AEB

Kalapitatik gertu, sosegutik urrun

  • Azken hamabi hilabete hauek lotan eman ondoren iratzarri eta oraintxeko kontuei berriro helduko balie norbaitek, ziur, déjà vu-aren irudipena hartuko luke lehen begi-kolpean munduko bi potentzia nagusien arteko harremana berrikustean. Iazko azaroan bideokonferentziaz hizketan utzi zituen Biden eta Xi, eta aurrez aurreko solasean aurkitu ditu aurten Balin; iaz, Singapurren serio baina elkarri esku emanaz utzi zituen Defentsa-ministroak, Austin eta Wei, eta halatsu ikusi ditu aurten ere Kanbodian. Gainera, jabetuko da COP27an, bi potentzia kutsatzaile nagusien arteko zuzeneko elkarrizketak hitzartu dituztela, eta Blinken, Estatu-idazkaria, laster Beijingera joatekoa dela ere. Beraz, urak betiko bidetik doazela betiko gorabeherekin, pentsa dezake.


2022ko azaroaren 24an - 09:20

Baina orduan esplikatu beharko zaio urtebete honetan azken 50 urteetako kinkarik gaiztoenean egon direla AEB eta Txinaren arteko harremanak. Eta ondorengo hilabeteetarako ere antzeko zerbait espero behar dela. Kalapitatik gertuago sosegutik baino.

N. Pelosiren Taiwanerako bidaia mediatiko bezain probokatzaileak abuztuaren hastapenean leherrarazi zuenean ia sei hilabetez su geldoan egosten ari zen ekaitza, eta alde bien arteko harreman politiko-diplomatiko gehientsuenak eteteko imintzioa egin zuen Txinak. Baina gehientsuenok espero/nahi genuen legez, hiru hilabete geroago, Baliko goi-bilkuraren aurreko sukalde-lan eskergaren ondoren, itzuli dira azaroko elkarrizketak, bostekoa emateak eta gainerakoak. Hala ere, alde biek brotxa potoloz margotu dituzte beren marra gorriak. Esan gabe doa Taiwangoa dela Txinaren marra gorri nagusia.

Eta bitarte honetan, hauteskundeak direla medio, errepublikanoek Ordezkarien Ganberaren kontrola berreskuratu dutenez, déjà vu, iraganekoa espero behar da etorkizunerako ere. Urtarriletik aurrera speaker bilakatuko den Kevin McCarthyk behin eta berriz iragarri du Taipeira bisita egitea izango dela bere lehen egitekoetako bat. Beraz...

Abuztuko erantzun berbera espero behar al da “balentria” hori egikaritzen denean? Erantzuna izango duela, ziur. Komeniko da, ordea, gogoan izatea, abuztukoan, AEBekiko errepresalia politiko-diplomatikoak (orain, antza, onbideratu denak), beste bi osagai, ekonomikoa eta militarra, izan zituela alboan. Taiwanen aurkakoak, biak. Eta ez dela oso aztia izan behar ohartzeko guztietan funtsezkoena militarra dela. Eta horretan, bazka propagandistikoak aditzera eman ohi duenaren aurka, Beijingen estrategia ez dela indarra trumilka eta lehenbailehen erabiltzea, baizik indar erakustaldiekin aurkariari –Taiwango armadari, funtsean– ikusaraztea alferrik duela borroka egitea.

Aspaldiko kontua da: “Borroka egin eta gudu guztiak irabaztea ez da bikaintasun gorena; borroka egin gabe etsaiaren erresistentzia haustea da bikaintasun gorena”.(Sun Tzu, Gerraren artea, 3).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Los Angeles hirigintza estentsiboaren zepoan: ehundaka etxe kiskali dituzte suteek

AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]


Groenlandia, Panamako Kanala, Kanada eta Gaza: Trumpen inposaketen mehatxupean

Groenlandia eta Kanada AEBen barne eta Panamako Kanala bere kontrol zuzenaren pean nahi ditu Trumpek. Gazari begira ere argi utzi du: israeldar bahituak ez badituzte berehala askatzen, "infernua" zabalduko du Ekialde Hurbilean. Azkenik, Mexikoko Golkoari izena aldatu... [+]


2025-01-09 | Sustatu
Metaren irizpide berriak: bazterkeria libre Instagram eta Facebooken

Metak bere moderazio politikak eta irizpideak irauli ditu Donald Trump Etxe Zurira itzultzeko bezperatan. Fact checker edo egiaztatzaile zerbitzuak etengo dituzte, eta komunitatearen oharrak jarri horren ordez (X/Twitterren bezala), eta aldi berean "adierazpen... [+]


2025-01-08 | Julen Azpitarte
Harry Smith: AEBetako artea itxuraldatu zuen zinemagilea, folklorista eta magoa

Artista polifazetikoa izan zen Harry Smith (1923-1991). Inkonformista erradikala ere bai, bere biografia askotan nabarmentzen denez. Instituzio eta galeristetatik urrun, eskale baten itxura izan zuen urte luzez. Berari buruzko azken liburua, Cosmic Scholar: The Life and Times of... [+]


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


Jack Danielen izena, Nathan Greenen izana

Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


2024-12-17 | Rafael Poch | CTXT
Analisia
Siriaren porrotak areagotu egin du Palestinaren tragedia

Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.


Eguneraketa berriak daude