Kapitala arrakalatu, zaintza lanak banatu!

  • Ez dago zalantzarik. Feminismoa da XXI. mendeko iraultz(ar)en motorea eta emakumeon* boteretzea eta antolakuntza ditu oinarri. Hala erakutsi dute azken olatu feministek. Iragan den martxoaren 8an, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren lidergotzarekin, 400.000 lagun baino gehiagok geldiarazi eta mugiarazi zuten herria. Emakumeon, bolleron eta transon bizitzak jarri genituen erdigunean eta mundu berri bat eraikitzeko mapa osatu genuen. Geldiezinak gara.


2019ko apirilaren 29an - 10:31
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Pitzatzen ari da fantasia kapitalista, pitzatzen ari gara. Kapitalismoak berdintasunaren eta ongizatearen promesekin limurtu nahi bagintuen ere, geroz eta autoritarioagoa, ultra-matxistagoa, kontserbadoreagoa eta arrazistagoa den proiektu neoliberalari eman dio bidea. Hori dela eta, areagotu da bizitzaren eta kapitalaren arteko gatazka. Besteak beste, bizitza merkantilizatzen ari dira, botere transnazionalak kontzentratzen eta herri ondarea pribatizatzen. Euskal Herria “oasia” bailitzan, “ez gaudela krisian” dioten arren, erreprodukzio sozialaren krisia erroturik dugu gurean.

Kapitalismoari planto egin eta alternatibak eraikitzeko misio liluragarrian gabiltza. Klase ikuspegia izan behar dugu gure borroka guztien muinean azaleko aldaketak ekiditeko. Klasearen harira, kapitalismoaren ulerkera tradizionala gainditzeko garaia da. Sistema ekonomiko bat baino gehiago da eta ezin dugu erreprodukzio soziala ikuspegi ekonomikotik kanpo utzi. Aintzat hartu behar dira kapitalismoak baliatzen dituen egiturazko menderakuntzak. Bestela esanda, klasea ez da soilik kapitalaren eta enpleguaren arteko gatazkan kokatzen; ekonomia araututik kanpo dauden gainerako harremanekin, arrazarekin, generoarekin edota jatorriarekin ere lotuta dago. Enpleguaren esplotazioa baino gehiago dago jokoan. Beraz, ezin dugu erresistentzia soldatapeko lanaren eremutik bakarrik antolatu. Era artikulatuan pentsatu behar dugu bizitzak sostengatzen dituzten prozesu ekonomiko guztiez.

Hori guztia kontuan izanda, langile klasea zabala eta konplexua da: musutruk lan egiten duten etxekoandreak; langabeak; prekarioak edota zerbitzuetako, eskoletako, zaintzako, nekazaritzako, bulegoetako emakume* enplegatuak; zein jendarte zibilean, auzo elkarteetan, migranteen harrerarako mugimenduetan, kulturgintzan antolatuta daudenak... Greba feministan ikusi genuen moduan, klase borrokaren motore dira.

Zaintza lanek ahalbidetzen dituzte bizitza duinak eta bizigarriak. Hain zuzen ere, bizitzak sostengatzeko lan horiek dira bultzatzen ari garen trantsizio feministaren giltza. Erreprodukzio sozialaren inguruko borroketatik abiatu behar da langileon mugimendua. Adibidez, sektore feminizatuetako gatazketatik –zaharretxeak, garbitzaileak edota eskola-jantokiak, esaterako–, etxeko langileen borroketatik, osasungintzakoetatik, hezkuntza publikoan aurrera eramaten ari direnetatik, nekazarienetatik, lurra defendatzetik, etxebizitza eskubidetik... Nahiz eta kapitalismoak erreprodukzio lan horiek bigarren mailakotzat jo, ezin dugu joko- zelai hori onartu emantzipazio mugimenduok.

