Asteburu honetan Hego Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen II. Topaketak burutu dira Ziordiako Amarauna espazio autogestionatuan." Sarea ehundu enbatari aurre egiteko" lelopean, lau herrialdetako sei sindikatu bildu dira: Iruñeko Haritu!, Gasteizko Auzoan Bizi, Donostiako Saretxe, Hego Uribeko Batu, Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea eta Bilboko AZET. Asteburuan zehar, ehun pertsona baino gehiagoren bilgune izan da.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearen zimenduak eta funtzionamendua indartzea izan dira topaketa hauen helburuak. "Zeharkatzen ari garen kapitalaren enegarren ofentsibaren aurrean, enbata gainean dugula jakitun gara; datorkigunaren aurrean geure (etxe)bizitzak defendatzeko, ezinbestekoa zaigu ongi armatutako sarea".
Oraindik orain hastapenetan dagoen sarea da Hego Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea, eta Ziordiako egonaldia baliagarri izan zaie egitura zein antolakuntza fintzen jarraitzeko, eta euren arteko harremana sendotzeko.
Larunbateko hitzaldi, tailer eta mahi inguruetan gai ezberdinak jorratu dituzte: "Errentari txikien gaiari heldu genion, elkarlaguntza sareez mintzatu ginen, eta baita hiri baten baitan auzo mailan jarduteaz ere. Puntu horiez gainera, tartea egon zen bestelako gaiez ere jarduteko: turistifikazioaren aurkako borroka, sindikatuen barne egitura, barne kohesioa, uneotan martxan dauden gatazka konkretuak...". Arratsaldean merkatu baten eraketarako gakoez hausnartu zuten, etxe-kaleratzeen aurkako erresistentzian trebatu ziren eta komunikazioan sakondu zuten. Bestetik, igandean sarea bera, sindikatuen barne-antolakuntza, borroka politikoa, eta borroka sindikala aztertu zuten.
Ziordia, beste mugarri bat bidean
Iazko urriaren 29an eta 30ean Goñiko Dorrekoa Euskal Udalekuetan egin zituzten Hego Euskal Herri mailako lehenbiziko etxebizitza sindikatuen arteko topaketak. "Goñiko topaketak maila nazionalean eta elkarrekin batera lan egiten hasteko heldulekua izan ziren, berauen antolakuntza izan baitzen elkarrekin asumitutako lehen erronka".
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Iaz egin nuen topo lehen aldiz Ander Zangiturekin, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean antolatzen duten Hitzaren Eskolan. Isiltasunaren inguruan aritu ginen, batez ere, hausnarrean. Harrezkeroztik tentu handiagoz erreparatu die haren formei bere ogibidearen mundutik, arkitekturatik... [+]
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.