2.350 lagun elkartu dira gaur Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. 15:00etan ireki dira aretoko ateak, eta behin pistako eta harmailetako aulkiak beteta, 17:00etan atera dira oholtzara bertsolariak, inoizko finalik jendetsuenari hasiera emateko. Zozketak erabakitako ordenan aritu dira kantari bertsolariak: Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Saats Karasatorre Martinez, Sarai Robles Vitas eta Julio Soto Ezkurdia. Ainhoa Larretxea Agirrek egin ditu aurkezle lanak, eta Ander Aranburu Arriola aritu da gaiak ematen.
Ekitaldiaren lehen zatian, bost ariketetan aritu dira zortzi bertsolariak: binaka zortziko handian, binaka zortziko txikian, banaka puntu erantzunean, binaka hamarreko txikian, eta banaka bakarkako lanean. Ariketa horietan Eneko Lazkozek eta Julio Sotok bildu dute puntu gehien, eta horrenbestez, haiek pasa dira buruz burukora. Atal honetan, puntuka eta seiko motzean aritu dira hasieran, eta ganbarako lanarekin bukatu dute eguneko saio puntuagarria.
Horren ostean iragarri dute txapeldunaren izena. Hain zuzen ere, Julio Sotok, Nafarroako Bertsolari, Txapelketako bere hamaikagarren finalean eta 1048,5 punturekin, irabazi du txapela, bere ibilbidean seigarrena. Zehazki, horrela gelditu da finaleko sailkapena (ariketaz ariketako puntuazioa, hemen):
Sei epailez osatutako epaimahaia izan da bertsolarien lana epaitzeaz arduratu dena: Aimar Sagastibeltza Caballero, Amaia Telletxea Larretxea, Joseba Beltza Bengoetxea, Mikel Beaumont Arizaleta, Nerea Bruño Artazkoz eta Saioa Mitxelena Irazoki. Haien puntuazioek zehaztu dute txapelduna eta sailkapen osoa.
Alaitz Rekondo Ferrerok jantzi dio txapela aurtengo irabazleari, eguneko unerik hunkigarrienetako batean. Modu horretan, bertsolari, gai-jartzaile eta azken hamabi urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari gisara egindako ekarpena eskertu nahi izan dio elkarteak. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen izenean, Ainhoa Markinezek eman dio Oaia Peruarena sortzaile beratarrak egindako artelana txapeldunari. Gainontzeko sariak Nafarroako bost kultur elkarteko ordezkariek eman dituzte –Atarrabiako Etxe Beltza eta Karrikaluze, Etxarri Aranazko Karrikestu, Irurtzungo Pikuxar eta Txantreako Euskaldunon Biltoki-; hala, elkarte horiek urteetan bertsolaritzaren alde egindako lanari aitortza egin nahi izan dio antolakuntzak.
Bide baten azken geltokia
Urriaren 7an abiatu zen txapelketa, Iruritan. Baztango bailaratik igaro, eta handik Vianara, Uhartera, Leitzara, Altsasura, Agoitzera eta Lesakara abiatu ondotik, Iruñean bukatu da ibilbidea, gaurko finalarekin.
Bi hilabetez, Nafarroako hainbat eskualde zeharkatu ditu Nafarroako 46. Bertsolari Txapelketak, bidean bertsogintza zabalduz, eta harekin batera, euskara eta euskarazko kultur sorkuntza lurraldean barna hedatuz. Bidean, 4.000 lagun inguruk egin dute bat txapelketarekin, eta Nafarroako bertsolaritza sendo, osasuntsu eta ahots anitzez agertu da jendaurrean.
Hitzetik Hortzera berezia, heldu den igandean
Jarraipen handia izan du gaurko finalak; hainbat dira saioa zuzenean eman duten hedabideak, eta beste hainbat horren berri emateko akreditatu direnak. Hurrengo egunetan segida izango du finalaren jarraipenak, hainbat kronika eta elkarrizketekin.
Bertsozale Elkarteak eta Euskal Telebistak elkarlanean ekoitzitako Hitzetik Hortzera telebista programak, esaterako, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalak emandako bertsoaldi onenak eta txapeldunaren hitzak bilduko ditu, bihar bertan, 15:00etan, ETB1 katean.
www.bertsoa.eus atariak, bestalde, finaleko bertsoaldien bideo hautaketa jasoko du bihar, eta txapeldunari eta beste finalisteei egindako elkarrizketak ere argitaratuko ditu.
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.
Nafarroako bertsolari txapelketa (aurre-kanporaketa)
Non-Noiz: Etxaurin, ekainaren 2an.
Parte-hartzaileak: Bittori Elizalde, Egoitz Gorosterrazu, Ainara Ieregi, Aitor Irastortza Arrizurieta, Saats Karasatorre, Eki Mateorena.
Batzuen eta besteen zorionak jasota aritu gara Saioa Alkaizarekin Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan barna, elkarrizketa hau egiteko momentuan. Besteen harrerak lagundu dio lortu berri duena kokatzen. Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta astebetera,... [+]
Lehen aldiz finalera iritsi eta txapela jantzi du Saioa Alkaizak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde ekarpen handia egin duen Estitxu Arozenak jantzi dio txapela irabazleari.
Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du herriko bertako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauexek izango dira Iruñeko Anaitasunan izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat... [+]
200 lagun elkartu dira Berriozarko Entzunaretoan, txapelketako bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Julio Soto. Azken horrek eskuratu du puntu... [+]
Azaroaren 14an Leitzan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du egungo txapeldunak. Urriaren 16koarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Doneztebeko... [+]
Tafallako final-laurdenean nagusi izan da Eneko Lazkoz Etxarri Aranazko bertsolaria, eta ondorioz, azaroaren 6an Berriozarren izango den bigarren finalaurrekorako txartela eskuratu du. 150 lagun inguru bildu dira urriaren 9an Tafallako Kultur Etxean, saioa bertatik bertara... [+]
Azaroaren 1ean Altsasun jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Lesakako bertsolariak. 100 lagun inguru bildu dira urriaren 2an Izabako zineman, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketari hasiera emateko.
Bi herrik, Izabak eta Zangozak, lehen aldiz jasoko dute txapelketa. Hain zuzen, urriaren 2an Izaban abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 45. edizioa.