Valle de Odieta etxalde erraldoiaren kontrako ekintza 2021ko martxoan egin zuen Greenpeacek, Nafarroan. Makroetxaldeak 79 txahal gaixotzea leporatzen die ekologistei, orain Greenpeaceren defentsak salaketa ezeztatzen duen albaitaritza-txostena aurkeztu du eta epaiketa atzeratu egin da perituak txostena aztertzeko adina denbora ez duelako izan.
Asteazkenean Greenpeaceko zortzi kideren aurkako epaiketaketa hasi da 2021ean Caparrosoko makroetxaldearen aurka egindako ekintzagatik. Epaia Nafarroako zigor-arloko 1. epaitegian egin da eta fiskaltzak bederatzi hileko espetxe-zigorra eta hamalau hilabeteko isuna osotara 4.200 euro- eskatzen dizkie.
Diario de Noticias de Navarrak jaso duenez, zailtasunekin hasi da epaiketa; ahozko bista irekitzeko autoan ez baitzegoen Greenpeaceri zegokion kondenaren erantzukizun zibil subsidiarioa. Epaiketa, gainera, azaroaren 11 arte atzeratu egin da auzipetuen defentsak enpresaren txostena ezeztatzen duen albaitaritza-txosten bat aurkeztu duelako eta perituak aztertzeko denborarik izan ez duelako. Greenpeceko kideek, hitz egiten azkenak direlako, ez dute hitza hartzeko astirik izan.
Greenpeaceko kideak epaitzeko ekintza 2021eko martxoaren 22an burutu zuten, Uraren Munduko mailako Egunean. Ekintzaileek Valle de Odieta makrogranjak nitratoz kutsatutako ura atera zuten Aragoi ibaitik, eta ondoren makroetxaldeko putzu batera bota zituzten mila litro. Ekologistek azaldu bezala, agerian utzi nahi zituzten “makrogranjaren praktika kaxkarrak”. Horrekin batera “uraren kutsadurarekin bukatuko duen nitrazioaren anbizio handiko legea” eta “abeltzaintza industrialari lege-frenoa” ipintzeko eskatu zuten, abeltzaintza industriala baita “ arazo orokorraren arrazoi nagusienetako bat”.
Valle de Odietako hainbat kidek gogoratu dutenez, ekitza ekologistaren hurrengo egunean albaitaria deitu behar izan zuten hainbat animalia gaixotu zirelako, bereziki ekintza burutu zen zonaldean larratzen zuten txahal gazteak. Ekologistek harresiak apurtu zituzten eta orain makroetxaldeko jabeek behiei estresa eragitea leporatzen diete. Enpresako kideek azaldu bezala, harresiaren kontra eta bata besteari kolpeka egon ziren txahalak, eta estresak eraginda, 79 animalia gaixotu ziren deshidratazio eta sabeldura arazoekin. Honen aurrean defentsaren abokatuak galdetu die ea 7.200 behiren artean ez den sabeldura kasurik jazotzen. “Bai, noski. Ohikoena da hilean behien %2-3-ak eritasunak izatea, baina oraingoan nabarmena izan da”, erantzun zuen Valle de Odietako presidentea den Alberto Guerendiain.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".
Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.
2024ko urriaren 29an epaiketa izan zuen Arabako Mendiak Aske taldeko kide batek, 2022ko otsailean jaso zuen isunaren harira. Isuna ordaintzera zigortu du epaileak Mozal Legea aplikatuta. Iturrietako mendietan oinez zihoazen, lehen mendi martxa antolatzeko prestaketa lanetan,... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]