Ortzaizeko herritarrak azaroaren 7an eta 8an kabalkada kaleratzeko azken lanetan dabiltza. Ehun urtetik gora dira Ortzaizen (Nafarroa Beherea) ez dela kabalkadarik eman. Duela pare bat urte Urzaiz elkartearen bueltan hainbat herritar elkartu eta ikusi zuten kabalkada antolatzea herritarrak batzeko eta harremanak sendotzeko ekimen ederra izan zitekeela. Dantza, musika eta bertsoak eskutik hartu eta herriko historia eta tabu diren gaiak aterako dituzte plazara.
Hasteko, ortzaiztarrak kabalkaden testuingurura eta historiara gerturatzeko ahalegina egin zuten. Horretarako, Xabier Itzainarekin izan dira harremanetan. Jarraian, plazan aurkeztu beharrekoari forma ematen hasi ziren. 2018an hasi baziren ere lanean, ikusita inguruko hainbat herritan 2019. urterako kabalkadak antolatu zituztela, 2020an plazaratuko zutela erabaki zuten.
Kabalkada Irisarrin, 1937. Argazkia: Baionako Euskal Museoa
Deialdia egin eta hirurogei bat lagun animatu dira dantzara, erdiak baino gehiago sekula dantzatu gabeak. Beraz, dantzak oinarri-oinarritik lantzen hasi behar izan dute. Dantzarien artean hainbat belaunaldi elkartu dira, hasi 16 urtetatik eta 60 urte bitarte. Jose Cazaubon ari da dantza aholkulari lanetan.
Kabalkadaren egitura klasikoa mantenduko dute dantza, antzerkia eta bertsoak uztartuta eta dantzei dagokionez ere ohiko kodeak errespetatu nahi izan dituzte. Tradizioz dantzatu direnak eta propio kabalkadarako sortuak aurkeztuko dituzte. Dantza-korda, euskaldunak, sorginak eta jauziak dantzatuko dituzte. Jauzietako bat, nola ez, ortzaiztarrak izango da. Musika mantendu dute, baina urratsak moldatu dituzte. Fandango eta arin-arin bana ere sortu dute. Kadrileak prestatzen ere hasiak ziren, baina COVID-19ak eragindako mugak direla eta ezin izan dituzte behar bezala prestatu eta aurtengoz ez dituzte emango.
Hamar bat musikariren doinuan arituko dira dantzariak. Musikari ia gehienak herritarrak dira, nahiz eta taldea osatzeko gertuko herrietako musikarien laguntza izango duten.
Ehun urte baino gehiago dira azkenekoz kabalkada antolatu zela Ortzaizen. 1899an herriko gazteek kabalkada egin zuten apaizari leporatzeko Besta Berri jaian, alarde militarrerako soldadu jantzita eta armatuta dantzatzea debekatu izana. Urte bete beranduago, berriz, herriko gizon ezkonduek beste kabalkada antolatu zuten apaizari babesa emateko. Beraz, orain dela 120 urte egin zen Ortzaizen azken kabalkada.
Itxialdiak kabalkadaren prestaketen erdi-erdian harrapatu zituen ortzaiztarrak. Horrek dezente baldintzatu ditu antolakuntza eta entseguak, baina etxetik bada ere lanean jarraitu dute. Bideo tutorialak egin eta dantzariek etxean landu ahal izan dute errepertorioa. Data ere atzeratu egin dute, hasiera batean irailaren 20an eta 27an ziren egitekoak. Itxialditik aterata entseguei heldu zieten, baina segurtasun neurri guztiak kontutan hartuta. Talde txikiagotan banandu behar izan dute, hamarreko sei taldetan aritu dira gehienbat. Horrela, irakasleak ere banandu behar izan dira eta irakasle laguntzaile figura ere sortu behar izan dute denera iristeko.
Oraingoz Ipar Euskal Herrian kultur ekitaldiak antola daitezke, baina ikusi egin behar gaur iluntzean Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ze neurri hartzen dituen eta nola eragiten dion kabalkadari.
