Ostiralean izango da Athletic eta Realaren arteko derbia, eta “Bilbao 2020 Eurocopa honi ez!” plataformak, bi taldeen zaletuekin batera, kalejira antolatu dute Bilbon Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko.
19:30ean dute hitzordua Reala eta Athleticeko zaletuek Bihotz Sakratuan, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko kalejiran parte hartzeko. Bestalde, 2020an gizonezkoen Eurokopa dela eta San Mamesen (Bilbo) jokatuko diren partiden aurka egingo dute protesta, “Bilbao 2020 Eurocopa honi ez!” esateko.
2020ko ekainean eta uztailean gizonezkoen Eurokopako lau partida jokatuko dira San Mamesen, sailkapen faseko hiru eta final zortzirenetako bat. UEFAk erabaki hau adierazi zuenean sortu zen “Bilbao 2020 Eurocopa honi ez!” plataforma, eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ukatzen den bitartean Euskal Herrian nazioarteko txapelketak jokatzearen aurka egongo direla adierazi zuten.
Euskal Herria-Argentina
Urriaren 13an Euskal Selekzioaren eta Argentinaren arteko norgehiagoka izango da San Mamesen. Euskal Selekzioaren aro modernoko 35.partida izango da, baina FIFA datetan jokatuko den bigarrena. FIFA datetan jokatu zen azken partida maiatzean izan zen, Panamaren aurka. Orduan jokalari garrantzitsu asko falta izan ziren, Espainiako eta Frantziako selekzioekin baitzuten partida, eta urriaren 13ko norgehiagokan berdina gertatzea espero da.
Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.
Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.
"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]
Lurrean zela, polizia batek Realeko zaleari ostikoa jo ziola ikus liteke Ertzaintzak bere ikerketan erabilitako bideoetako batean, Noticias de Gipuzkoa-k zabaldu duenez. Martxoan, Realaren eta PSGren arteko Donostiako futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan zauritu... [+]
John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.
Aste batzuk igaro dira zoramen kolektibo zuri-gorritik eta, bai, badakit, azken ordukoa ez izateaz gain, gaiarekin gogaituta gaude gutariko asko. Gaur dut, ordea, artikulu hau idazteko data eta tabarra mundialaz geroztik nabil hurrengo hitzok idazteko, oihukatzeko, goitikatzeko... [+]
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
Euskal herritar gehienak bezala, Athleticen alde nengoen ni lehengoan, zalantzarik gabe. Euskal herritar gehienak bezala? Beharbada ez dago hain argi hori. Gipuzkoa aldean zer uste duten alde batera utzita –denetarik izango da, noski–, gehiegi bilatu gabe gazte... [+]
Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)
Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.