako deirako aukerarik uzten ez dela bermatuta. “Ez dago besterik” diskurtsoa 80ko hamarkadatik ari da gauzatzen, Reagan eta Margaret Thatcherrek goraipatutako “There is no alternative” narratiba kultural neoliberalarekin batera. Hori da, hain zuzen ere, Mark Fisherren errealismo kapitalistaren gakoa: kapitalismoaren horizontean iluntasuna eta apokalipsia besterik ez dagoela. Etorkizun posiblea irudikatzeko zailtasunak eragotzi egiten digu orainarekiko konpromisoak hartzea, eta iraganaren etengabeko erreprodukzioan bakartzen gaitu.
Pandemiak gizartearen pertzepzio apokaliptikoa areagotu besterik ez du egin; ez du soilik iristear zen krisi saihestezina bizkortu, are gehiago, hauskortasunaren ideian sakondu du, alienazioan, eta heriotzarekiko nahiz ekosistemaren kolapsoarekiko beldurraren eraginpean jarri gaitu. Iritzi publikoa polarizatu dute negazionismoaren erretorika zentzugabeaz baliatuz, eta hala, klase-diskurtsoa edo -analisia oinarrian duen oro ezereztatu da, txertoen aurkakoen eta aldekoen konfrontazioaren mesedetan. Geure berdinen artean errudun bila genbiltzan bitartean, inbertsio-funtsek farmazia-industria nagusien kontrola hartu dute; langile-klasearen lan-indarra suntsitu eta debaluatu dute; milioika enplegu galdu dira; errefuxiatuak mugetan eta Europako hobi komunik handienean, Mediterraneoan, utzi dira. Covid krisiak, ez kutsatzeko higienea bermatzearen izenean, gizatasuna kendu dio bizitzari; ez dio jendeari utzi maitatuei agur esaten, ezta zaintzen ere; albo batera utzi dira helduak eta erresidentzietan nahiz ospitaleetako plantetan larriki gaixorik egon direnak; areagotu egin dira etsita dagoen gizartearen buruko osasun-arazoak; eta, aldi berean, Osasun Sistema Publikoa desegiten joan da.
Europar Batasuneko estatuek salbuespenezkoaren erretorika sortu dute, pandemia aurreikusi ezin zela aitzakiatzat hartuta eta ustez saihestezinak ziren neurri batzuk aurreratuz, krisi honen apartekotasuna dela eta. Baina estatuek eta nazioz gaindiko egiturek nahiz transnazionalek hartutako neurri guztien helburua metaketa tasa babestea eta bermatzea izan da, ez iragarri ezin zen pandemia baten ustezko ondorioak gainditzea. Covid krisiaren ezaugarri nagusia ez da izan preseski aberastasunaren birbanaketa. Intermon Oxfam berak ere, stablishmentaren GKEak, honakoa argitaratu du: “Bikoiztu egin da munduko hamar gizon aberatsenen aberastasuna; gizateriaren %99ren diru sarrerek, ostera, okerrera egin dute Covid-aren ondorioz”. Itxura denez, ezkutatzea gehiegi inporta ez den sekretua izango da klase-borroka. Beste behin ere, gainbehera kapitalista klixetzat agertzen da komunikabideetan, ohartarazpena edo alarma baino gehiago.
Benetan uste al dugu horizonte horren atzean iluntasuna besterik ez dela? Edota, etorkizun posible horiek ostu izanak desmobilizazioa, apatia, melankolia eta tristura elikatu dituela? Akaso denbora apur bat kendu beharko diogu distopia kapitalista honen kontraesanak deskribatzeari, eta etorkizun posibleak sortzen hasi.
Ez bagara gai kapitalismoaren alternatibak irudikatzeko, zaila da hura eraisteko eta suntsitzeko antolatzea. Gehi diezazkiogun alternatibak klase-borrokaren erretorikari. Hitz egin dezagun etxeak okupatzeaz, bitartekoak eta espazioak desjabetzeaz, gorputzak askatzeaz; pentsa dezagun zer-nolako gizartea eraiki nahi dugun. Utz diezaiogun geure buruak antikapitalistatzat soilik jotzeari eta izan gaitezen sozialistak, komunistak. Irakur dadila gure diskurtsoan zer-nolako gizartea dugun jomuga, eta ez soilik zer-nolakoa den deuseztatu nahi duguna. Eta pentsa dezagun nola egin bidea, lurraldetik, auzoetatik. Egin dezagun ihes heriotzatik, bizitza defendatzeak eskatzen duen indarkeria erradikalaz.
Shaila Fernández Santos, Askapenako kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]