Kapitalismoa euskal balioekin

  • Nazkatzeraino erabili dugu Zizeken txokolatezko laxantearen metafora, jabetu gabe sudur parean genuela aplikazio lokala. Sinpleki azaldua, txokolate laxantearen irudiak adierazi nahi du zerbait definitzen duen hori bera gabe eskaintzen zaizkigula produktu, jarrera edo keinu asko. Hesteak idortzen dituen txokolate zaporea du libratzen laguntzen digun botikak. Errebeldia zaporea du despolitizatzen gaituen musikak.


2011ko uztailaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Berri Txarrak taldea, 2009 argazki batean Dani Blanco

Eric Hobsbawm historialari marxistak zioenez, urrezko aroko “egitate politiko ikusgarriena, bereziki 1960ko eta 1970eko hamarkadetakoa, adin-klaseen mobilizazioa” izan zen. Horren ondorioz, “diskogintzak diru irabazi izugarriak sortu zituen politizazio gutxien zuten herrialdeetan”. Diskogintza hori rockari lotu zen bereziki eta aisiaren industriak “14-25 urte arteko gazteei ekoizpenaren %75-80 saltzen zien”. 80ko eta 90eko hamarkadetan punk eta hardcorearen mundutik merkatua kritikatu eta alternatibak eratu ziren do it yourself! eta bestelako mugimendu batzuetan. Halere, 90eko hamarkadan argi zioen Negu Gorriakek: Rock&Rollaren industrian askok “atera dezagun dirua kaosetik” zuten goiburu.

Edozein kasutan, defini ditzagun, beste aldagai nazionalen aurrean, euskal balioak lituzkeen kapitalismoaren nolakotasun batzuk. Beste garai batzuetan euskal kapitalismoa Leon XIII.arekin eta kooperatibekin lotuko genuke; gaur egun, adibidez, itxurazko errebeldiarekin. Aurrez ezarritako dezibelio, hitz, itxura eta aurpegi keinu ustez apurtzaileekin performatzea eta bien bitartean Roadruner Recordseko katalogoko talde bat gehiago izatea –zeina berez Warner Music Groupen beso bat den, 56 milioi dolar garbi irabazi zituen 2009an–. Euskal kapitalismoan, babes sinboliko moduan autoekoizpena egiten duten egitasmoak zinikoki aupatuko lirateke (“YOU do it yourself, keep on guys beeing authentic, I prefer being radical chic and alternaVIP”), gezurra badirudi ere, sorkuntzaren autonomiak, autokudeaketak eta autoeraketak eremu aberatsa izan baitu gurean, musikaren inguruan batez ere: Esan Ozenki, Metak, Talka, Bidehuts, Y las ardillas mágicas (Kerobia), Jo Ta Ke ekoizpenak, eta abar.

Balizko euskal balioen forma bortitza da –Sadetik hona boteretsuak soilik gauza dezake arau-haustea, Polanski eta DSK transgresoreak dira–. “Puta Barcina!” esanaz eztarria zartatzea Nafarroa Garaiko gehiengo antiUPNarekin iraultzaileki bat egitea da (UPNko gehienak ere oso antiUPN dira). Beste ezaugarri bat hizkuntza indartzea da: euskaraz ere star izatea dago. Baina funtsean, uste dut apaiz gutxik proposatzen dutela gaur egun latinez egitea meza. Rockak tokian tokiko hizkuntzetan behar du izan.

