Eusko Jaurlaritzak esku artean duen dekretu batek ordain ekonomikoaren alternatibak eskainiko dizkie kalean edateagatik isuna jarri dieten 25 urtetik beherakoei. Gazteak arau-haustearen erantzukizuna beregain hartu beharko du isuna ordaintzetik salbuetsiko duen bidetik jo nahi izanez gero. Lan komunitarioak, sentsibilizazioa programak eta adikzioen tratamenduak izango dira isunaren alternatibak.
Asteazkenean Vocento taldeko egunkariek filtratu dutenez, Eusko Jaurlaritzak esku artean darabil kalean edateagatik jarritako isunei eragingo lieken dekretua. El Diario Vascok laburbildu duenez, dekretuaren bidez "Euskadik boteiloia egiten duten gazteei jarritako isunak neurri alternatiboengatik ordezkatuko ditu", eta ordain ekonomikoaren ordez lan komunitarioak egiteko aukera eskainiko die, edota sentsibilizazioa programetan zein adikzioen tratamenduetan parte hartzeko aukera luzatu.
Neurriaren irismena mugatua izango da, eta jendarte osoari aplikatu beharrean, 18 eta 25 urte artekoentzat edo gazteagoentzat planteatzen da gehienbat, Naiz-ek jaso duenez. Azken hilabeteetan kalean bildu eta edateagatik hedabideetan oihartzun handia izan duen jendartearen zatiarentzat, hain zuzen ere. El Diario Vascoko Aiende S. Jiménez kazetariaren hitzak irakurrita, dekretua disuasio-neurri gisa uler daiteke, adin tarte horretako pertsonen aisialdi-ohituretan eragin asmo duena. Hala dio: "Neurri zigortzaile hori gurasoek ordaintzen dute azkenean, eta arau-haustea egiten duten neska-mutilentzat ez da batere hezitzailea edo disuasiozkoa".
Dekretuak turistak ere salbuetsiko ditu, soilik EAEko biztanleen kasuan izango baita aplikagarria.
Gaur gauzkoz, kalean edateagatik zigortuak 30 eta 600 euro arteko isunari egin behar izaten dio aurre. Dekretu horrekin, ordain ekonomikoaren ordez lan komunitarioak egitea, kontzientziazio programetan parte hartzea edota menpekotasunen tratamendua abiatzea aukeratu ahalko luke zigortuak. Bide horietakoren batetik jo nahi duenak, hamabost eguneko epea izango luke bere erabakia jakinarazteko, eta arau-haustearen erantzukizuna beragain hartzea izango luke baldintzatzat. Adin txikikoen kasuan, bere tutoreen baimena eskatuko zaie.
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]
Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailak emandako datuek erakusten dutenez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) gaizki jasotzen duten herritarren artean apenas dago iruzurrik, eta gehien gehienean administrazioaren tramitazio atzerapenek eragindakoak dira. Ordainketa horiek gero... [+]
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]
ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]
EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]
Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]
CCOO eta UGTrekin erdietsi du akordioa Espainiako Gobernuak: 2022an 1.000 eurotik izatetik, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.080 eurora igoko da 2023an hamalau ordainsaritan.
Haurrak dituzten bi familia kaleratzeko duen asmoagatik ikatza bota dute Bilboko Santander banketxeko egoitzetako batean. EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosentzat ere izan dute ikatzik Olentzerok eta Mari Domingik, adostu duten Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformak... [+]
Gutxienez datozen lau hilabeteetan gizarte-larrialdietarako laguntzak tramitatzeko aukera kendu dute Barakaldoko gizarte zerbitzuetan. Hala salatu du Berri Otxoak elkarteak. Barakaldon, familien %10,1 pobrezia egoera larrian dagoela gogorarazi du elkarteak.