Thomas Pikettyren azken liburuaren argitalpena aparteko fenomenoa izan da. Seiehun orriak pasatzen dituen liburu mardul hau azken hilabeteetako best-sellerra izan da, batez ere jatorriko frantseseko bertsioa ingelesera itzuli denetik. Desberdintasun globalaren gaineko ikuspegia ematen digu: datu estatistiko zabaletan oinarrituta, Kapitalismoak historian zehar geroz eta desberdintasun handiagoak sortzeko izan duen joera bistaratzen du.
Ez da desberdintasunen inguruan egiten den lehen lana, baina Krugmanen hitzetan “Epe-luzera desberdintasunaren joerak ulertzeko eran iraultza ekarri du. Gure diskurtso ekonomikoa eraldatu du. Aurrerantzean ez dugu aberastasuna eta ezberdintasunaz lehen bezala hitz egingo”.
Pikettyren maisulanak kritika zabala jaso du ikuspegi eta korronte desberdinetatik, eta eskumako ideologoek Pikettyren tesiak baztertzen dituzten arren, taxuz egindako lan zientifiko honetan autoreak erabili dituen datuen sendotasuna eta maila handia goraipatu dituzte den-denek.
Pikettyren ustetan, desberdintasunak areagotzeko joera Kapitalismoaren baitako fenomenoa da eta desberdintasunen sortze horretan, jabegoak, ondareak, eta oinordetzak jokatzen duen funtsezko papera nabarmentzen du: oinordetzaren bidezko aberastasunaren transferentziak desberdintasunak gehitzeko duen gaitasuna, alegia. Baieztapen hau esaldi sinple batean sintetizatzen digu Pikettyk: “Hobe da metatutako aberastasun batekin abiatzen baduzu jokoa. Jokoan sartzen bazara soldata soilarekin, oso maila handiko soldata izan beharko du”.
Desoreka honen sakonean formula matematiko batekin egiten dugu topo. Formularen arabera, Kapitalaren errendimendua neurtzen duen itzulera-tasa (r), ekonomiaren hazkunde tasa (g) baina handiagoa da. Ekonomiako fakultate bateko arbelean r˃g idatziko genukeen hori, beste era honetan adierazi liteke:
“Metatutako edozein aberastasunek, ekonomia bera baino erritmo azkarragoan birkapitalizatzeko joera du. Errentaren hazkundea baina azkarrago”. Horixe da Pikettyrentzat, kapitalismoaren kontraesan nagusia.
Egin dezagun atzera 100 urte eta azter dezagun nola funtzionatzen duen gauzak lehen munduko gerra aurretiko Belle Epoque garaian. Sasoi hartan, inbertsioetatik %4-5 inguruko irabaziak jasotzea espero zuten kapitalaren jabeek, zerga minimo batzuk ordaindu ostean. Bitartean, ekonomiaren hazkundea %1aren bueltan mugitzen zen. Jokaldia bistakoa da: aberatsenek beren irabaziak inbertituz bermatu egiten zuten haien aberastasuna –eta diru-sarrerak– ekonomiaren hazkundearen gainetik haziko zirela. Bide horretatik, beren nagusitasun ekonomikoa betikotzeko gaitasuna zuten.
Baina bene-benetan joera betikotzea ahalbidetzen duena oinordekotza da. Aberatsenek, berriz ere zerga minimoak ordaindu eta gero, hil ondoren haien ondorengoei transmititzen zieten ondarea, aberastasuna. Hau da, aberastasunaren zatirik handiena (%90) oinordetzaren bidez metatzen zen, eta ez aurrezki edo diru-sarreren bidez.
Garai hori agortuta dagoela pentsa genezake, gaur egun ez dela hori gertatzen. Baina hain zuzen ere horixe da Pikettyk esaten diguna: gerra aurreko puntu horretara iristen ari garela.
Horrela laburtzen du Krugmanek, Kapitala XXI. Mendean liburuaren mamia: “XIX. Mendeko desberdintasun mailara itzultzeaz gain, kapitalismo patrimonialaren bidean ere bagaude. Ekonomiaren pisu izugarria familia dinastiek kontrolatzen dute, eta ez talentua duten pertsonek”.
Kapital sarrerak eta oinordetzan hartutako aberastasuna oraindik ere gakoa dira desberdintasunak definitzeko orduan, geroz eta garrantzitsuagoak gainera –nahiz eta oraindik ez diren Belle Epoque garaiko mailara itzuli–. Frantzian, esaterako, gerra garaian eta gerraosteko hazkunde garaian nabarmen hondoratu zen oinordetzan hartutako aberastasunaren zatia. 1970 urtean %50aren azpitik jaitsia zen, baina egun %70era iritsi da berriro eta goranzko joera du. Aldiz, gaur egun AEBetan sumatzen den ezberdintasun maila, XX. mende hasieran Europan zegoenaren parekoa da.
Beraz, kapitalaren jabegoak eta oinordekotzak, garrantzi kapitala izaten jarraitzen du. Bere estimazioen arabera, AEBetan, gaur egungo desberdintasunaren herenak, kapitalaren-sarreretan du jatorria. Era berean, beste desberdintasun iturri baten loratzea nabarmentzen digu: soldata astronomikoak jasotzen dituen elitearen indartzea.
Datu bilketa osatzeko, XVIII. menderaino egiten du atzera, bai diru-sarrera mailaren eta aberastasunaren datuak erreskatatzeko. Irabazi-mailaren eta aberastasun-mailaren datuak fusionatzen ditu beraz, eta hogei herrialdetako datuak maneiatzen ditu dagokion lan konparatiboa aurrera eraman ahal izateko. Metodologiaren berritasunetako bat, zerga-erregistroetara jo izana da.
XX. mendean zerga-sistema progresiboek diru-sarrera eta aberastasunaren kontzentrazioa murrizten lagundu dute. Pikettyren arabera, kaosaren emaitza iragankorra izan da hori, eta ez demokraziak desberdintasunari aurre egiteko duen bide naturalaren emaitza. Bi mundu gerrak, hondamena, eta ondorengo oparoaldi garaia izan ez bagenitu, ez genukeen zerga-sistema progresiboaren onurarik lortzeko gaitasunik izango. XX. mendeko progresibitatearen arrakasta akzidentala izan den arren, liburua ixteko, zerga-sistema progresiboen eta aberastasunaren gaineko zergen gaineko aldarria egiten du.
Iturria:
Artikulu hau jatorriz Manu Robles-Arangiz Institutuaren webgunean argitaratu du Aiala Elorrietak eta atari horren baimenarekin ekarri dugu ARGIAra.
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna da gaurkoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak Iruñeko... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]
ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik laguntza horiei esker bizirauten du. Horixe erakutsi du Frantziako... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Asteazken goizean goizetik Guardianeko dozenaka langile elkarretaratu dira Laudioko lantegiaren aurrean, eta inguruko enpresatako beharginak ere batu zaizkie elkartasunez. Guardianek asteazkenean labea itzaliko duela adierazi du eta hori oztopatzeko asmoz bildu dira. Enpresa... [+]
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.