Espainiako inperialismo linguistikoak, demokrazia izeneko azken 40 urteotan, botere judizialaren bidez, euskara auzibidean jarri du etengabe, eta erreinuaren errainuan dauden epaitegietako zurezko mailuak astinduz gure hizkuntzaren aurrerabideari mailukada bat baino gehiago eman dizkio. Azken 40 urteotan epaitegietatik, maiz, hegoak ebaki egin dizkiote txori izan nahi zuen euskarari.
Euskara jagoteko eta sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan (eta, zer esanik ez, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan) egun ezarrita dugun legediaren paradigma aldaketa behar dugu, azken 40 urteotan bezala justiziaren mailuak behin eta berriro jo ez gaitzan.
Euskal Herrian euskararen erabilera arautzeko onartu zen lehenengo legeak (10/1982, Legeak, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoak) 40 urte bete berri ditu joan deneko azaroaren 24an. Eta, gogora dezagun —ez dezagun ahaztu—, oraindik ere, XXI. mendean, euskarak ez duela legezko ofizialtasunik Euskal Herri osoan (ez du erabateko ofizialtasunik Nafarroako lurraldearen zatirik handienean —nafarren % 90 bizi da bertan, 600.000 nafar— eta Ipar Euskal Herri osoan ere ez dauka, eta ez du inoiz izan, inolako lege aitortzarik). Beraz, XXI. mende hasierako Euskal Herrian urruti gaude oraindik gure lurraldearen luze zabalean gure hizkuntzaren bete-beteko erabilera normalizatua ekarriko duen legedi bat izatetik.
"Euskal Herrian euskararen erabilera arautzeko onartu zen lehenengo legeak 40 urte bete berri ditu azaroaren 24an. Eta, gogora dezagun, oraindik ere, euskarak ez duela legezko ofizialtasunik Euskal Herri osoan"
Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dugun Euskararen Legeak herritarren hizkuntza askatasuna eta hizkuntza eskubideak ditu ardatz eta oinarri. Baina epaileen jardunak azken 40 urteotan hartu duen norabidearekin herritarren hizkuntza askatasunean eta hizkuntza eskubideetan oinarritutako sistema hori bi ahoko ezpata bihurtu zaigu. Izan ere, euskarak ofizialtasun osoa duen lurralde bakarrean —EAEn— azken 40 urteko aldian, epaitegietatik —hizkuntzen arteko ezinbesteko orekaren printzipio iruzurtia ezarriz— Espainiako epaileek zorrotzago eta grinatsuago zaindu dituzte gaztelaniadun herritar elebakarren hizkuntza eskubideak, egoera berean ez dauden bi hizkuntzentzat tratamendu berbera eta simetrikoa ezarriz; batzuetan, gainera, euskara ez jakitea —gaztelania derrigor jakin beharraren aldean— benetako eta egiazko elebitasunaren kalterako, pribilegio asimetriko ere bihurtuz.
Hizkuntza araubidearen parametroak berritzea ezinbestekoa dugu euskararen gizarte erabilera normalizatzeko. Euskararen erabilera naturala eta berezkoa duten arnasgune funtzionalak jagoten eta sustatzen ardaztu behar dugu lege-paradigma berria. Lege-ardatz berria euskararen berezko espazio funtzionaletan jarri beharra dago. Kulturaren ondare immaterialak ditugu euskararen arnasgune funtzionalak eta hala izendatuak izan daitezen lortu beharra dugu bete-beteko lege babesa jaso dezaten. Horretan jarri behar dugu ahalegina. Ondare hori babesten, iraunarazten, hauspotzen eta zabaltzen asmatzea izan behar du XXI. mendeko euskalgintzaren norabide eta eginbide berria.
Patxi Saez Beloki, soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]