Ez naiz berria sarean -bat baino gehiago nekatuko zuten aurretik nire hitz segida luzeek- baina bertan orain arte apenas landu dudan esparrua jorratzeko baliatu nahi dut ARGIAk eskura jartzen digun aukera.
Nire alde ilunenari bide eman -bai, publizitate ikaslea naiz- eta aldi berean, tarteka saltzaile, tarteka salatzaile, nire burua zuritzeko. Eta horretarako ohi baino gutxiago lutzatzen ahaleginduko naiz: zehatz eta labur aritzen, iragarki onenen gisan.
Baina klasekide ditudan kazetariek kutsatu naute urteotan, eta hortaz kazetaritzari, sare sozialei, komunikazio bide berriei -noiz utziko diote berri izateari?- eta antzekoei ere tartea egin nahi nieke txoko honetan.
Hori horrela, blogari hasiera emateko aitzakia paregabea eman dit gaur goizean Maddalen Iriartek ‘Kalitatezko Kazetaritzaren Etorkizuna’ jardunaldiaren baitan eskaini duen hitzaldiak. Herritarrak (kalitatezko) kazetaritzaren balioaz ohartarazteaz arduratu dira hedabideak beti, baina jasangarritasun ekonomikoaren bilaketa etengabean ari diren honetan, (ia) inoiz baino eginkizun garrantzitsuagoa da. Eta horretarako, zer? Iragarkiak, bai.
Hona ekarri ditudan hiru adibide bikain erakutsi dizkigu Maddalen Iriartek, eta azken orduko ekarpena gehitu diot nik. Berezitasunak berezitasun, landuak eta gustura ikusteko modukoak dira lauak. Oraingo honetan, gogoetak zuon esku utziko ditut -izango dut horretarako tarterik aurrerago ere-. Gozatu:
The Guardian – Point of view (1986)
Folha do Sao Paulo – (1997)
The Guardian – Three little pigs (2012)
Naiz – Helburuak lortzeko gure baliabideak
P.D.: Beste hedabide batzuen iragarkiak biltzea ez da hasteko modurik onena, ezta? Beranduegi…
Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]