Julen Lekuonaren musika 68ko maiatzaren giroarekin lotuko duen filma estreinatuko dute

  • Camarade-curé / Ez, ez dut nahi  Pierre Prouvèze zuzendariaren filma da. Filmak Collette Magny frantziarraren Camarade curé kanta du abiapuntuan. Magnyren kanta Julen Lekuona zenaren Ez, ez dut nahi kantak inspiratuta dago. Filma urtarrilaren 17an, ostegunean, 19:00etan emanen da, Donibane Lohizuneko Le Sélet zineman.    


2019ko urtarrilaren 16an - 11:24
Pierre Prouvèze zinegilea erdian, Gexan Alfaro eta Mikel Epalzaren artean. (Argazkia: Iurre Bidegain).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Julen Lekuonaren Ez, ez dut nahi kanta frankismo garaiko errepresioaren lekukotasuna da, 1968-1970 urteetan biziki entzun zena. Colette Magny ezkerreko militantea zen orduan, kanten peskizan ari zela Julen Lekuonarena aurkitu zuen. Kantaren ikerketak eraman zuen ohartzera, Euskal Herrian bizi zen egoera soziopolitikoa eta Frantziako 1968 maiatzeko giroa kontsonantzian zirela. Filmaren aurkezpen egunean, iragan astelehenean, Marseillako Pierre Prouvèze errealizadoreak adierazi zuen “Colette Magnyk euskaldunak eta Euskal Herria bihotzean zituela”.

Pierre Prouvèzek honela kontatu du: “Marseillako antzoki batean nengoen Colette Magnyren kanta lehenbizikoz entzun nuelarik”. Prouvèzek azpimarratu duenez, “kantak ez zuen aparteko harrerarik izan orduko jendartean, ez zen merezi zuen bezain kantatua izan”.

Urteak joan ahala, kantak hunkiturik bizi izan da Prouvèze. Hartara, Euskal Kultur Erakundeari laguntza eskatu zion filmaren proiektua bideratzeko. Mikel Epalza apaizarekin eta Xabier Amuriza bertsolariarekin harremanetan jarri ondoren, proiektua garatzeko bitartekoak ingurutu ditu, baita xedea errealitatea bihurtu ere.

Errepresio garaiko kanta esanguratsua

Ez, ez dut nahi kanta 1968an Derioko (Bizkaia) seminarioan 60 euskal apaizek aurrera eraman zuten protesta ekitaldiaren lekukotasuna da. Eragileak, funtsean, Mikel Epalzaren hitzetan, “askatasun soziala eta kulturala”-ren alde zeuden. Apaizek “itxialdi” bat egin zuten seminarioan eta Erromari adierazi zioten ez zutela etsiko. Hilabete batzuk lehenago euren gutun-esakera bidalia zuten Vatikanora: “Euskal Herriarekiko errespetua eta frankismoaren errepresioa salatzea” eskatu zieten Elizako goi-karguei.     

Derioko Seminarioan izan zen ekimen historikoari buruzko irudi gutxi dago. Filmean, besteak beste, Julen Lekuonaren Aritz eta Oihana seme-alaben testigantzak jaso ditu. Halaber, Camarade-curé / Ez, ez dut nahi  filma gaur egungo euskal presoen aldeko ekitaldietako irudiz osatuta dago. Esaterako, Kanboko Lorentxa Beyrie presoaren inguruan izandako atxikimenduzko agerraldiak eta presoak berak presondegian egindako zenbait arte lan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-10-23 | Julene Flamarique
Zinebik 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu Bilbon astebetez

Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.


2024-10-21 | Zuzeu
47. Euskal Zine Bilerak aurtengo Urrezko eta Zilarrezko antzarak eman ditu

Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-14 | Leire Ibar
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa du aste honetan

47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]


2024-10-11 | Uriola.eus
Ezkutuan dagoena pantailetara ekarriko du Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak

Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


‘Irati’ pelikula EiTBren Primeran plataformara heldu da

Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.


Eguneraketa berriak daude