Auzoko mugimendu sozialek eta erakunde politiko eta herrikoi desberdinek harrera etxea, ateneoa eta espazio autogestionatua den Kaiene sortu dute. Auzoan bizilagunek zuzenean kudeatutako espazio komunitario bat izateko beharragatik egin dute.
Kaiene aterpea da, aktibismoaren ostatua, elkartasunaren espazioa. Ezagutza eta borroka anitzen topaketen bitartez alternatibak sortzeko asmoarekin jaio den lekua. Aterpe hau sortu dutenek mugimendu sozialetatik eta erakunde politiko eta herrikoi deberdinetik datoz, izatez, norbanakoen talde anitz bat da.
Nahiz eta bidea egiten hasi diren, parte hartu nahi duten pertsona ororentzako zabalik dagoen proiektua da, eta laguntza emateko prest dagoen guztiei ateak irekiko dizkietela adierazi dute. Proiektua aurrera eramateko ezinbestekotzat jo dute guztien ekarpenak jasotzea.
Lehenengo, espazio autogestionatu eta komunitarioa izango da, horregatik denek edukiko dituzte ateak zabalik. Auzoko bizilagun guztien eskura dagoen espazio irekia da. Pentsamendu kritikoa, harreman horizontalak eta aktibismo soziala sustatzen dituzten kultur jarduerak eta zerbitzuak eskaintzeko espazioa bilakatuko da.
Horrez gain, ateneoa ere bihurtuko da erakunde sozial desberdinen topaketetarako, aktibismorako eta ideien zeharkako eztabaidarako. Eta, gainera, harrera etxea izatea nahi dute, guda, gatazka armatuak eta egun, munduan bizi diren miseriatik ihesian, Bilbon aurkitzen diren pertsona errefuxiatu eta etorkinentzako aholkularitza egongo da eta aterpea bertan aurkituko dute.
Auzoan bizilagunak zuzenean kudeatutako espazio komunitario bat izateko beharragatik dago sortua. Bestalde, atzoko batzar nagusian adostu zutenez, pertsona errefuxiatuak pairatzen ari diren dramak ez duelako behar duen erantzun eta babesa jasotzen, bestelako elkartasuna posiblea dela erakutsi nahi du, gizarte zibiletik gai honen inguruan instituzioek erakusten duten inmoblilismoa gaindituz.
Modu horizontalean eta era autogestionatuan oinarrituta, Bilboko gizarte-mugimenduek bultzatutako balioak sustatuz egin nahi dute. Feminismoa, ekologismoa, internazionalismoa, elikadura subiranotasuna edo laikotasuna izango dira Kaieneren ardatzak.
Mundutik Otxarkoagara, eta Otxarkoagatik mundura. Auzoan zeozer mugitzen ari zen, eta, horrela, Kaiene sortu da. Atzoko jai egunean jendez bete zen auzoa, eta asanbladako parte hartzea handia izan zela adierazi dute antolatzaileek. Orain proiektuarekin aurrera jarraitzeko ahal den laguntza guztia jaso nahi dute.
Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]
Zerrenda honetan, 2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]
Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]
2024ko urriaren 29an epaiketa izan zuen Arabako Mendiak Aske taldeko kide batek, 2022ko otsailean jaso zuen isunaren harira. Isuna ordaintzera zigortu du epaileak Mozal Legea aplikatuta. Iturrietako mendietan oinez zihoazen, lehen mendi martxa antolatzeko prestaketa lanetan,... [+]
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]