Kalez jantzitako polizien jazarpen jarraitua salatu dute gazte eta ikasle mugimenduetako hiru militantek

  • Gazte eta ikasle mugimenduetako hiru militantek ikasturte honetan jasandako jazarpen poliziala salatu dute hainbat gaztek, agerraldi bidez. Kalez jantzitako poliziek hiru kide horiei egindako jarraipenak, kolaborazio eskaerak, mehatxuak, deiak edota xantaiak dira mahaira atera dituzten ekinbideak. Jazarriak izan diren hiru kideen testigantzak jaso ditu Gedar langile kazetak. Jasandako erasoak "zabaltzen dabilen eta oso arriskutsua den" dinamika baten parte direla nabarmendu dute, eta bestalde, balioan jarri dute "jendarte sozialista baten eraikuntzan ari direnen lana".

Kalez jantzitako polizien jazarpena salatzeko agerraldia. Argazkia: Gedar
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 29an - 09:00

"Herri zein langile mugimenduetako" hogeitik gora kidek agerraldi bidez salatu dute ikasturte honetan gazte eta ikasle mugimenduetako hiru militantek jasandako jazarpen poliziala. Azaldu dutenez, hiru kide horiek kalez jantzitako polizien mehatxuak, jarraipenak, deiak, xantaiak edota kolaborazio eskaerak jasan dituzte aurten. Jazarriak izan diren hiru pertsona horien testigantzak jaso ditu Gedar Langile Kazetak.

Jazarpen kasu ezberdinak, patroi berdina

Alde batetik, Leioako campusean ikasten duen ikasle zarauztar batek azaldu du poliziaren jarraipen "itogarria" jasan duela ikasturte hasieratik: "Kalez jantzitako poliziek hainbat alditan behartu nahi izan ninduten eurekin toki isolatuetara joatera. Besteak beste, ikasturte hasieran Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean segurtasun langileen presentzia salatzeko martxan jarri genuen dinamika baten harira izandako gertakari batzuekin mehatxatzen ninduten. Erakutsi nahi izan zidaten jarraitua izaten ari nintzela. Ni unibertsitatetik kanporatua izateko auzibidea abiaraziko zutela ere esan zidaten".

Zarauztarrak gogoratu duenez, "hainbat hilabetez luzatu ziren deiak zein jarraipenak". "Horrekin guztiarekin amaitzeko bide bakarra eurekin kolaboratzea zela esan zidaten: izenak ematea, etorkizunean egin zitezkeen ekintzen berri ematea, etab. Bakarrik nengoenean etortzen ziren, eta kalez jantzitako polizia zenez, pare bat alditan tabernaren batera sartu behar izan nuen, nire burua babestu ahal izateko", dio.

Campus bereko ikasle donostiar batek ere azaldu du bere kasua. "Udaberrian hasi ziren jarraipenak. Nire ikasle pisuko atariraino etorri ziren, preso politikoen aldeko ekimen bateko gertakarien harira mehatxu eginez: unibertsitatetik botako nindutela, sekulako isuna jarriko zidatela, etab. Ikasle mugimenduan nuen jarduna zela-eta, kontuz ibiltzeko esan zidaten", dio gazteak. "Niregana bigarren aldiz jo zutenean, kasu egiten ez banien, une horretan bertan gurasoei deitu eta atxilotu egingo nindutela esan zidaten. Polizia onaren eta txarraren rolak birproduzitzen zituzten. Nire kasuan, ni emakumea izanik, nolabait amatasunarekin lotutako jarrerak hartzen zituen emakumezko polizia batek; esaterako, begietara begiratzeko edota nire etorkizunaren alde ni laguntzen ari zirela esaten zidan. Beste poliziak, baina, jarrera oldarkorragoa zuen. Bera zen jarrera autoritarioa erakusten zuena", adierazi du.

