Kanpaldia egiten ari dira Alconzako grebalariak euren lanpostuen defentsan

  • Irizar Taldea buru duen Berangoko Alconza fabrikako dozenaka langilek eta herritarrek kanpaldia abiatu dute astelehenean, greba hasi eta 113. egunean. Udaletxeko zelaian eta elizako arkupetan egongo dira kanpatuta eguenera arte, enpresak joan den otsailean iragarritako enplegu-erregulazioko espedientearen ondoriozko 25 kaleratzeen aurka protesta egiteko eta lantegiaren bideragarritasuna bermatuko duen industria-plan bat aldarrikatzeko.

Argazkia: Iker Rincon

2022ko ekainaren 22an - 09:52

Astelehenean, ekainak 20, 113 egun bete zituzten Alconzako grebalariek protestan, "enpleguaren eta fabrikaren etorkizunaren alde". Horregatik, eta kaleratzeen inguruko epaiketa datorren ekainaren 28an izango dela-eta, kanpaldia abiatu zuten zuten Berangoko udaletxearen eta elizaren inguruetan, eguenera arte iraungo duena. Bertan egin zuten agerraldia ere, azpimarratzeko Alconzan ez dagoela inor soberan.

Irizar Taldeko parte den enpresa horrek 25 langile kaleratu zituen apirilean, otsailean iragarritako enplegu-erregulazioko espedientea martxan jarrita. Hala, despido horiek salatzeaz gainera, Alconzakoek baieztatu zuten hori ez dela Berangoko enpresako beharginen kontrako erasoa izan soilik, "baizik eta, denboraren poderioz, enplegua suntsitzen eta industria desegiten ikusten duen eskualde baten kontrakoa".

Ekainaren 28an Bilboko epaitegietan izango duten epaiketaren harira, deitoratu zuten "epaile eta lege bidegabeen" esku egongo dela euren etorkizuna, eta salatu zuten, orokorrean, lan-legeria "enpresen neurrira" eginda dagoela eta, ondorioz, "enplegua suntsitzeari eta prekarietateari estaldura ematen diela".

Hori dela eta, asteleheneko agerraldian esan zuten ez zutela euren etorkizuna auzitegi batek erabakitzea gura, eta, ildo horretan, berriro eskatu zioten enpresari egoera iraultzeko eta langileakaz esertzeko, "Alconzaren enplegua eta etorkizuna bermatuko duen industria-plan bat adosteko".

Amaitzeko, hilabeteotan guztiotan jasotako herritarren eta eragileen babesa eskertu zuten, "bide hau ezinezkoa delako gauzatzea elkarrekin ez bada". Hala, Berangoko eta inguruetako 66 elkarte eta eragileren izenak banan-banan irakurri zituzten, eta herritarrei dei egin zieten eguenera arte egingo duten kanpaldian parte hartzera. Horrez gainera, ekainaren 28an, epaiketaren egunean, Bilboko epaitegien aurrean egingo duten elkarretaratzearen deialdia iragarri zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Hezkuntza saila eta sindikatuak ostiralean bilduko dira, eta akordio bat lortzeko nahia adierazi du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]


Eguneraketa berriak daude