Kanabisaren kontsumo “kontrolatua” legeztatu dute Alemanian

  • Asteazkenean onartu dute neurria ministro kontseiluan, eta prozesu parlamentarioa 2023an amaitzea espero dute. “Merkatu beltza gelditzeko” saiakera dela azaldu dute legea sustatu dutenek. Kalamua 25 gramoraino legez kanpokoa ez izatea eta pertsona bakoitzak autokontsumorako hiru landare edukitzeko ahalmena adostu dituzte, besteak beste.

Kalamuaren legeztatzearen aldeko mobilizazio bat Alemanian.

2023ko abuztuaren 17an - 08:47
Azken eguneraketa: 12:15

Kalamuaren kontsumo “kontrolatua” legeztatzeko lege-proiektua onartu du Alemaniako ministroen kontseiluak abuztuaren 16an. Karl Lauterbach osasun-ministroak azaldu du, drogen politika “aldatu” eta merkatu beltza “gelditzeko” lege proposamena dela. Adostu berri dituzten neurriak kalamuaren erabilera legeztatu duten herrialdeenak baino egokiagoak direla azpimarratu du.

Onartu duten lege-proiektuaren arabera, 18 urtez gorakoek gehienez hogeita bost gramo kalamu erosi ahal izango dute, eta hilean gehienez 50 gramo. Kalamuaren salerosketarako bideratuta egongo diren elkarteen bidez lortuko lukete, eta ezinbestean bertako kide izan beharko dira. Horrez gain, pertsona bakoitzak autokontsumorako gehienez hiru landare edukitzea adostu dute.

Aipatu neurriak "izan ditzakeen arriskuez jabetuta", kontzientziazio kanpaina bat jarriko dute martxan; THCaren kontsumoak izan ditzakeen eragin kaltegarrien inguruan.

Lauterbachek lortu nahi dutena azaldu du ahobizarrik gabe: “Gazte bakoitzak jakingo du kalamua egunerokotasunean kontsumitzeak norberaren burmuina kaltetu dezakeela, eta pizte psikotikoak garatzeko aukera gehiago edukiko dituela”.

Desadostasunak

Marihuana kontsumitzaileen elkarteek, ordea, ez dituzte begi onez ikusi ministro kontseiluak adostutako neurriak. Haien esanetan, neurriak "motz" geratzen dira. 

Tino Sorge Unión Democristianako (CDUko) bozeramaileak, bere aldetik salatu du “menpekotasuna toleratzea” onartu duela Alemaniako Gobernuak, "horrek ekar ditzakeen ondorioekin".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Drogak
“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Drogen aurkako atxiloketak eta gero zer?

Ertzaintzaren fokua drogen kontsumora, ekoizpenera eta salmentara bideratu da 2023an eta zenbait operazio ikusgarri egikaritu dituzte Aiaraldean.


Espainiako Osasun Sailak terrazetan erretzea debekatzeko plana berreskuratu du

Mónica García ministroak ziurtatu du araudi zehatzak egongo direla lurrungailuen erabilera kontrolatzeko, eta zehatz-mehatz aztertuko direla hainbat egoera, “kerik gabeko espazioak zabaltzeko”.


Kerik gabeko eremuen aldeko neurriak ezarriko dituzte Ipar Euskal Herrian

Ezingo da erre hondartza, parke, baso, espazio publiko eta eskola inguruetan. 2024tik aurrera, tabako paketearen prezioa progresiboki igoko da 11 eurotik 13 eurora.


Haurrei zuzendutako zigarro elektronikoek alerta gorria piztu dute

Jostailu edo panpina itxurako eta goxoki zaporeko bapeatzaile edo zigarro elektronikoak ugaritu dira. Ohartarazi dute tabako industriak gaztetxoenak dituela jomuga, eta neurriak hartzen hasiak dira hainbat herrialdetan. Erabilera bakarreko bapeatzaileak debekatzeko asmoa agertu... [+]


Alkohola, oharkabean pasatzen den droga

Zer da droga eta zer ez? Zer-nolako eragina dauka drogak inguruan? Horren bueltan mintzatu dira Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001), Maialen Alvarez (Ermua, Bizkaia, 1994) eta Ander Sagardoi (Iruñea, 1994). Drogarik kontsumitu ez arren, drogak inguratzen ditu; batez... [+]


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


2023-02-06 | ARGIA
Kanada hasi da droga gogorrak kopuru txikietan edukitzea despenalizatzen

Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]


2022-11-21 | ARGIA
Jose Luis Etxebarria 'Porru'
Heroina Arrasaten Guardia Zibilak banatzen zuela frogatu zuen udaltzainburua hil da

Jose Luis Etxebarria Porru 1982tik 2012ra izan zen Arrasateko udaltzainburu, eta frogatu zuen droga Donostiako Intxaurrondoko eta Bilboko La Salveko kuarteletatik eramaten zutela herrira. Azaroaren 20an hil da, 65 urte zituela.


2022-11-10 | Lide Iraola
Alkoholak eragindako heriotzak %30 hazi dira urtebetean AEBetan, azken 40 urteetako tasarik altuena

2019tik 2020ra bitartean %30 igo ziren alkoholaren gehiegizko kontsumoak eragindako heriotzak, azken bi hamarkadetako goranzko joera zorroztuz. Hiru aldiz gehiago dira alkohola tarteko hil diren estatubatuarrak, kausa nagusia ez izan arren.


2022-09-30 | ARGIA
Ertzain bat atxilotu dute narkotrafikoarekin lotuta, ez da lehen kasua

Ertzain bat atxilotu dute ostegunean, ustez droga-trafikoan aritzeagatik. Bere etxean 54 kilo kokaina atzeman dituzte. Ez da lehen aldia EAEko poliziako kideak narkotrafikoarekin nahasita harrapatu dituztenak.


2022-09-26 | Sylvia Kay
Drogak legalizatzeko ordua iritsi al da?

Sylvia Kay ikertzaile da, eta nekazaritza eta ingurumen justiziarekin, elikadura sistemarekin eta lur eta natur baliabideen politikarekin lotutako gaiak jorratzen ditu. The Ecologist hedabidean uztailean argitaratu eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugun artikuluan... [+]


Ehun ziztadatik gora eta bortxaketa bat salatu dira asteburuan Euskal Herrian

Algortan, Azpeitian, Baionan, Bilbon, Gasteizen, Santurtzin, Villabonan, Zarautzen eta Zierbenan salatu dute emakume askok ziztatuak izan direla. Horrez gain bi gizonek emakume bat bortxatue dute Zizurkilen.


Eguneraketa berriak daude