ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Kabia, Gipuzkoako Foru Aldundiari atxikitako organismo autonomoa da, adinekoen eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaz arduratzen dena. Erakundeak, euskarazko B2 maila eskatzen du egoitza gehienetan, eta B1 maila kudeatzen dituen beste zenbaitetan. Bi langilek Kabiaren aurkako bi salaketa jarri ostean, Donostiako epaitegi batek salaketarekin bat egin eta erakundeko hizkuntza eskakizunak neurriz kanpokotzat jo ditu. Gonzalo Perez Sanz epaileak eskakizun horiek euskararen normalizazioa "maximizatzeko" nahia dutela, eta langileen eskubideak urratzen dituela argudiatu du.
Erakundeek, euskararen aurkako oldarraldi judizialaren baitan kokatu dute auzia eta, “euskararen normalizazioaren aurkako erasotzat” jo dute epaitegiaren erabakia. Elkarretaratzean, sindikatuek azpimarratu dute ebazpenak erabiltzaileei zein langileei eragiten diela. Egoitzetako erabiltzaileek euren hizkuntzan zaindua izatea “ongizate eta zaintza duin baterako oinarrizko baldintzetako bat” direla argudiatu dute. Horrez gain, erakundeek azaldu dute “kezkagarria” dela horrelako jarrerek “langileen lan baldintzetan eta euren motibazioan” izan dezaketen eragina.
Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako epaileak esan du euskara ezinbestean jakiteak "enplegu publikoa lortzeko oinarrizko eskubidea urratzen" dutela. Eragileek administrazioari erantzuteko beharra azpimarratu dute eta, ELAk, LABek eta Kontseiluak baieztatu dute ez dela onargarria gaztelania izatea enplegu publikorako hizkuntza bakarra, eta hizkuntza berdintasunaren aldeko borroka indartzea ezinbestekoa dela.
Urriaren 28an eta 29an hiru elkarretaratze deitu dituzte Tolosan, Bergaran eta Irunen, Kabiak egoitzak dituen hiru herritan. Astelehenean Tolosako Epaitegiaren aurrean eta Bergarako San Martin Plazan 19:00etan, eta asteartean Irungo San Juan Plazan ordu berean.
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.