"Bolada baten ostean, nire amak telefono dei bat jaso zuen, eta telefonoaren beste aldetik, kimikako nire klasekide baten aita zela esanez aurkeztu zen gizonezko bat. Nik fisika ikasten dut. Ustezko klasekidearen aitak nire jardun politikoa arriskutsua zela eta tentuz ibiltzea komeni zitzaidala esan zion amari. Koldarra ere deitu ninduten, ez nuelako eurekin hitz egin nahi izan", dio donostiarrak.

Gazte ordiziar batena da salatu duten hirugarren kasua. "Behin kotxe istripu bat izan nuen, polizia atzetik nuelako, jarraipena egiten. Gertaera horren ostean, hainbat dei anonimo jaso nituen; ekainean, hain zuzen. Dei anonimo horien erregistroa automatikoki ezabatzen zen. Dei batzuk erantzun banituen ere, ez zidan inork erantzuten telefonoaren beste aldetik. Horietako batean, baina, komisaldegitik pasatzeko gonbidapena egin zidan deitu ninduenak", azaldu du.

Erasoen aurrean, militantziaren defentsa

Gertakari horiek salatzeko egindako agerraldian, "mugimendu independentista eta sozialistaren parte diren militanteek" historikoki jasan duten jazarpenaren baitan kokatu dituzte hiru kasuak: "Euskal Herriaren askapenaren eta jendarte sozialista baten aldeko mugimenduak ez dauka berme juridikorik". Eraso horiek guztiak "ziurgabetasuna, beldurra eta ezegonkortasuna" sortzeko tresna direla azpimarratu dute. Bestalde, mahaira ateratako hiru kasuak "zabaltzen dabilen eta oso arriskutsua den" dinamika baten parte direla azaldu dute, agerian utziz gehiago izan direla militante politikoen aurkako jazarpen polizial kasuak: "Jakitun gara horrelako kasuak ez direla kide horietara mugatzen".

Nabarmendu dute poliziak "denbora luzez eta modu jarraituan" egindako "ezkutuko erasoek" gazte militanteak beldurtzea dutela helburu: "Gezurra, manipulazioa eta presio psikologikoa erabiltzen dituzte gazte militanteak beldurtzeko". Hala, esan dute "behar-beharrezkoa" dela gertakariak publikoki aditzera ematea, eta dei egin diete Euskal Herriko eragile politiko zein norbanakoei "pasarte larri horiei ahotsa ematera".

Azkenik, euren jardunaren defentsa irmoa egiteko konpromisoa azaldu dute agerraldian: "Eraso horiek arbuiatzen ditugu, eta eskura ditugun tresna guztiak erabiliko ditugu militanteon aurkako jazarpenak amaitu daitezen". Zailtasunak zailtasun, "zapalkuntza nazional eta klase arteko harremanak zeharkatzen dituen testuinguruan", militantziaren zilegitasuna eta lan militantearekin aurrera jarraitzeko prestutasuna aldarrikatu dute gazteek: "Doakie gure mespretxurik gogorrena testuinguru zail honetan jendarte aske baten aldeko lan politikoa ezinezko bilakatu nahi duten horiei. Aurrean izango gaituzue". 

  

 Prentsaurrekoaren idatzia hemen irakurgai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak
“Azken urteotako desadostasunek gaztetxeen eraldaketarako gaitasuna eta erakargarritasuna murriztu dute”

Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Ernaik isunak salatu eta independentzia aldarrikatu du Donostiako manifestazioan

Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]


Ibone Alonso eta Aizpea Uranga, Ernaiko kideak
“Gu beldurtu eta zapaltzeko mekanismo bat izan dira isunak”

Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


2024-06-24 | Ahotsa.info
Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa, urriaren 19an Leitzan

Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.

 


2024-06-04 | Euskal Irratiak
Gaztetxe berriko gakoak eskuratu ditu Ttattolak Hazparnen

Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.


Ia 300.000 euro eskatu dizkio Ernairi isunetan Jaurlaritzak: “Orain arte jasandako erasorik larriena da”

"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]


Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude