Udazkenerako aurreikusia dago Kataluniako independentisten aurkako Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia. Auzipetuetako eta ERCko lehendakari Oriol Junquerasek espetxetik jakinarazi duenez, epaiari emandako erantzunen artean ez da baztertu behar Kataluniako hauteskundeak aurreratzea.
Catalunya Radioko El matí magazinari Lledoners-eko espetxetik idatziz egindako elkarrizketan egin ditu adierazpenok eta, besteak beste, azpimarratu du Kataluniak Espainiarekin bizi duen konfrontazioa bakarrik gainditu daitekeela “elkarrizketa eta demokraziarekin”. Adierazpen hauek Carles Puigdemont lehendakariak Espainiako Estatuarekin izan beharreko konfrontazioari kontrajartzen zaio. Uztailaren amaieran Puigdemontek Estatuarekiko konfrontazioa nola ikusten zuen azaltzen zuen Re-unim-nos. Reflexions sobre el retorn a la unitat liburuan (Bil gaitezen. Batasunera itzultzeko hausnarketak).
Honetan, Puigdemontek argi dio gaur egun ez duela posible ikusten erreferendum adostu bat Espainiarekin. Elkarrizketa eta negoziazioa bai, baina lehenago XXI. mendera egokitutako konfrontazio prozesu bat eman behar dela dio, hainbat intentsitate maila izango lukeena, baina edozein kasutan gogorra litzatekeena.
ERCk eta JXCat-ek argi utzi dituzte euren estrategia desberdinak independentziaren bidean eta hamaika gunetan islatzen dira haien ikuspegiak, besteak beste Pedro Sanchezen inbestiduran. Bigarren saioan, JXCatek ezezkoan jarraitzen du eta ERCk iragarri du abstenitu egingo dela.
Beste horrenbeste gertatzen da irailaren 11ko Diadari begira. ANCren eta ERCren arteko tentsioaren ispilu izan zen uztailaren amaieran Josep Huguer eta Anna Simó Kataluniako Gobernuko kontseilari ohiek egindako iragarpena: ez ziren joango aurtengo Diadara, ANCk ERCren aurrean duen jarrera oldarkorragatik. Elkarrizketa honetan Junquerasek Diadara joateko deia egin die Kataluniako herritarrei. “Helburua, independentzia” izango da aurtengo Diadaren goiburua.
Espainiako kirol idazkari Gerard Figuerasek jakinarazi duenez, Espainiako Legebiltzarrean ekimen bat abiaraziko dute Kataluniako selekzioak nazioarteko lehiaketetan parte hartu ahal izateko. Eredua Erresuma Batua litzateke bere esanetan, non Ingalaterra, Gales eta Eskozia haien artean lehiatzen diren nazioarteko txapelketetan.
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]
Iaz jarri zuten martxan lehenengoz Alde Zaharrean Jantoki Herrikoia. Auzokoak elkartu eta mahaiaren bueltan konpainian bazkaltzea da gakoetako bat. "Auzotarrak elkarren artean ezagutu eta komunitatea sortzea da gure nahia", azaldu du AZ Ekimeneko kide Asier... [+]
"Nola sustatu haurren parte-hartzea ekintza komunitarioen bitartez" ikastaroa emango du otsailean Iruñean Naiara Martin Gomezek (Elgoibar, 1982). Pedagogian graduatua da eta Atxutxiamaika Saileko arduraduna. Izen-ematea irekita dago UEUren webgunean. Ikastaroaz... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.
Berlingo mobilizazio komunista tradizionala, Palestinarekiko elkartasunak markatua, bortizki zapaldu zuen Poliziak: kargak, ospitaleratutako zaurituak, atxiloketak, manifestarien inguraketa metro-geltoki batean eta abar.
EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.
Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]
Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]