Azken entseguekin dabiltza egun hauetan. Dagoeneko harmailak prest dira eta plazan bertan dabiltza entseatzen. Orain arte bakoitza bere aldetik ibili da lanean, baina orain kabalkada bere osotasunean hartuta ari dira egiten errepikak.
Sarrerak ere salgai dira 12 euroren truke honako lekutan: Kaiku Borda (Ortzaize), Paris (Donibane Garazin), Hemengo Denda (Uztaritze) eta Lurra Bio (Hazparne). Osasun neurriak direla eta multzoka erostea gomendatu dute, seiko taldeka. Gero, talde horiek mantenduko dira egunean bertan ikusleak harmailetan kokatzeko.
Luhuson, azken Kabalkada eman zen 2002an, eta sinbolikoki nahi zen 20 urteren buruan eman, bainan aurten izanen da Luhuson: agorrilaren 26an eta irailaren 2an.
Maiana Aguerrek (Baiona, 1997) 10 urte zituen bakarrik, Itsasuko biolin irakasleak kabalkadan aritzeko proposamena luzatu ziolarik, 2007ko udan. Lehen esperientzia horrek utzi zion arrastoaz oharturik, pozik osatu du orain herriko lagunekin, 2019ko kabalkada antolatzeko taldea... [+]
Debrutegian, Ote Lore elkarteak Larresoroko pilota plazaren ondoan duen lokalean hartu gaitu Arantxa Hirigoyen-ek (Baiona, 1974). Baionako Lizeoan irakasle postua aldi batez bazterrean utzirik, Axut ! kolektiboarekin antzerkigintzan abiatzen duen lan berriaz aritu zaigu kultura... [+]
Baxenabarreko Aiherra herrian kabalkada eginen dute lehen aldikoz irailaren 22an, igande honetan. Ehun bat lagunek parte hartuko dute; dantzariak, antzerkilariak eta bertsolariak ariko dira herriko plazan.
Gamarte, Lakarra eta Ainhize-Monjolose herriek Hiru zitxun antzerki ikuskizuna emanen dute ebiakoitz honetan, Ainhizeko plazan, 21:00 orenetan. 130 jokalari ariko dira antzerkian kantuan eta dantzan.
Ikasturte berri horren hasieran, jarraian agertutako bi gertakari berdintsuk piztu dute nere atentzioa: bata urriko lehen igandean Lapurtarren Biltzarra ez dela ospatuko aurten, eta bestea, EHZren “hil ala biziko” bilkura. Uda osoan ezagunekin izandako solas etsitu,... [+]
2017ko irailaren 24an eta urriaren 8an, igandearekin, Bidarraiko herritarrek kabalkada bat antolatu zuten. Baxe-Nafarroako herri ttipi horretan ez zen herriko plaza baino leku hoberenik horrelako emanaldi baten emateko. Mendiz inguraturik, eguzki eder batekin, goxotasuna... [+]
Inauterien aroa da Euskal Herrian, nola Hegoan hala Iparrean. Amikuzen Santibate ospatu zuten iragan larunbatean eta Libertimendua izanen da igandean. Garazin berriz, otsailaren 26an. Badago non kausitu, badugu nola laketu.
Irailaren 3an aurkeztuko dute Katalina de Erauso pastorala, haren sorterrian, Donostian. Makean, 140 herritarren parte-hartzearekin estreinatuko dute kabalkada-antzerkia abuztuaren 28an.
Basaizea elkarteak euskara bultzatzeko hainbat jarduera antolatu ditu apirilean, urtero antolatzen duten Kulturaldiaren barnean. Ekimena igandean burutuko da Nafarroaren Egunarekin.
Eguzki eder batekin, hotzik gabe, libertimendu besta egiteko ezin hobea zen aroa izan dugu Amikuztarrek joan den otsailaren 17an. Goizeko 10ak aintzinttoan abiatu zen kabalkada herriko karriketan gaindi. Aroaren gisa, dantzariak ere arrai eta erne agertu ziren.