Gaiaz gehiago

www.berritxarrak.net

Ideologiarekin jarraituz, errebelde apurtzaileek –irrati formulen dinamiken alde– shitty music edo euskaraz esatearren, langileriaren-gehiengoak-entzuten-duen-popa-eta-haien-tabernak, errotik kritikatuko dituzte. Argudio musikal bat bera ere eman gabe mespretxatuko da shitty music-a: “noiztik da zaborra hemen dibertigarri?!”. Total, jabetzeko VI-VII-I, I-III-IV, II-V-I eta abarreko akorde segida berak egiten dituztela Shakirak eta Berri Txarrakek, eta hitzen gama ezberdina eginda ere, bigarrenaren ukitu depresibo eta kastrantea kenduta, nahiko antzekoak direla mundu proiektuak: “Ospea edonola”. Musika aisialdia besterik ez da, denak berdin jarraitzearen aldeko tresna bat gehiago, eta, haustura birtuala antzeztean, lilura bikoitza. Batak onomatopeiak ditu, besteak “ouo”, “uoo”, “ooo” eta sistema bokalikoaren bestelako erabilpen minimalistak.

Aitagura laxanteak, adibidez, wattioz jositako mikro batez proposatuko dio milakako masari liderrak gaizki daudela: “leaders are very txarrak (naughty leaders!)”. Leader anti-leaderra: txokolate laxatiboa berriz ere. Kapitalismoa italiar balioekin defendatzen duen Berlusconik ere autoritatea autoderrisioz higatzen du: “ez da egia adin-gabeko putak dioena, eta epailearen aurrean erakutsiko dut zakila tente jartzen zaidala!” (kasu ez naiz Berlusconiren erekzio-gaitasuna Berri Txarrakekoenarekin alderatzen ari). Bitartean militarrak bidaltzen ditu tren geltokietara bortxaketak ekiditeko aitzakiarekin.

Edo abestuko ditu maitemin askatzailerik gabeko maitasun kantak, “uzkia miazkatzea” iraina izango da, adibidez. Euskal balioetan gauza bat dago garbi: konpromiso poetikoa lekuz kanpo dago, eta poesiaren nozio minimoak saltatuko ditugu punk izpiritua aldarrikatuz. Ez ahaztu 90 minutuko showagatik orkestrako musikariak –edo ertzain batek– urtebetean irabazten duena eskatzea. Lantzean behin elkartasun kanta bat eginda bekatu soziala kitatuko da: karitatea, pozoiaren dosia pixka bat arintzen denekoa.

Arazo bakarra ikusten diot kapitalismo mota horri eta da anglosaxoi ereduaren oso antzekoa dela promozio kanpainan: musikari buruz hitz egiten ez duten musikarien kasu misteriotsua. Musikari buruz baino, salgai fetitxeei buruz berba egitea gurago duten musikariak. Aberats berriak haien kotxearekin nola: gitarra berria, bateria berria, teknikariaren curriculuma, birako hiriak. Irudipena dut egungo pop-rocka ehungintzaren eskaparatea besterik ez dela, musika gutxienekoa dela.

Euskaldunon kontsumo ohiturak aldatzeko tenorean, oroitaraziko zaigu ez dugula ideiarik musika anglosaxoiaren azken 30 urteei buruz –musika orduan eta han hasi zen–. Umiltasuna, beraz, eta autokritika, jainko ateoak zatzaizkigutela mintza. Ezjakintasun subordinatutik, onartzen dut hamarkada batez izan naizela Berri Txarraken zalea. Edozelan, ez nituen gertu musikaren analisia eta afera ekonomikoaren bisturia. Gaur, badakigu ez dagoela korrelazioarik Harkaitz Canoren arte ekoizpenaren eta zabalkundearen artean. Presentzia musikalean presentzia literarioan gertatzen den antzekoa gertatzen da, prentsa musikalaren nolabaiteko omertá susmagarri batekin: ez dago iragazkirik. 2005ean Asier Leozek Laboaren Xoriek 17ri egin kritikatik ez da disko txar bat egon euskal musikan, denak izan dira hobeak, bereziagoak, landuagoak, nazioartekoagoak. Deshazkundearen teoria ez aplikatu pop-rockaren industriari.

Errendizio sozialen garaian ez ginateke prest izan beharko askatzaileak ez diren produktuak askatzailetzat jotzeko. Tenore onean Willis Drummond entzuten jarraituko dut inongo Epic problemik gabe. Ez dugu “musikarekiko” errespetua eskatzen duten izarren karitatea behar.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude