Adrian Almazan filosofoa kontratatu zuen Bilboko Deustuko Unibertsitateak duela urtebete irakasle laguntzaile lanak betetzeko. Abuztuan kaleratu egin zuten eta, bere iritzia da arrazoi politikoen ondorioz gertatu dela.
Deustuko Unibertsitateak kaleratu berri zaitu, zer gertatu da zehazki?
Ekainean jakinarazi zidaten abuztuaren 31n eten nahi zutela nire kontratua. Egun horretan, iragarri bezala, bertan behera geratu zen eta lan bitartekaritzaren prozesua abiatu zen. Urrian aitortu didate ez dela bidezkoa izan kaleratzea, baina ezer gabe geratu naiz. Alde ona izan da elkartasun uholdea jaso dudala eta hunkitu nauela.
Momentuz, langabezia kobratzen ari naiz eta irauten ari naiz tailerrak eta ikastaroak eskaintzen. Niretzat kolpe larria izan da, Euskal Herrira etortzea baitzen nire apustua. Urte luzez bilatu dut hona etortzea, erabat integratua nago eta euskara ikasten. Egungo egoeran hemen jarraitzea agian ez da bideragarria.
Zer argudiatu du Deustuko Unibertsitateak zu kaleratzeko?
Berez, ez dute azalpen argirik eman, baina bi gatazka nagusi egon dira. Alde batetik, nire jarrera kritikoa gizarteko digitalizazio prozesuei dagokienez, eta, bereziki, adimen artfizialaren zabalpena gizarte prozesuetan; justizian, hezkuntzan...
Hain zuzen, lotura estua dute kontratatu ninduen Etika Aplikatuko Zentroak, Ingeniaritza Fakultateak eta unibertsitatearekin harremanetan dauden enpresek. Horien helburua da prosezu horiak abiatzea eta zentroa baliatzea etikaz margotzeko. Alegia, euren asmoa da fidagarritzat jotzea digitalizazio prozesua, nolabait, zentroak etikoki babestu duelako, balizko arriskuak baztertuta.
Nire jarrera izan da prozesu horiek ukatzea eta kritikoa izatea eta hori gatazkatsua izan zen. Esaterako, jardunaldietan parte hartzea proposatzen zidatenean, nik adierazten nuen kontrako iritzia nuela eta erantzuten zidaten hobe zela ez joatea. Edo leporatzen zidaten jarrera integrista izatea eta elkarrizketara itxita egotea.
Hori ez zen egia, ni eztabaidatzeko prest nengoen eta akademiako ikuspuntutik, digitalizazioaren ukazioa izan beharko litzateke balizko jarrera bat. Edonola ere, praktikan, kapitalismoaren kontrako jarrera kritikoa ez da onartzen Deustuko Unibertsitatean, bere enpresa aliantzak zalantzan jartzen baitira. Halaber, gatazka sortzen da ikasleekin, enpresa eliteak sortzeko erakundea baita.
Zein izan zen beste gai gatazkatsua?
Bestea izan nire kritika trantsizio ekosozialen estrategia hegemonikoei, eta hori justizia globalari lotuta. Mehatzaritzako enpresekin harremana zuen ikerketa zen institutuaren lan ildo garrantzitsua eta ni ez nintzen neutrala enpresa horiek sortzen dituzten kalteen eta jatorrizko herri eta komunitateen arteko harremanean. Finean, Deustuk argudiatzen du Hego Amerikan derrigorrez emango direla erauzte prozesuak eta bitartekoen banaketa bilatu behar dela konpainia mehatzarien jarduera zuritzeko.
Nire jarrera hasieratik izan zen azaltzea garapen eta hazkunde kapitalista ez direla jasanagarriak eta deshazkundea proposamen politiko positiboa bilakatu behar dela. Izan ere, energia eta material iturriak agortzen ari dira eta errealitate ukaezina da. Elektrizitatearen eta hornigaien garestitzea edo gasaren krisialdia agertu dira eta jarraituko dute gurekin.
Nire ustez, egungo egoera erabili behar da demokrazian, autonomian eta berdintasunean sakontzeko eta ez kontrakoan. Ikuspegi horrek tentsioa sortzen zuen. Desadostasun horiek islatu ziren azaldu nuenean ez nengoela prest sinatzeko garapen jasangarriaren kontzeptuan oinarritutako testuak, ez baita bideragarria.
Edonola ere, Deustuko Unibertsitateak ezagutzen zituen zure ideiak aurretik, ezta?
Bai, hautaketa prozesu luzea gainditu nuen, elkarrizketa ezberdinak gaindituta. Hala ere, heldu nintzenetik konfidantza falta nagusi zen eta nire lehenengo bisitan esan zidaten Deustuko Unibertsitatea ez dela EAJko erakundea, PP, PSOE edo Ciudadanoseko jendea ere bazegoelako. Hori bai, azpimarratu zidaten Ezker Abertzaleko kiderik ez zegoela.
