Urriaren 17tik aurrera Kanadan erabat libre izango da kalamua ekoiztea bezala kontsumitzea, osasuna artatze bezala aisialdirako. Ez da cannabisa despenalizatu duen lehen herrialdea izango (2013an egin zuen urrats hori Uruguaik, AEBetako bideratzi estatutan libre da, 29 herrialdetan erabilera terapeutikorako baimentzen da...) baina bai handiena. Eta dagoenekoz ondorio ekonomiko batzuk erere hasi da erakusten, belarrarekin lotutako negozioen beroaldeiarekin.
Justin Trudeau lehen ministroak bete ahal izan du 2015eko hauteskunde kanpainan egindako promesa. Osasun arazoak arintzeko kontsumitzea 2001etik zegoen despenalizatua Kanadan, baina arau berriarekin bera bihurtu da G7 taldeko herrialdeen artean estreinakoa marihuana atseginerako kontsumorako liberalizatzen.
Erakunde guztiak prest omen daude marihuanaren garai berrietarako. Ontarion, biztanle gehien dauzkan probintzian, gobernuak berehala zabalduko ditu 40 komertzio belarraren salerosketarako, 2020an 150era iristeko asmoz. Quebec 20 dendarekin hasiko da. Askok uste dute urriegi suertatuko direla dagoen kontsumoa asetzeko. Konparaziorako, Colorado estatuan (AEB) 2012an legeztatu ondoren 1.000 denda zabaldu dira. Coloradon prezioak jaitsi dira 2012ko 10,2 euroetatik gaurko 6 euroetara eta bertako agintariek diotenez kontsumitzen den marihuanaren %70 legezkoa da.
Kanadan atseginerako marihuana merkatuak urtean 5.700 milioi dolar kanadar –3.700 milioi euro– mugitzen ditu eta asko dira oraindik uste dutenak horren zati handi batek gero ere legez kanpo jarraituko duela. Uste horretakoa da, adibidez, The Economist eta berrikitan gaiari titulu hau eman dio: "Kanadan marijuana legeztatzeak eragindako kolokoi handiena finantziarioa da". Edonola ere, cannabisaren negozioa dagoenekoz ekonomi jarduera arrunta dela erakusten du Bloomberg ekonomi hedabideak burtsako bere indizeen artean edukitzea Marijuana Stocks Watchlist, marijuana baloreen indizea.
Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]
Martxoaren 10ean, kalamuaren kontsumoa legeztatzeko lege ekimena onartu zuen Mexikoko Kongresuko Behe Ganberak, eta ondoren Senatuak. Hala, Uruguai eta Kanadaren atzetik, aisialdirako erabili ahal izango dute kalamua Mexikon, baina legalizazioa bermatu gabe. Narkotrafikoak... [+]
Asteazkenean Vienan egindako bozketan, Nazio Batuen Erakundeak kalamuaren ezaugarri medizinalak onartu ditu, El Salton jaso dutenez.
Urriaren 17ko hauteskundeetan Zeelanda Berrian eutanasia eta marihuanaren kontsumoa legeztatzeari buruz erabaki zuten herritarrek. Eutanasiari dagokionez, hautesleen % 62,5ek legeztatzearen alde bozkatu du, eta % 33,8k aurka. Kalamua legearen barruan kontsumitzeaz, aldiz,... [+]
Besteak beste, urtean 200 eta 600 milioi euro arteko zergak sortuko lituzkeela azpimarratu dute. Ondorioz, Kalamuaren Elkarteen Konfederazioak narkotrafikoaren zati esanguratsu bat Espainiako Estatuaren zerga-bilketan integratzea proposatzen du.
1963an Tel Arad aztarnategian (Israel) duela 2.700 urteko bi aldare aurkitu zituzten, bata bestearen ondoan.
Kaliforniara joan da R. hiru urtez marihuana moztera. Bertan legala da kontsumoa, baina horrek ez du esan nahi mundu erraza denik; kontraturik gabe lan egin du eta hainbat zailtasun aipatu du. Bizi izan dituen esperientziak Aiaraldera ekarri ditu, eta anonimotasunetik hitz... [+]
Kanadako Senatuak ekainaren 7an bedeinkazioa emanda, hiru hilabete barru marihuanaren kontsumoa bezala salerosketa libre izanen dira han. AEBetan legezkoa den estatuetan ikusi denez, kalamuaren trafikoan aritzeak ez du gehiago gaiztagin bihurtuko inor, osasun arazoentzako... [+]
AEBetako Georgiako estatuan, poliziak 60 gaztetik gora atxilotu zituen Atlanta hiriko kanpoaldean etxe batean egiten ari ziren festan, Democracy Now gunean jaso dutenez. Marihuana pixka bat aurkitu zuten bertan.
Bi urteko espetxealdia eta 16.000 euroko isuna eskatu ditu Josep Pamies baserritar eta landareetan adituarentzako Lleidako fiskalak, aurpegirauz marihuanaren kontsumoa sustatzen duela. Pamiesen inguruan sortutako Dolça Revolució elkarteak defenditu du, argudiatuz... [+]
AEBetako presidentearen arreta piztu nahi du Columbia Barrutiko Marihuana Koalizioak, “martxan jar dezan marihuana maila federalean legalizatzeko erreforma”.
Kalamuak duen THC osagaiak zelula minbizi-eragileak beren buruaz beste egitera bultzatzen dituela frogatu du Cristina Sanchez Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko biokimika molekularreko ikertzaileak. Kanabisaren eratorriek tumore mota guztiei eragiten dietela azaldu du.