Kaiene espazio autogestionatua “Otxar Urban Lab” bihurtu dute instituzioek

  • Auzoko mugimendu sozialek eta erakunde politiko eta herrikoi desberdinek harrera etxea, ateneoa eta espazio autogestionatua den Kaiene sortu zuten. Instituzioek, berriz, beste erabilera bat emango diote BBK bankuak Otxarkoagan duen eraikinari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 12an - 09:19
Kaiene espazio autegestionatuaren leihoak itxi zituzten, auzokideek espazio autogestionatu bihurtu ondoren (argazkia: Uriola).

Auzoaren erdian kokatuta dagoen eraikinak urteak zeramatzan itxita eta abandonatuta. Auzokideek, erabilpen bat emateko eta Bilbora heltzen diren etorkinei laguntzeko nahiarekin, Kaiene espazio autogestionatua egitea erabaki zuten, eta bertan sartu ziren. Handik gutxira, Udalak eraikina tapiatzea erabaki zuen, argazkian ikusten den bezala.

Orain, instituzio desberdinen laguntzarekin, Kaiene zegoen eraikinean ‘Otxar Urban Lab’ egongo da, eraikin hori izango delako proiektuaren egoitza. Espazio berri hau laborategi esperimentala, irekia eta partekatua izango da; bertan, ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-formulak bilatuko dira, Bilboko beste gune batzuetara eta EAEko beste udalerri batzuetara estrapola daitekeen berezko lan-metodoa diseinatzeko eta, bertan, hiria birgaitzeko, berroneratzeko eta berritzeko estrategia martxan jartzeko.

Esan bezala, eraikina BBK bankuak laga du, eta, datozen hilotan, Bulego Teknikoaren eta Hurbilekoaren egoitza bilakatuko da. Horren bidez, auzoan bertan kudeaketak egin ahalko dira eta herritarren parte-hartzea eta Otxarkoagako gizarte-egitura egiten diren jarduera guztietan inplikatzea bilatuko da. Halaber, espazioan bertan auzoko pertsonen prestakuntzarako eta enplegagarritasuna hobetzeko neurri eta planak abian jartzea aurreikusten da.

Ekimena Bilboko Udal Etxebizitzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Otxarkoagan datozen lau urteotan egingo duten eraikinen hiri-birgaitzeari eta -berroneratzeari buruzko proiektu handinahiaren barruan kokatzen da; proiektuak 7 milioi euroko aurrekontua du. Horietatik, 4.675.000 euro Eusko Jaurlaritzaren kargura izango dira, eta Udal Etxebizitzak 2.477.000 euroko inbertsioa egingo du.

Auzokideak

Auzoa, bere aldetik, ez dator bat instituzioen erabakiarekin. Azaldu dutenez, hainbat urtez eraikina utzita egon ostean, auzokideek beste erabilpen bat emango ziotenean agertu dira instituzioak, hauteskundeak gainean daudenean, hain zuzen. Horrez gain, aurrekontua Gasteizeko Coronación auzoan erabilitakoa baino askoz txikiagoa dela salatu dute, beraz, zalantzan jarri dute horrekin gai izango ote diren egin behar den guztia aurrera eramateko.

Auzoaren analisiarekin bat egin dute EH Bildu eta Udalberri alderdiek. Amaia Arenal bozeramaileak azaldu duenez "auzo eta elkarte autogestionatuen kontrako Aburtoren beste kolpe bat da hau". 

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Julene Flamarique
Militarrek “botak zintzilikatu” zituzten Bilbon Inuzente-egunean

Larunbatean Irala auzoko koarteleko ekintzarekin, #BotaKuartelak koartela eta armada guztiak desagertzea eskatu du. Gune horiek “benetako mehatxuetatik” babestuko dituen auzorako proiektuetara bideratzeko proposatu dute beste behin ere, hala nola desberdintasunetik,... [+]


2024-12-20
Benetako gozoki musikala

Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta  I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-16 | Leire Ibar
McDonald’si boikota egiteko eskatu dute Bilboko Santutxu auzoan, Israelekin duen harremanagatik

Ehunka pertsona mobilizatu dira ostiralean Santutxun ireki berri dutenMcDonald’s jatetxearen itxiera eskatzeko. Enpresa amerikarraren aurkako boikot kanpainan aktiboki parte hartzea eskatu du mobilizazioa deitu duen Bilbo-Palestina herri ekimenak.


2024-12-13 | Leire Ibar
Gerraren eta faxismoaren aurkako mobilizazioak antolatu ditu GKSk urtarrilaren 25erako

Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.


2024-12-12 | Leire Ibar
Palestinarekin elkartasunez, McDonald’s berriari boikota egitera deituko dute Santutxun

Abenduaren 13an mobilizazioa antolatu dute Santutxun (Bilbo), enpresa amerikarra palestinarren aurkako genozidioaren parte dela salatzeko. Auzoko kideek azpimarratu dute ez dutela nahi auzoan sarraskiari sostengua ematen dion enpresa multinazionalik.


2024-12-09 | Leire Ibar
Iruzurra salatu duen eta bi haur txiki dituen familia bat etxetik bota dute Bilbon

Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]


Bilboko San Inazio auzoan ere mezu arrazisten arriskuez

Azkenaldian nabarmen areagotu dira kutsu arrazistadun mezuak San Inazio auzoko Facebook taldean. Kalean lapurretak ugaritu ei direla-eta, auzokideen erantzuna bazterketa eta miseria egoeran daudenak kriminalizatzea, polizia gehiago eskatzea eta auzoko segurtasun brigadak... [+]


Eguneraketa berriak daude