Bizkaiko N-240 eta BI-625 errepideetan asteazkenetik aurrera kobratuko dizkiete bidesariak. Hiru garraiolari autonomoen elkarteak salatu du diputazioaren “kudeaketa zentzugabea” izan dela, eta gogorarazi du epai bat baino gehiago egon direla bidesarien foru arauak atzera bota dituztenak.
Kamioi astunek, 3,5 tonatik gorakoek, Gipuzkoako N-1 eta A-15 errepideetan ibiltzeagatik bidesariak ordaindu behar dituzte, urtarrilaren 23an abiatu duten foru arau bat dela-eta. Bide Azpiegituretako Gipuzkoako foru diputatu Aintzane Oiarbidek Eitb-ri esan dio “behartuta” daudela errepideak erabiltzen dituzten garraiolariei kobratzera, Europako Batzordearen eskakizuna eta Gipuzkoako Batzar Nagusien erabakia tarteko: “Haserreak haserre, guk aurrera jarraitu beharra daukagu”.
Sistema berria abian da astelehenetik: Free flow sistema dute N-1 eta A-15 errepideek Gipuzkoan, alegia, kamioien matrikulak irakurtzen dituzten arku batzuk jarri dituzte, eta automatikoki kobratzen diete bidesariaren zenbatekoa. Kilometroko 22 zentimo ordainduko dute 3,5 tonatik 12 tonara bitarteko ibilgailuek, eta kilometroko 28 zentimo astunenek.
Lehen hemeretzi kilometroko tartean zeuden arkuak, orain, ordea, bide osoa da ordainpekoa, 76 kilometro. Horretarako, beste lau arku jarri dituzte Belabietan, Lasarte-Orian, Tolosan eta Ordizian; N-1 eta A-15 autobideetako sarrera-irteera guztietan daude matrikulak irakurtzeko gailuak. “Orain arte diskriminazioa leporatu digute kanpoko kamioiekiko, eta hori ekiditeko egokitu dugu bidesaria, tarte osora zabalduta”, argudiatu du Oiarbidek. Deskontuak izango dituzte, errepideok erabiltzen dituzten maiztasunaren arabera.
Bizkaiko Foru Aldundiak urtarrilaren 25etik hasiko da bidesariak kobratzen: N-240 eta BI-625 autobideetan ere Free flow sistemako arkuen bidez kamioi astunei ordainarazi egingo diete. N-240 errepidean bederatzi arku aktibatuko dituzte, eta BI-625 autobidean, beste zortzi. Nafarroan ere laster ezarriko dizkiete bidesariak garraiolariei.
Epaitegien aginduz Gipuzkoan garraiolariei kobratzeko neurria bertan behera zegoen 2021ko urritik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkako zenbait auzibide irekita daude, 2018 eta 2021 artean kamioilariei legez kanpo ordainarazteagatik. Hiru garraiolari autonomoen elkarteak dio epaien ostean ere diputazioak “helburua lortu” duela, alegia, “oztopoak jarri eta dirua biltzea”: “Trikimailu guztiak erabili zituen Aldundiak bidegabeki bazen ere bidesaria kobratzen jarraitzeko”. Garraiolariei kobratu zieten dirua berreskuratzeko epaitegietara jo behar dute gidariek eta, Hiruren esanetan, epaiketako kostuak direla eta askok atzera egin dute.
Hiruk azpimarratu du Oiarbide diputatuak kamioilariengan jartzen duela autobideetako kostuen eta kutsaduraren pisua, eta “zentzugabea” dela. “Sarri esaten du errepidea erabiltzen, hondatzen eta kutsatzen duenak ordaindu behar duela, eta garraiolariei begiratzen die. Baina gizartea eta industria dira erabiltzaileak, eta beraz, kutsatzaileak, horiek eskatutako produktuak garraiatzen baititu garraiolariak”, azaldu dute.
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Trantsizio garaian Nafarroa Euskadi da eztarria urratu arte oihukatu genuenok beti begiratu izan diogu begi-zeharka, baina atentzio bereziz, “Komunitatean” gertatzen denari –hala esaten dugu batzuetan; beste batzuetan “Baskongadetan”, are... [+]
Kantabrian, obra publikoen kontratazioetako ustezko ustelkeria sarean nahasita egoteagatik atxilotu zuten API Movilidad enpresako Jose Luis Blanco, beste hainbat pertsonarekin batera. Enpresa horri, besteak beste, errepideak mantentzeko kontratua esleitu dio Gipuzkoako... [+]
Bidegi eta ASF-k auto ilara luzeak daudenean ordainlekuak irekitzeko sinatutako hitzarmena dagoela gogoratu du Cristina Laborda jarduneko alkateak.
A-8 eta A-63 autobideen arteko pasabidea ixtean auto-ilarak sortu dira. 6.200 hektareatik gora erre ditu abuztuaren 10ean Girondan (Frantzia) piztutako suteak. Landerara ere iritsi da eta 10.000 lagun inguru ebakuatu behar izan dituzte.
'Segurtasuna bizikletentzat' lelopean egingo da Gaintxurizketa gainera arteko martxa, urtarrilaren 15ean, eguerdiko 12:00etan. Errenteriko zumarditik abiatuko da txirrindulari talde bat, eta Zubimuxu biribilgunetik (Irun-Hondarribia) bestea. Hilaren 8an txirrindulari bat... [+]
Belateko tunela igarotzen duen N-121-A errepidearen inguruan sorturiko herri plataformak Nafarroako Gobernuari eskatu du kamioien trafikoa Leitzarango autobiatik desbideratu dezala. ikerketa bat egin du eta 2020an istripu hilgarrien %25 errepide horretan gertatu zen.
Espainiako Gobernuak 2024an autobietan garraiolari eta partikularrentzako ordainketa ezarriko duela agindu dio Bruselari, eta, ondoren, gainerako bideetara zabalduko duela.
"Arrisku handikoa, segurtasuna orain!" pankarta aitzinean zutela, 30 bat alkatek eta Oronozko parkeko suhiltzaileek bidea itxi dute astearte arratsaldean, bi minutuz, Belateko tunelaren iparraldeko ahoan. Tunelak Europar Batasunak ezarritako segurtasun-eskakizunetara... [+]
2019ko abendutik Diputazioen esku dago AP-68 errepidearen kudeaketa. Bizkaian autopista erabiltzeko tarifa jarri zuten abian, baina Araban Laudio-Gasteiz tartea soilik dago “babestua” aiaraldearrentzat. Horren harira, AP-68 dohainik plataforma sortu dute zenbait... [+]
Trafiko eta Bide Segurtasuneko Foruzaingoko agenteak laguntza teknologikoko taldeko droneak erabiltzen ari dira N-121-A errepidean (Iruñea, Behobia), airetik zaintzeko “istripu bihur daitezkeen arau-hauste larriak”.
N-1 errepideko bidesariak "funtsezkoak eta ezinbestekoak" direla adierazi du Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok asteazken goizean Euskadi Irratian. Diru publikoarekin egindako errepideak erabiltzeagatik, herritarrei kobratzen zaizkien bidesariak garrantzitsutzat... [+]