Kaiolatik ihes


2024ko maiatzaren 21ean - 10:06

Kukuak txantxangorrien habietan jartzen ditu bere arrautzak. Errun ostean, kukuak ez du bere kumea elikatzen eta hazten, txantxangorria arduratzen baita txitaz.

Ez dakit zenbat urteko biziraupena duten kukuek. Badakit gure etxeko txoriak 40 urtetik gora dituela, eta tamalez, gero eta euskara gutxiago abesten duela. Hori salatzeko, ehunka lagunek Gasteizko kaleak hartu zituzten, Aldatu Gidoia Euskararen Alde lelopean. Eragile eta elkarte ugarik babestu zuten mobilizazioa, hala nola ELA, LAB eta Steilas sindikatuek, Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskaltzaleen Topaguneak, UEMAk, Euskal Herrian Euskarazek, AEK-k, Ikastolen Elkarteak, eta Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak.

Argiak izan ziren mezuak, baita hartzaileak ere: Eusko Jaurlaritza eta EITB. Euskara ardatz duten politika irmoak eskatu zizkieten, beste behin. Horrez gain, bai euskara, bai euskal kultura, bai euskal sortzaileak zokoratzea deitoratu zuten Aldatu Gidoia mugimenduko babesleek. Halaber, audientzia-datuen morrontzatik askatzea aldarrikatu zuten.

Zorionez, inoiz baino hobeto prestaturiko antzezle, gidoilari eta ekoizleak ditugu, eta ETBk izan beharko luke sortzaile horien habia, ez kaiola

Euskara biziraupen eta biziberritze fasean egonik, funtsezkoa da euskal telebista publikoa bidelagun izatea. Kolageno-zuntz sendoagoko agintariez gain, kontsumitzaileok ere hartu beharko genuke hausnarketarako tartea. Kalitate eskasa leporatu izan zaie maiz etxean ekoitzitako edukiei. Batzuetan horretarako arrazoi sendoak egonagatik, sarritan, ordea, bidegabeki eman diegu bizkarra saio ugariri.

Pantailen inbasio garaiotan, gainera, baditugu EITB Nahieran eta Primeran streaming plataformak, noiznahi eta nonahi kontsumitu eta erabil ditzakegunak. Zorionez, inoiz baino hobeto prestaturiko antzezle, gidoilari eta ekoizleak ditugu, eta ETBk izan beharko luke sortzaile horien habia, ez kaiola. Munduko ekosistemaren parte sentiarazten gaituen habia, hemengoaz nahiz hangoaz informatuko gaituena, normalizaziorako bidean euskaraz hazi eta heziko gaituena, gure sortzaileei lanerako aukera duinak eskainiko dizkiena.

Badago zer aldatu, badago zer hobetu; baina gidoi honetan guztioi dagokigu aktore izatea.

Eta ornitologia kontuak albo batera utzita, gainerakoan, betiko martxan jarraitzen dugu, txarra kenduta, ondo. Batetik, badakizue, eta bestetik, zer esatea nahi duzue? Datozen egunetarako zer prestatu ez badakizue, Txoriene, Joseba Arguiñano Sukalerrian edo Sukaldarien liga ikus ditzakezue.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Eguneraketa berriak daude