Bada Edgar Allan Poeren ipuin bat, non kontatzen den nola astintzen duen izurrite-olatu batek eremu bat hilabetetan zehar: bertako aberatsak gaztelu bateko hormen artean gordetzen dira, luxu eta dibertimendu artean, zoritxarra kanpoan noiz amaituko itxaroten. Beraien harridurarako, kosta ahala kosta saihestu nahi izan duten Heriotzak gazteluan sartzea lortzen du eta denak akabatzen ditu.
Ez dakit zenbat horma eraiki nahi ditugun birus bat geldiarazteko. Birus bat geldiarazi daiteke? Edozer gauza egin behar al dugu frenatzeko? Egin daitekeen guztia egin behar al da? Moralki justifika daiteke? Hobekuntzaren bat ekarriko duten neurriak aplikatu beharrean, ikusten ari garena da neurrien gehiketa konpultsiboa, bata bestearen atzetik, adreiluak bezala batuz, horma gero eta altuagoa egiten saiatuz. Eta horren guztiaren gidari nagusia beldurra delarik.
"Gure neurriek ez al dute neurririk behar? Egia esan, ez dakit zertan ari garen gizarte gisa. Ez gara ezer eraikitzen ari, eta bai asko suntsitzen uzten"
Baina ez du mugarik behar beldurrak? Gure neurriek ez al dute neurririk behar?
Egia esan, ez dakit zertan ari garen gizarte gisa. Ez gara ezer eraikitzen ari, eta bai asko suntsitzen uzten.
Zer gizarte arraio da zaharren osasuna zaintzea haiek isolatzean datzala uste duena?
Zer gizarte motak hipotekatzen du bere haur eta gazteen osasun emozionala, psikologikoa eta fisikoa (ia bi urte daramatzagu horrela), bere adineko pertsonen osasuna babesteko (bide batez, txertatuta daudenak)?
Noiz egingo dugu gaizkiak eragindako kaltearen eta erremedioak eragindako kaltearen arteko balantzea?
Neurri-erremedio hauek zenbat sufrimendu sortu dute isolamenduagatik? Zenbat sufrimendu langabeziagatik? Zenbat sufrimendu arretarik gabeko gaixotasun kronikoengatik, lehen mailako arreta-zerbitzuaren gainbeheragatik?
Eremu soziokulturala hilzorian dago, eremu ekonomikoa ere bai (Amazon bezalako plataforma handientzat izan ezik).
8.500 haur hiltzen dira egunero goseak jota munduan, OMEaren arabera. Eta orain, Europa inoiz baino gehiago bere zilborrari begira dagoela, ziur horrek okerrera egingo duela.
Ez al da behar gaitz horien guztien aurkako txertorik? Non dago horretarako dirua eta arreta?
Eta neurrietan gastatutako diru hori guztia ezin al zen gastatu mediku gehiagotan eta ospitaleko ohe gehiagotan?
Gobernuak, hainbeste sakrifizio eskatzen dizkigunak, ezin al liezaieke eskatu farmazialariei, demagun, beren irabazien % 50ari uko egin diezaioten populazio osoak ordaintzen dituen txertoekin?
Gainera neurrien gehitze zoro horretan, neurriek gero eta muga oinarrizkoagoak gainditzen dituzte: mugitzeko eskubidea, bizitza duinerako eta heriotza duinerako eskubidea, erabakitzeko eskubidea... bide batez, ia bi urte igaro dira, eta herritarrei ez zaie inoiz ezertxo ere galdetu. Non dago orain eskubide sozialez arduratu izan den ezker hori?
Eta zein da babestu nahi den guztion ongi hori, hemen inork irabazten ez badu? (aberats oso aberatsek izan ezik)
Hau guztia gelditu beharra dago. Bizitzea, erabakitzea eta elkar aurkitzea da. Hori kentzen badigute, bizitza amaitu egingo da.
Onar dezagun: honezkero badakigu gaztelutik kanpo hotz egiten duela eta arriskuak daudela, baina barruan airea itogarria da, ezin da arnastu eta gaztelua zatika erortzen ari da… non egon nahi dugu orduan?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]