Negoziazioak bide onetik joan ezean, irailaren 4tik aurrera greba ziklo bat hastea aurreikusten dute: hiru greba egun lehenbizi, eta greba mugagabea ondoren.
Gasteizko Artium Museoan jendaurreko arreta lanean aritzen diren beharginek mobilizazio-plan bati ekin zioten uztailean. Izan ere, zerbitzuaren lizitazio berriaren oinarrien aurrekontua berrikustean, %20 murriztu zela egiaztatu zuten, 2018an egindako aurreko lizitazioarekin alderatauta.
Ondorioz, Artium Museoan publikoarentzako laguntzaileen zerbitzua osatzen duten pertsonen “lanpostuak eta lan-baldintzak babesteko” eta “kalitatezko zerbitzua defendatzeko”, langileak mobilizatzen hasi ziren uztailean. Enpresarekin eta Aldundiarekin harremanak egunero izan dituztela baieztatu dute.
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, abuztuan ere gatazkaren sozializatzen jarraitu dute. Azken mobilizazioa abuztuaren 26 honetakoa izango da, 10:30ean. Artium Museoaren aurrean “gatazkak bizirik jarraitzen duela” ekarriko dute gogora.
Horrez gain, irailaren 4, 9 eta 11rako greba deitu dute, eta irailaren 15etik aurrera berriz, grebaldia mugagabea izango da. Iragarritako murrizketak saihestea, lanpostu guztiei eustea eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea lortu nahi dituzte horrekin.
Atzo bisitari batzuk bideo hau grabatu eta bidali ziguten. @ArtiumVitoria sartu ziren leihatilan sarrera atera barik. Kontsigna kendu zutenean, bisitarien sarrera kontrola desagertu zen eta orain edonork pasa daiteke sarrera gabe.
MURRIZKETEN beste ondorio bat👇#ArtiumBorrokan pic.twitter.com/0dB62YsJW4
— Artium Borrokan - Artium en Lucha (@ArtiumBorrokan) August 23, 2020
Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]
Izenburu horren pean hasi zen 2018an Tabakalerako zinema ziklo feminista. Gaur egun, Artiumekin elkarlanean antolatzen da, eta hilean behin eskaintzen diren filmek eta hauei buruzko hitzaurreek osatzen dute. Kanonetik kanpo gelditu diren emakume zuzendarien pelikulak ezagutzera... [+]
Selma Huxley (1927-2020) historialari eta ikerlari kanadiarra zen. Lagun bati lehenbizikoz entzun zionetik Euskal Herriak Ternuarekin mendeetan ozeanoz haraindiko harremana izan zuela, bere ikerketak bestelako norantza hartu zuen: XVI. eta XVII. mendeko euskal baleontziak jarri... [+]
Apartamentua New Yorkeko Riverside kalean dago, adreilu gorriko eraikin erraldoi bateko azken solairuren batean. Eguzki epela sartzen da etxeak dituen leihoetatik eta apartamentuko txoko ezberdinak goxo-goxo argiztatzen ditu. Kanpoalderantz begiratuz gero, pareko edifizioko... [+]
Gutxinaka bada ere kultura berpizten ari da. Duela aste batzuk zabaldu zituzten museo eta arte-galerietako ateak, eta Gasteizko hainbat kontzertu aretok laster irekitzeko asmoa dute. Udako eskaintza kulturalak ez du zerikusirik izango aurreko urteetakoekin. Gasteizko Azkena Rock... [+]
Entre la multitud, observando el arresto Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966) artistak pasa den otsailean Gasteizko Artium museoan inauguratu zuen erakusketaren izenburua da. Titulu hori Alfred Hitchcock-ek bere pelikula batean egiten duen kameo baten deskribapenetik dator, bere... [+]
Hilaren 17an hasi eta 21era bitarte, Proklama jaialdiaren 13. edizioa egingo dute Gasteizen, Azala kreazio espazioak eta Artium museoak elkarlanean antolatuta. Aurten, solstizioaren inguruko topaketak ekarriko dituzte plazara.