Edonola ere, jesuiten kultura ere atzean dago eta gatazkak ez dira azaleratzen, oro har, jarraipen isila egiten dute eta oharrak hartzen dituzte.
Oztopoak izan dituzu lan egiteko?
Zigortu dute nire prozedura autonomoa, beste unibertsitateekin harremana izatea edo liburua argitaratzea. Euren ustez, nire buruzagiaren onarpena beharrezkoa zen beti. Autoritarismoa oso presente dago eta ezin da besteekin harreman berdinzalea izan. Jerarkiaren eta menpekotasunaren kultura dago.
Ziurrenik, nire klaseek arazo gehiago sortu dituzte, baina ez didate adierazi. Hala ere, irakasle moduan, ingeniaritza ikasleekin hitz egitean, nik azaldu diet teknologia zer den eta zein den bere eginkizuna kapitala eta estatuaren sistema barruan eta bere ondorio ekologikoak. Litekeena da asko eroso ez izatea horrekin.
Adostasuna egon da zure lankideen artean kaleratzeari dagokionez?
Ez, aldebakarrez hartutako erabakia izan da. Francisco Javier Arellano Yanguas dekanoak hartu du, eta Francisco Javier Contreras Etika Aplikatuko Zentroaren zuzendariaren babesa izan du. Nire lankideei nik jakinarazi nien gertatutakoa, ez zekiten ezer eta euren ustez hanka-sartzea da.
Horrek erakutsi dit nire kaleratzea erakundearen politika izan dela, eta ez nire lankideen iritziaren ondorioa.
Noiz uste duzu erabaki zutela zu alboratzea?
Ziurrenik, dekanoarekin batera menpekotasunari buruzko testu bat sinatzeari uko egin nionean. Garapen jasangarriaren kontzeptuan oinarritu nahi zuen eta, esan bezala, ni ez nago ados. Uste dut hor erabaki zutela nire kontratua ez berritzea.
Marra gorri asko jarri izan ditudala esan didate lankideek, baina nik ez dut inor engainatu. Hasieratik esan nuen nire jarrera kritikoa zela teknologiari dagokionez, baina nire betebeharrak alderatu gabe.Hau da, nik ez diot uko egin artikuluak idazteari, baina bai nire izenean sinatzeari. Malgua izan naiz eta inoiz ez dut Deustuko Unibertsitatearen kontra ezer egin.
Zein neurrian aurten argitaratu duzun liburuak lagundu du egoera hau okertzen.? Testu kritikoa da teknologiarekin garapen kapitalistaren testuinguruan.
Oso modu hotzean jaso zuten, hortaz, suposatzen dut ez zutela gogoko izan. Zaila da jakitea, ez baitute arrazoi zehatzik eman nire kaleratzea azaltzeko.
Nik nabarmendu nahi dut unibertsitateak ikasi duela esperientziaz eta horrela adierazi duela. Hain zuzen, nire hutsunea betetzeko atera duten plaza ez da egonkorra, baizik eta prekarioa, bi urtekoa, loturarik ez sortzeko. Horrez gain, zehaztu dute zein ildo politiko izan behar duten hautagaiek. Nire kasuan zen teknologiaren filosofia -kritiko izatea posible zen-, eta nire ordezkoak adimen artfizialaren etika landuko du, hau da, ezingo du hori ukatu. Horrek esan nahi du bilatzen ari direla euren tesi kapitalista eta akademikoekin bat egingo duen norbait.
Uste duzu zure ibilbide akademikoa zalantzan dagoela?
Unibertsitateko munduan zaila da tokia topatzea nonbaiten norbaitek ez bazaitu babesten erakundean bertan. Urte eta erdi egon nintzen Deustun lanpostua topatzeko eta ohikoena da plazak banatzea unibertsitateetan bertan, eta ez kanpoko jendearekin. Salbuespen gutxi daude. Adibidez, Zaragozako Unibertsitatea edo Euskal Herriko Unibertsitatea interesatuta daude, baina hizkuntza eskakizuna bete behar dut eta, hortaz, hori epe ertainerako kontua da. Doktoretza ondoko beka lortzen badut EHUn egin nahi dut. CSICek ere eskaini dit kontraturen bat, baina Madrilera itzuli beharko nintzateke eta kontratu prekarioak dira. Deustun, printzipioz, lanpostu finkoa nuen.
Bestalde, egoera honek guztiak galdera egitera eraman nau, ea unibertsitatea ote den tokia gizarte eraldaketarako, horretara bideratzen baitut nire lana. Hori dela eta, ekonomia sozial eraldatzailera batzea baloratzen ari naiz.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]
Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]
Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.
"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]