Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

  • 'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


2024ko uztailaren 18an - 08:30
Aste Nagusi Pirata aurkeztu dute gaur Donostiako kaian. Argazkia: Sara Ibarguren / Irutxulo

22. Aste Nagusi Pirata aurkeztu dute gaur Donostiako kaian, eta urtero bezala, kofradiakideak, txalekorik gabeko eskifaia zein komunitatea osatzen duten gainerako kide eta boluntarioek alboan izango dituzte Ezkila Kapitaina eta Matti laguntzailea. Aurtengo Matti Kaleko Afari Solidarioak izango dela jakinarazi dute: “Gure hirian baliabiderik ez duten pertsonei afariak prestatzeko eta banatzeko elkarturiko boluntario taldea da honakoa, eta zailtasunak zailtasun, instituzioen arduragabekeriaren aurrean, berrehundik gora otordu banatzen dituzte egunero, hiriko hiru puntu desberdinetan. Gurean bezala, eraldaketa baten aldeko borrokak, herritarraren premiak erdigunean jartzeko nahiak eta, noski, auzolanak egiten dute posible haien jarduna. Doakiela, beraz, gure aitortza publiko eta zintzoa”.

Irati Gastesik eta Alai Krusek eman dituzte Aste Nagusi Piratari buruzko xehetasunak. Abuztuaren 10etik 18ra elkartuko dira aurten jai herrikoi eta parte hartzaileak ospatzeko, Jalgi belak mastara, eta euskara plazara! lelopean. Izan ere, azken boladan asko hitz egin da euskalgintzaren aurkako oldarraldiaz, eta horren aurrean, leloaren bidez, argi utzi nahi dute Piratena euskararen plaza dela. Festa euskalduna eta euskaltzalea egingo dutela beste urte batez eta, edozein oldarraldiren aurrean, euskararekin bat egingo dutela.

Zortzi egunetan askotariko jarduerak egingo dituzte Flamenkan zein Donostiako beste zenbait txokotan: bertso saioak, kalejirak, kuadrilen arteko jolasak, play-back lehiaketa, bizifesta, azoka, herri bazkariak, eta beste. Gainera, Piraten mugimenduaren ikur bilakatu den abordatzea abuztuaren 12an izango da, eta hilaren hasieran zabalduko dute izen ematea.

“Haurrek ere izango dute aukera partxea jantzi eta pirata sentitzeko, hainbat egunetan haiei bereziki eskainitako ekintzak izango baitituzte: ur-jolasak, hockey tailerra eta abordatze txikia, besteak beste”, azaldu dute.

Kontzertu eskaintza zabala

Flamenka eta Trinitate Plazako guneetako gauak girotuko dituen musika eskaintza zabala ere prestatu dute Piratek. Urtero egin ohi duten bezala, tokiko musikariei lehentasuna emanaz, programazio plurala, euskalduna eta feminista osatu dute: Flamenka osoa dantzan ipiniko duen Akerbeltz erromeria; Bele, Hofe x 4:40, Bulego eta Belako taldeen ahots gazteak; Tremenda Jauria, Sara Socas, edota Albina Stardust eta Divina Comediaren eszenaratze apurtzaileak; La Fulana, Dj Pezon eta Dj Azkuraren emanaldiak; Los Zopilotes Txirriaos zein Juantxo Skalari eta Rude Bandaren melodia aski ezagunak; edota Nakar, Burutik eta Pelax taldeen doinu gogorragoak.

Trinitate Plazak iluntzeetan eskaini ohi duen kultur proposamenak osatuko du zerrenda, “eskaintza txikiagoen zale diren piraten gotorleku bilakatzeko xedez”. Besteak beste, Rukula, Rüdiger eta Vincent Bestaven, Andoni Oilokiegi, Eraul edo La Jodedera taldeak igaroko dira bertatik.

Lantalde Feminista, prest

Aurten ere Piraten Lantalde Feminista martxan da, eta “aurreko urteetan hartutako lan ildoetan sakontzen” jarraitzeko lanean ari direla nabarmendu dute. “Piratok garbi daukagu erasorik gabeko festa eta hiria nahi ditugula jaietan ere, eta horien erantzuteko prest gaude. Bide horretan, kaian erasoak salatzeko puntu morea jarriko dugu eta, bertan salaketa egiteaz gain, beharko lukeenari, Bulebarreko artatze gunera akonpainamendua egingo zaio”, azaldu du Gastesik.

Azaldu dutenez, aurten ere udalak Bulebarrean Emagin elkarteak kudeatutako artatze gunea jarriko du, behar duenari lehen arreta emateko. “Aurten, gune horren ordutegia mantentzea lortu da. Zehazki, egunean 21 orduz egongo da zabalik, 13:00etatik 10:00ak arte. Ordea, puntu gehiago jartzeko eskatu dute Piratek: “Hala ere, Donostiako Piraten lantalde feministatik garbi ikusten dugu ez dela nahikoa hiri guztiko erasoak puntu bakar batean artatzearekin, eta hirian zehar puntu gehiago jartzeko eskaeran berresten gara”.

