Kaliforniaren independentziaren aldeko mugimenduak erreferendum bat egiteko eskaera aurkeztu du astelehenean. Estatuko fiskal nagusiari eramaniko eskakizunak Kalifornia estatu libre eta burujabea izan beharko litzatekeen galdetzea proposatzen du. Prozesua aurrera ateratzea zaila izango den arren, gogor lan egingo dutela ziurtatu dute.
Yes, California mugimenduak lehen pauso erreala eman du independentziarantz. Estatuko konstituzioaren bigarren artikuluan oinarriturik, bozketa egiteko tramitazioak hasi ditu. Mugimendua 2014an sortu arren, Donald Trumpen garaipenarekin gorakada bat bizi du. #Calexit terminoa erabiltzen dute, Britainia Handiko Brexitari keinu eginez.
2019ko martxoaren 13an egin nahi dute galdeketa. Galdera honakoa izango da prozesua aurrera eramanez gero: “Kalifornia estatu libre, independente eta burujabe bilakatu beharko al litzateke?”
Hautesle-erroldaren erdiaren parte-hartzea eta botoa ematen dutenen %55ek baiezkoaren alde egitea beharrezkoak dira erreferenduma independentzia aldarrikapen gisa hartzeko. Hori gertatuz gero, gobernadorea derrigortuta egongo litzateke NBEn sartzeko eskatzera.
“2019ko udaberrian, kaliforniarrak hautetsontzietara joango dira bozketa historiko batean erreferendum bitartez Kalifornia AEBetatik irten behar den erabakitzeko”, azaldu du mugimendu independentistak.
Erreferendum horretara iristeko gizartearen babesa lortu behar du mugimenduak. Horretarako lehen pausua 585.407 sinadura biltzea dute, 2018ko azaroan, ea hurrengo udaberrian erreferenduma egin nahi duten bozkatzeko. Estatuko konstituzioaren hirugarren artikulua aldatzea ere lortu beharko dute: “Kalifornia AEBetako zati bereizezina da”.
AEBetatik irtetearen aldekoen arrazoi nagusia Kaliforniak Gobernu Federalari ordaintzen dion zerga kopurua da, gehiegizkoak askorentzat trukean jasotzen dutenarekin alderatuz. Estatu independente gisa funtzionatuz gero, Kalifornia munduko seigarren potentzia ekonomikoa izango litzatekeela defendatzen dute.
Prozesuak aurrera egiteko aukerak urriak dira, AEBetako konstituzioak ez baitu sezesiorako biderik onartzen. Aldatu ahal izateko Kongresuan 38 estaturen baiezkoa beharrezkoa da. Hori dela eta, independentistek zuzenean NBEra jotzearen alde egiten dute, autodeterminazio eskubidean oinarrituta.
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]
AEBetako Ingurumen Babeserako Agentziak Chevron birfindegiari baimena eman dio plastikoak errez erregaia sortzeko, estrategia ekologistaren eta petrolioarekiko dependentzia txikitzearen izenean. Airea arnasten dutenen artean, ordea, lautik batek minbizia garatuko du,... [+]
"Energia garbi, merke eta mugagabea" sortzeko fusioan "mugarri historikoa izango den aurkikuntza" egin dute AEBetan bertako hedabideek jakitera eman dutenez. Astearte arratsaldean emango dituzte xehetasunak, eta ikusteko dago ea eguzkiak energia sortzeko... [+]
Brennan Lawson-ek Kaliforniako justiziaren aurrean salatutakoaren arabera, Facebookek erabiltzaileek ezabatutako edukiak ikusteko aukera ematen duen barne-erabilerarako tresna bat dauka. Horren berri izan zuenean bere legezkotasuna zalantzan jarri zuela dio eta horregatik... [+]
Taylor Swift abeslariak ikusleen aurpegiak arakatu zituen kiosko batean ezkutatutako sentsore biometrikoen bitartez, The Rolling Stone aldizkarian irakur daitekeenez.
San Frantzisko inguruetan 45.000 hektarea eta 6.450 etxebizitza erre, eta gutxienez 29 hildako utzi dituen “Camp Fire” sutea izan da gogorrena.
Kaliforniak (AEB) jarraitzen du buruetako bat izaten energia berriztagarrien aldeko politiketan. Bide horretan, Kaliforniako Energia Batzordeak aho batez onartu du 2020. urtetik aurrera eraikiko diren etxe guztiek, derrigor, eguzki-panelak izan beharko dituztela. Batez beste,... [+]
Ostiral eguerdira arte 31 ziren hildakoak Kaliforniako iparraldea kiskaltzen ari diren suteen eraginez, baina ziento bat baino gehiago desagertuta dagoela diote hedabideek. Suteok kalte handiak eragin dituzte munduko ardo famatuenetakoak ekoizten dituzten mahastietan.
AEBetako mugako poliziek San Diegon Cruz Velazquez Acevedo izeneko 16 urteko mexikarrari metanfetamina likidoa edateko esan zioten, egunotan argitara eman den bideo batean ikus daitekeenez eta Democracy Now hedabidean jaso dutenez. Bi ordura hil zen gaztea.
Kalifornia bere historiako lehorte handiena ari da pairatzen. Elikagaigintza enpresa erraldoiak Kaliforniako ur erreserbak botilaratu eta saltzen segitzen du botilako ura produzitzeko. Sinadura kanpaina abiatu dute Nestlé geldiarazteko.
10.000 suhiltzaile profesionalek hegazkin eta klase guztietako materialez lagundurik ez dute lortzen Kalifornia garretan daukaten 24 sute handiak itzaltzerik. Lau urteko lehorte handiak pentsarazten du 2015ko uda hau benetan tragikoa gerta daitekeela munduko seigarren ekonomia... [+]
Egarriak jota dabil munduko zazpigarren potentzia ekonomikoa. AEBetako Kalifornia azken 120 urteotako lehorterik gogorrena ari da nozitzen. Ur mozketak munduko aberats-nahien paradisuan. Hondamendi ekologikoa mendietan. Milaka hektarea aurten fruiturik emango ez dutenak... [+]