RAEren arabera, kamarada beste bati laguntzen dion eta harekin bazkaldu eta bizi den pertsona da, nahiz eta "alderdi eta sindikatu jakin batzuez” ari garenean "korreligionario edo kide" esan nahi duen. Pertsonalki, ez nekien terminoa jatorri militarrekoa zenik ez eta gaztelaniazko cámara-tik zetorrenik, halako moldez non kamaraderia edo kidetasuna, jatorrian, "ganbera beraren azpian bizi ziren soldadu eta ofizialen arteko adiskidetasun estua" izango baitzen. “Egunero ikasten da zerbait berria”, esaten zuen gure amak.
Boltxebismoa izan zen, ordea, kamarada "jauna" terminoaren alternatiba berdintzaile gisa hedatu zuena, eta, pixkanaka-pixkanaka, XX. mendean zehar, iraultza egin eta mundua aldatu nahi zuten guztien artean zabaldu zen. Kamarada, comrade, tovarich.
Gaur egun, beste termino batzuk daude zure borroka-kideak izendatzeko. Galeanok bere Libro de los abrazos bikainean kontatzen duenez, Kuban, adibidez, lagunari “nire lurra” edo “nire odola” deitzen zaio, eta, Caracasen, “laguna nire pana edo giltza da: pana, okindegiagatik, arimako goseteentzat ogi onaren iturri; eta giltza... Giltza, giltzagatik –esaten dit Mario Benedettik–. Dioenez, Buenos Airesen bizi zenean, izuaren garaian, bost giltza zeramatzan giltzatakoan: bost giltza, bost etxetakoak, bost lagunenak: bere burua salbatu zuten giltzak”.
"Kamarada batzuk, Sortu, LAB, Ernai eta herri mugimenduko oinarrizko militanteak denak, elkartu egin dira, azken bost urteotan Sortuk (ez EH Bilduk) garatu duen praxi politikoarekin duten nahigabeagatik txosten alternatibo bat aurkezteko"
Niri ere, Ezker Abertzaleko beste askori bezala, hainbat etxetako giltzak utzi zizkidaten larrua salbatzen saiatzeko. Izuaren garaiak ziren, polizia-razziak astero izaten zirenean, eta zu ez bazinen, zure bizilaguna, zure laguna, zure kidea zenean. Ezer gutxirako balio izan zidan azkenean atxilotu baininduten, baina betiko gordeko dudan altxorretako bat da. Aurrez aurre genuen munstroaren aurrean kidetasun izpiritu hutsa zen; etsaia nagusi zen arma eta indar aldetik, baina ez azerikeri, elkartasun eta kidetasunean.
Hau guztiau Sortuk laster ospatuko duen kongresuarekin gertatzen ari denagatik esaten dut. Kide batzuk, kamarada batzuk, Sortu, LAB, Ernai eta herri mugimenduko oinarrizko militanteak denak, elkartu egin dira, azken bost urteotan Sortuk (ez EH Bilduk) garatu duen praxi politikoarekin duten nahigabeagatik txosten alternatibo bat aurkezteko. Lurrari Lotuz da eman dioten izena.
Nire ustez, dagokion unean egin dute, kongresu-fasean hain zuzen ere, eta Ezker Abertzalean ohikoa ez bada ere, uste dut zilegitasun osoa dutela horretarako (besteak beste, hala aitortzen du Kongresuko araudiak berak).
Zoritxarrez, naturala izan behar lukeena naturaltzat hartu beharrean (eztabaidatzen eta kritikatzen duen militantzia aktiboa izatea, besteak beste, zuzendaritza auzitan jarriko duena gauzak hobeto egitera bultzatzeko), giro nahasia sumatzen dut, amorruzkoa ez bada, eta horrela, gure berdinarekin, gure kidearekin, gure kamaradarekin elkarrizketa lehenetsi beharrean, bizkarra ematen ikusten dut geure burua, batzuk besteei trabak jartzen edo Berme Batzordearen aurrean egitateak salatzen (guztiak ere gure kohesioari ezer gutxi dakarzkioten gauzak). Aitzitik, gure arteko komunikazio eta elkarrizketa dira lehenetsi beharko liratekeenak, ezberdin pentsatuta ere, denontzako aukera-berdintasunean oinarritutako eztabaida esparru erosoa errazteko. Hain zaila al da?