Bestalde, abuztuaren 13an, asteartean, jai gunea hartuko dute feministek: “Gure egitarauaren bidez, jai gunea hartzearen apustua egin dugu, ertzetan kokatzen garen disidenteok jaiaz goza dezagun. Horren erakusle izango dira, besteak beste, kalejira aldarrikatzaile transfeminista eta gaueko eskaintza”.

Azkenik, adierazi dute zoritxarrez erasoak egongo direla espero dutela. Horregatik, abuztuaren 17an, 20:00etan, Flamenkan, horiek salatzeko elkarretaratzea egingo dute, eta parte hartzera deitu dituzte Pirata zein herritar guztiak.

Egitarau zehatza ez dute oraindik zabaldu, baina laster jakinaraziko dutela azaldu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Piratak
2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak... [+]


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


2022-07-21 | Irutxuloko Hitza
Zer kontzertu egongo dira Donostiako Piratetan?

Bi urteren ostean kontzertu egitarau indartsua prestatu dute Donostiako Piratek, Flamenka gunean. Erreferentziako gune bihurtu da musikazale eta festazaleentzat, eta, aurten ere, aukera zabala izango da, gustu guztientzako estiloekin, euskaraz eta parekidetasuna bermatzen... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Donostiako Piraten kantu berria, 20. urteurrena ospatzeko

2003an abiatu zuten Piraten mugimendua Donostian, Aste Nagusiaren eredua ezbaian jarri eta jai herrikoiak aldarrikatzeko helburuz. Bi hamarkada geroago, berriz nabarmendu dute "jaia eraldaketa sozialerako tresnatzat" dutela, eta aurtengo ospakizunaren leloa ere horri... [+]


Donostiako Piraten 20. urteurrena ospatzen hasiko dira, argazki erakusketa batekin Korrikaren amaiera festan

Hogei urte beteko dira aurten abuztuan Donostiako Piratek lehen aldiz abordatzea egin zutenetik. Ordutik hiriko jaien esparruan erreferentzialtasun nagusia eskuratu du mugimenduak. Aurten hogeigarren urteurrena ospatuko dute, eta ospakizun horiek hasiko dira igande honetan,... [+]


2020-08-07 | Irutxuloko Hitza
Pirata Setioa antolatu dute Donostiako Piratek, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba gisa

Gaur egungo egoeraren aurrean eta zailtasunak zailtasun, Pirata Setioa antolatuko dute Donostiako Piratek abuztuaren 10ean. Egun osoko egitaraua prestatu dute egun horretarako, Trinitate plazan.


2020-08-04 | Irutxuloko Hitza
Jai herrikoiak aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute Donostiako Piratek larunbatean

Donostiako Piratek, auzoetako hainbat jai batzorderekin batera, manifestazioa egingo dute abuztuaren 8an, larunbatean, jai herrikoiak aldarrikatzeko. Piraten ustez, Donostiako Udalak ez du prestutasunik erakutsi auzoetako jaiak antolatzeko, eta jaiak antolatzeko herritarren... [+]


Jai herrikoi berrituen uda

Pandemiak gogor kolpatu gaitu eta ondorioz, domino fitxen antzera, herriz herri udalek jai ofizialak bertan behera utzi dituzte. Komunitate bat izango bada, ordea, ospakizun kolektiboa beharrezkoa da. Eta hor, jai herrikoien mugimenduak badu zeresanik, are gehiago, Hego Euskal... [+]


2020-05-19 | ARGIA
Erakundeek jai herrikoiak baztertu dituztela salatu dute Hegoaldeko lau hiriburuetako kolektiboek

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako jai herrikoien antolatzaileek ohar bateratua argitaratu dute. COVID-19arekin lotuta hartu diren erabakiak beraiekin hitz egin gabe hartu direla salatu dute eta Euskal Herri osoko jai batzordeei dei egin diete festa eredu horren alde... [+]


Donostiako sexu erasoak salatzeko kalejira feministak talka egin du Gaztelubide elkartearekin

Ama Birjin bezperako afaria kontrako eztarritik bidali diete mugimendu feministak eta Donostiako Piratek Gaztelubide elkarteko zenbait kideri, asteartean izandako hamaika sexu erasoek –bi bortxaketa barne– eragindako haserrearen ondorioz. Urtero abuztuaren 14ko... [+]


Donostiako gaztetxeek botako dute Aste Nagusi Piratako txupinazoa

Letaman (Intxaurrondo), Txantxarreka (Antigua), Kijera (Alde Zaharra) eta Añorgako gaztetxeek irudikatuko dute aurtengo Matti pertsonaia.


Flamenkan kontzertu gunea jartzea debekatu die Jaurlaritzak Donostiako Piratei

Abuztuaren 10etik 18ra bitarte egingo den Aste Nagusi Pirata aurkezteko agerraldia egin dute gaur Donostiako Piratek kaian. Aurten ere jaiak aurrera ateratzeko oztopoak izan dituztela salatu dute, eta Jaurlaritzaren erabakiak egitaraua eta jaigunea guztiz berrantolatzera behartu... [+]


Eguneraketa berriak daude