Igara eta Ibaeta beti izaten dira oso diferenteak grebetan. Poligonoan enpresa batzuk itxita bai, baina greba ez da batere orokorra izan. EHUren campusean argazki diferentea, ia inor ez zebilen fakultateetan, eraikinak zabalik, Kimika fakultatean bizpahiru pertsona lanean, kafetegiak itxita eta LABeko kide batzuk pankartak jartzen, aldarrikapena baino, egoeraren deskribapenetik gertuago: “EHU itxita”.
Antigua auzoko pikete batekin elkartu gara, supermerkatu bat itxi dute eta auzoan barrena ibili dira goizean, Ertzaintzako agenteen hatsa lepoan. Tentsioa pixkanaka gora joan da piketea auzoko Batzokira hurbildu denean (iazko irailaren 26ko greban, tabernako jabea ertzainekin batera oldartu zitzaien sindikalistei).
Agenteek ez diete LABeko kideei barrura sartzen utzi eta kanpotik “txin-txin diruaren hotsa...” abestu diote jabeari. Geroago, Ondarreta aldeko urbanizazioan zabalik zeuden beste bi lokaletan grebari buruzko informazioa banatu dute piketeek. Batetik ateratzerakoan, ertzainek LABeko kideari bultzadatxoa eman diote.
Piketea jatetxe batera hurbildu denean estutu da giroa gehien: lokaleko atera hurbiltzeko manifestarien kontra bultzaka hasi dira hainbat ertzain eta berehala makilak atera dituzte. Irudiak grabatzen ari ziren pertsonekin ere bultzaka eta probokazioan aritu dira.
Antiguatik Erdialdera: negozio gehienak itxita eta zabalik zeudenak hutsik salbuespenak salbuespen. Antzeko argazkia Parte Zaharrean. Manifestazioa hasi baino lehen Bilgune Feministako hainbat militantek multinazional baten jabetzako arropa denda itxi dute eta Bangladesheko emakumeekin elkartasunezko kartela jarri dute kanpoan.
Manifestazio jendetsua izan da, burua Bulebarrera iritsi denean jendea oraindik Artzain Onetik ateratzen ari zen (konprobatu daiteke, tweet honen eta honen artean hiru minutuko aldea baitago).
Balorazio politikoago baterako puntua ELAko Ioseba Villarrealek eman du manifestazio bukaeran. Joan den asteko berri bat aipatu du, adineko pertsonak zaintzen dituzten gipuzkoarrei buruzkoa (euren lan baldintzak hobetzea lortu dute borrokaren bidez), eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera nabarmendu du, diru gehiago bideratu baitu langileen eskaerak betetzen dituzten sektore horretako enpresetara.
Keinua da, baina esanguratsua, kontuan izanda iaz sindikatuaren eta Diputazioaren arteko harremana asko tenkatu zela. Urak bere bidera etortzen hasiak ote? Albiste ona litzateke bestelako eredu sozioekonomikoak posible ez ezik, ezinbestekoak direla uste dutenentzat.
Espainiako Polizia Nazionala lau gazteen etxean agertu zen eta soilik bi atxilotzea lortu zuen. Asteazken goizean hirugarren bat atxilotu dute. 19:30ean manifestazioa egingo dute Gasteizen atxiloketok errefusatzeko.
Espainiako Poliziak gutxienez 3 lagun atxilotu ditu gaur goizean Donibanen. Atxiloketak Greba Orokorran izandako oldarri polizialarekin lotura dutela pentsatzen da. Egun horretan Espainiako Poliziak gogor kolpatu zituen Donibaneko piketean ari zirenak inolako arrazoirik gabe... [+]
Burlatan, Donostian, Ermuan, Zornotzan eta Iruñean izan dira atxiloketak.
Hego Euskal Herriko pentsiodunak astelehen honetan ere, hilak 20, mobilizatu dira 2018ko urtarrilean hasita astelehenero egin duten gisan. Elkarretaratze jendetsuena Bilbokoa izan da eta bertan mugimenduaren eledunek, pentsiodun askok bizu duten egoera gero eta larriagoa... [+]
Krisia hasi zenetik Hego Euskal Herrian egindako zortzigarren greba orokorrak sektore publikoan izan du erantzunik handiena. Iazkoak baino erantzun txikiagoa izan arren, grebaren balorazio "ona" egin dute sindikatuek. "Borrokatzen denean gutxi galtzen da;... [+]
Maiatzaren 30ekoak ekainaren 1ean izango du bigarren zatia. Hego Euskal Herrian mugimendu sindikalaren zati nagusiak bestelako mugimendu sozial multzo zabalarekin antolatutako grebaren biharamonean, ekainaren 1an murrizketen eta horien kudeatzailea den Troikaren kontrako... [+]
Gipuzkoako langabezia tasarik handiena duen eskualdea da (Irun eta Hondarribia hartzen dituen) Behe Bidasoa: %17,88koa izan da apirilean, 6.547 langabe guztira. Bereizita, hondarribiarren %13,1 dago langabezian eta irundarren %19,3 (Gipuzkoan, Soraluzek bakarrik du Irunek... [+]
Hezkuntza arloko sindikatu nagusiak, STEE-EILASek, bat egin du greba orokorraren deialdiarekin.
Gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrian greba orokorra deitu du gaurko. Egunaren jarraipena egiten ari gara albiste honen barnean. Egin klik izenburuan irudi, bideo eta txioak ikusteko orduz ordu antolatuta. Webgunean, bestetik, grebari buruzko informazioa topatuko duzu gaur.
“Zoazte Alemaniara” diotse gazte espainiarrei, gureei barne, 1971n Pedro Lazagaren “Vente para Alemania, Pepe” film lotsagarri hartan kantatutako antzeko doinuan. Zain dauzkate araurik gabeko lanpostuen ugazabak. Ezagutu Mathilde Ramadierren istorioa... [+]