Guztiarekin, tristeena da honezkero kide batzuk aurkitu ditudala, Lurrari Lotuzek egiten duen diagnostikoaren eta kritiken zati handi bat partekatzen badute ere, haien posizioa adierazten ausartzen ez direnak, inguruan sortzen den presio giroagatik (kontzienteki edo ez) eta militante gisa izan ditzakeen balizko ondorioengatik. Ez da berri ona.
Baina, ez al gara denok kideak? Zerbait gaizki egin bada, hitz egin dezagun, zuzendu dezagun, baina ez dezagun barne salaketa anonimora jo, ez dezagun kidearen gainean zalantzarik sortu. Beste espazio politiko batzuen estiloa da hori, ez gurea!
Azken batean, nahiz eta aitortzeak min ematen didan, uste dut aldiro-aldiro munduko hainbat ezkerreko indarri gertatzen zaiona gertatzen zaigula. Kritika txiki bat onartzen dugu han-hemenka, tonutik ateratze bat, baina kostatzen zaigu letra larriz idatzitako kritika onartzea, bereziki, kolektiboa bada. Eta normala da, lan eta sakrifizio ordu asko baitira zure kidegoaren zati bat dena “hankaz gora" jartzera etor dadin (gaizki eta azkar esanda). Hala ere, uste dut "medizina mingots" gisa onartzea eta irenstea besterik ez dela geratzen (Gorbatxev zitalak esan bezala), on egingo digulakoan, baita, azkenerako, Kongresuak atzera botatzea erabakiko balu ere.
"Alda dezagun, beraz, aldatu beharreko guztia eta mantendu dezagun mantendu beharrekoa, baina kidetasun izpiritua inoiz galdu gabe"
Zergatik diot hau? Bada, gutxienez, Sortuko Iruñeko militante ezagun batek aspaldi gogorarazi zidanez, "benetako" kongresua izango dugulako, aukera desberdinekin, dialektikarekin, ideien batailarekin. Denon artean meloia zabalduko dugu, jarraipena nahi dugun edo sakoneko aldaketak nahiago ditugun erabakitzeko. Eta elkarrekiko errespetutik egin behar genuke hau, kritikak ez baitu arazorik suposatzen, eskuzabaltasunez kudeatzen badakigu.
Aurreko guztia esanda, Venezuelako gure panek dioten bezala, "barruan dena, kanpoan ezer ere ez". Bere gabezia guztiekin, Sortu da gure herrialdeko kaleak eraldatzeko eta horiek borroka-gune bihurtzeko tresna politiko erreal bakarra. Ezkerreko independentista guztion zeregina da gaurdanik bere egiturak indartzea, eta horretan jarraitzea, kongresu honen azken emaitza edozein izanda ere. Bertan parte hartzeko ia 8.000 kide izena emanda egotea oso albiste ona da.
Alda dezagun, beraz, aldatu beharreko guztia eta mantendu dezagun mantendu beharrekoa, baina kidetasun izpiritua inoiz galdu gabe. Begira diezaiogun elkarri berdin bezala, eta zaindu gaitezen, nahikoa etsai baitugu kanpoan. Hala egingo dut nik behintzat, nire pana Arturorekin, nire kamarada Andonirekin eta nire kide Jonerekin. Ez dakit A, B edo Z bozkatuko duten, baina badakit gure kideak direla. Ez dezagun hori bistatik galdu.
* Ezker Abertzaleko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]