Jule Gabilondo, “Maite”


2022ko urtarrilaren 28an - 15:24
Azken eguneraketa: 16:32
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

1902ko urtarrilaren 29an, Mungiako Trobika kaleko 12.ean jaio zen Joan Gabilondo eta Idoia Leonor Arruza-Zabalaren alaba, Jule (Julia Klaudia). Hiru urte beranduago, Estepan, Urkiaga-Basaraztarren semea, handik kilometro gutxira munduratu zen.

Jule eta Estepan belaunaldi-kide eta herrikide izateaz gain, elkar ezagutu zuten eta biak ala biak herri-egitasmo berberaren alde engaiatu ziren. Aldiz, Estepanen ibilbide eta figuraren zenbait mugarri aski ezagunak zaizkigun bitartean, 120 urte beranduago, Jule Gabilondoren oihartzuna nabarmen galdu da, baita bere jaioterrian ere.

Iñake ahizparekin batera denda bateko arduradun zen Mungian baina Juleren bizimodua bestelako nahiek betetzen zuten. Izan ere, gaztetatik idazmenerako abilezia erakutsi zuen eta 1930ean Euskal Esnalea aldizkariaren saria irabazi zuen ¿Gizona ala emakumea? ¿Zein da kementsuagoa? testuarekin. Ordutik aurrera, sarri idatzi zuen garaiko hedabide desberdinetan “Maite” ezizena erabiliz. Beti euskaraz (bizkaieraz), gai berdintsuen bueltan aritu izan zen, Lauaxetaren gonbitea onartuz Euzkadiko orrialdeetan zein Eguna egunkarian beranduago. Tokiko kronikak egiten zituenean ere, bere konpromiso politikoa agerian uzten zuen euskaraz edo abertzaletasunaz, eta bere pentsamolde eta mundu ikuskeratik emakumeak horien transmisioan jokatu behar zuen paperaz, bilorik gabe idazten zuen bakoitzean. Hori atzeman daiteke besteak beste, 1933an, autobusean lau egunez Euskal Herriko zazpi herrialdeetan barrena egindako txangoan izandako bizipenei buruz Euzkadi egunkarian idatzi zituenetan.

Baina artikuluez harago, Julek bere idealen alde beste esparru batzuetan ere lan handia egin zuen Emakume Abertzaleen Batzako kide aktibo bezala. Ohikoa zen eskualdeko herri ekimen zein ekitaldi kulturaletan inplikatuta ikustea eta gerra aurreko urteetan harat-honat aritu zen hizlari.

Gauzak horrela, gerra betean doktrinamendu ideologikotik hurbil zeuden artikulu sutsuak idazteari ekin zion 1937an zehar argitaratu zen Eguna euskarazko lehen egunkarian. Faxisten garaipenarekin, Jule Gabilondok lehenik Santanderrera eta handik gero Ipar Euskal Herrira alde egin behar izan zuen. Itzultzeko aukera izan zuenean Lazkaora, Beasainera eta azkenik Donostiara egin zuen. Eta 92 urte betetzear zela, bertan hil zen 1994ko urtarrilaren 1ean.  

Faxistek Bilbora sartzean Eguna eten zuten bezala, eten zituzten baita Lauaxeta eta beste askoren biziak, eten zituzten Jule eta besteen lumak eta, oro har, eten zuten belaunaldi hura sortzen ari zen mundua. Ondorengooi dagokigu ondare eta izpiritu hori ezabatzen ez uztea, suspertzea eta nahi dugun etorkizuna eraikitzea.  

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Eguneraketa berriak daude