Hilaren 25 eta 26an izango dira Leonen. Kanariar Uharteko, Galiziako eta Euskal Herriko ahozko kantu inprobisatzaileak elkartuko dira bertan. Bartzelonan azaroaren 6tik 8ra izango dira.
2003an Donostian egin zen lehenengo aldiz munduko kantu inprobisatuen topaketa. Ahozko inprobisazioa munduan izeneko ekimena antolatu zuen Bertsozale Elkarteak eta lau kontinente eta hamaika herritako kideak etorri ziren Euskal Herrira.
Esperientzia hari jarraipena emanez, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak eta Mintzola Fundazioak elkarlanean, Europa Bat-batean egitasmoa antolatu dute.
Udazkeneko jardunaldiak
Europa Bat-batean egitasmoaren baitan kokatu dituzte udazkeneko jardunaldiak. Lehenengoak Cerezales de Condadon eta Leonen egingo dira hilaren 25 eta 26an. Kanariar Uharteko verseadoreak, Galiziako regueifeiroak eta Euskal Herriko bertsolariak bilduko dira bietan. Euskal ordezkariei dagokionez, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka ariko dira bertsotan, Itxaso Paia gai-jartzaile lanetan eta Karlos Aizpuruak itzultzaile lanak egingo ditu. Kantu inprobisatuaren bi emanaldik eta Bertsolari filmaren trailerraren proiekzioarekin abiaraziko den mahai-inguruak mamituko dituzte jardunaldiok.
Fundación Cerezales Antonio y Ciniak, Fundación Sierra Pambleyk, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak eta Mintzola Fundazioak elkarlanean antolatu dituzte jardunaldi hauek.
Udazkeneko bigarren hitzordua Bartzelonan izango da azaroaren 6tik 8ra.
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]