Elkargoak kezka adierazi du Lehen Mailako Arretak EAEn bizi duen egoerarekin eta profesionalen lan baldintzekin, eta sistema berrantolatzeko beharra azpimarratu du. Eusko Jaurlaritzari hiru esparrutan neurriak hartzea eskatu dio; agendaren autokudeaketa, kudeaketa horizontala eta biztanleriarekiko lana.
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak Lehen Mailako Arretak Gipuzkoan nahiz EAE osoan bizi duen egoerarekin eta profesionalen eta gaixoen beharretara egokitzen den “kalitatezko sistema” bat lortzeko neurriak behar direla esan du asteazkenean ohar batean, Lehen Mailako Arretaren egunean.
Elkargoak kezka adierazi du profesionalek bizi dituzten lan baldintzekin, eta salatu du askok “ondoez psikikoa” pairatzen dutela. Horretarako, osasun arloko agintariei eskatu die “neurri egonkorrak” hartzeko lanean jar daitezela eta osasun zentroek bizi duten egoera aldatzeko: “Arrisku larrian jartzen da gure osasun sistema publikoa, kalitatezko arreta eta gaixoen segurtasuna”. Azpimarratu du hartzen diren neurriak oinarrian dauden arazoak konpontzera bideratu behar direla eta “denboran iraunkorrak izatea ezinbestekoa” dela.
Era berean, Elkargoak baieztatu du duela bi hilabete Lehen Mailako Arretaren inguruko proposamen dokumentua bidali ziela Osasun sailburuari, Osakidetzako zuzendari nagusiari eta Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, baina ez duela erantzunik jaso.
Elkargoak Eusko Jaurlaritzari neurriak eskatu dizkio
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak hiru esparruetan neurriak hartzea eskatzen du Eusko Jaurlaritzara bidalitako dokumentuan.
Batetik, ekintzen kopurua mugatzea edota ataza bakoitzeko denborak errespetatzea eskatu du, agenda eta Leuzemia Unitate bakoitzaren autonomia eurek antolatzeko. Bestetik, barne komunikazio eraginkorragoaren beharra azpimarratu du, kudeaketa horizontala izateko. Horretarako, Unibertsitatean Leuzemiari buruzko ezagutza arloa sortzea esaktu du eta profesional medikuak haien ondoezaren arraoziak ulertuz, modu hurbilagoan tratatuak izan beharko luketela adierazi du. Azkenik, eskatu dute profesionalei entzuteko eta lan jardunean sumatzen diren "aspertura, nekea eta motibaziorik eza konpontzeko neurri egokiak hartzeko".
Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du.
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.
Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.
Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Larrialdietan bukatu ohi duena ez da 20 kilometroko lasterketa egiteko prestatuta ez dagoelako; alderantziz, kirola egitera ohituta dauden 25-35 urteko gizonak dira gehiengoa, marka egin nahian topera joateagatik. Hala ziurtatu digu Donostiako ospitaleko mediku batek... [+]
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]