Horregatik guztiagatik, maiatzaren 1ean, gure aldarri nagusia etxeko langileentzat doa. Izan ere, eurak pairatzen dituzte bizitza vs kapitala gatazkaren ondorio bortitzak. Erabateko esplotazio egoeran egiten dira zaintza lanak gure jendartean, soil-soilik pribilegioek urruntzen gaituzte horietatik. Hori dela eta, gure buruak interpelatu behar ditugu, baita politika publikoak diseinatzen dituzten erakundeak ere.

Ez da emakumeon* eta gizonen arteko zaintza lanen birbanaketa euskal erakundeen helburu estrategikoa. Inondik inora ere ez. Zaintza eskubidea modu unibertsalean sustatu ordez, eredu guztiz familiarista bultzatzen dute. Jakin badakite, jendartean hedatua dugun ereduan, pertsonon beharrak asetzeko, besterik ezean, ardura familiak hartuko duela. Erakundeek era eskasean, sexistan eta merkantilean “konpontzen” dituzte euren gain dituzten zaintza lanak. Gainera, nagusiki, azpikontratak erabiltzen dituzte. Etxeetako zaintza lanak etxetik ateratzeari dagokionean, emakume* etorkinen lanarekin ordezkatu ohi dugu familiako emakumeen* doako lana. Hori gutxi balitz bezala, ez gaude prest lan horiek modu duinean ordaintzeko.

Hauteskundeen atarian gauden honetan, ardura politikoa exijitzen dugu egoera larrian dauden milaka etxeko langileen egoera duintzeko. Datuek euren kabuz hitz egiten dute: EAEko etxeko langileen % 90a baino gehiago emakumeak* dira, eta etorkinak dira erdia baino gehiago. Kontraturik gabe egiten du lan % 25ak eta gehiengoa etxe-barneko langilea (interna) da. Hainbat zerbitzu publiko desagertu direla-eta, gorantz egin du sektore horrek.

Beraz, M8ko greba feministaren aldarrikapenak gogora ekarriz, zaintza lanen birbanaketa nola eman pentsatzen hasi behar dugu, baita Mugimendu Feministan ere: zaintza lanen zer zati utziko dugu merkatuaren esku, zer erakunde publikoen esku eta zer komunitatearen edo elkarri babesteko sareen esku. Gogoeta egin behar dugu, batez ere, eremu horien artean zelako elkarguneak eta hibridoak sortu nahi ditugun ebazteko. Helburua argia da, zaintza lanak, benetan, kolektibizatzea eta demokratizatzea.

Herritar guztiontzako bizitza bizigarri eta duinak borrokatuko ditugu, maiatzaren lehenean bezala, urteko gainontzeko egunetan ere. Feministok ongi dakigu kapitalismoan ez dagoela bizitzak erdigunean jartzerik, horregatik diogu ozen: kapitala arrakalatu, zaintza lanak birbanatu!

GORA BORROKA FEMINISTA!

GORA LANGILEON BORROKA!

Euskal Herrian, 2019ko maiatzean

EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA

Iritzi artikulu hau topatu.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Azkenak
2025-03-26 | Aiaraldea
Eusko Jaurlaritza “prest” Guardian Laudioren erosketan parte hartzeko

Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu baseen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


“Hezkuntza Sailak bileran guri hitzez esandakoari uko egin zion gero”

Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]


Protestak piztu dira Turkian, Istanbulgo alkate eta Erdoganen aurkari nagusia atxilotu ostean

Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleen greba egunak %75eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera

Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]


Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


ANALISIA
Brandt eta Gorvatxov, non zaudete?

Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]


Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


2025-03-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hego Korea: ‘impeachment’-aren kulebroia amaitzear da, baina krisi politikoa ez

Kolpismoaren lehen ikasgaiak errepasatu gabe, abenduaren 3an Hego Koreako Yoon presidenteak jo nahi izan zuen estatu-autokolpeak sututako krisi politiko erraldoia kitatzeko asko geratzen da oraindik. Baina haren porrotak abian jarritako impeachment prozedura amaitzear da.


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude