Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeak kalamu-kontsumitzaile klubak legeztatzearen inguruko eztabaida izan zuen atzo, “elkarte sozial hauen jarduera bideratzeko konponbide arautua bilatu asmoz”. Alderdi guztiek onetsi dute arlo horretan aurrerapausoak emateko erabakia.
Aurreko legealdian ere izan zen gai horri buruz aurrerapausorik. Kalamu-kontsumitzaile klubetako dozena bat arduradunek eta adituk parte hartu zuten hainbat batzarretan, legalki zehaztu gabe dauden kolektibo horiei konponbide bat bilatzeko.
Izan ere, elkarte horiek egoera bitxian daude: norbere kontsumorako landatzeko eskubidearen eta merkaturatzeko debekuaren artean.
Batzarretako batean, bestalde, Farmakologia katedradun bat izan zen: kalamuaren osasun kalteak hura debekatzeko txikiegiak zirela esan zuen eta, ondorioz, legeztatu beharko litzatekeela. Espainiako Drogen Plan Nazionaleko ordezkari Francisco de Asís Babínek ere parte hartu zuen, eta EAEk araudi propioa ezin duela eduki adierazi zuen.
Hauteskunde autonomikoen aurrerapenak, hala ere, batzar horietako lanak bere horretan utzi zituen, atzo arte. Arartekoak adierazi du auzi hori argitzeko premia.
Alderdi guztiek bat egin dute adin gabekoak kalamuaren kontsumoarengandik babesteko beharrean, eta kontsumo elkarteak esparru juridiko baten barruan sartzeko premian.
Gaiaren inguruan txosten arautu bat osatzeko batzarra lehenbailehen egiteko erabakia hartu dute, ahal izanez gero, udara hasi baino lehen.
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]
Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]
Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.
Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.
Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.
Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]