2019ko urriaren 15ean Judimendiko Salon de Juegos Premium lokalak berriz ere bere ateak ireki dituela jakin genuen. Duela hiru aste Judimendik Joko Aretoari ez plataformak lokal honen atarian, joko aretoak bi hilabete eta erdi itxita zeramala jakinarazi zuen.
Prentsaurrekoan adierazi bezala, negozioaren jabeak ez zuen tabernaren gestioa eramateko prest zegoen inor aurkitzen. Auzoko tabernari bati eskaini izan zion honen kudeaketa, zeina prentsaurrekoa eta gero atzera bota zen.
Judimendiko auzokideok taberna arruntaz mozorrotutako joko areto honi aspaldi kendu genion maskara. Jakin badakigu, jokoa gaur egun zapaltzen gaituen sistema kapitalista heteropatriarkalaren beste erreminta bat baino ez dela, eliteen poltsikoak aberasteko erabiltzen dutena, herritarrenak, husten dituzten bitartean. Jokoaren bidez, existitzen ez den etorkizun oparo bat saldu nahi digute, gure baldintza ekonomikoak hobetuko direlakoan. Baina Judimendiko auzokideok, horretaz kontziente, joko aretoaren aurkako dinamika bat piztu genuen, horren bitartez, joko aretoak auzoarentzat dakartzan problematikak mahai gaineratu eta auzoko erantzun bat aktibatuz.
Auzoaren gehiengo batek argi adierazi du; ez dugu horrelako negoziorik nahi. Eta horrela erakutsi dugu hilabeteko azken ostegunetan deitutako kontzentrazioetara joanez, bertan kontsumitzeari utziz, etxebizitzetan, kalean eta komertzioetan gure aldarria txapen zein banderolen bidez kaleratzen, auzoan eta ikastetxeetan hitzaldiak emanez
Auzoaren gehiengo batek argi adierazi du; ez dugu horrelako negoziorik nahi. Eta horrela erakutsi dugu hilabeteko azken ostegunetan deitutako kontzentrazioetara joanez, bertan kontsumitzeari utziz, etxebizitzetan, kalean eta komertzioetan gure aldarria txapen zein banderolen bidez kaleratzen, auzoan eta ikastetxeetan hitzaldiak emanez, ekainean joko aretoen kontrako Euskal Herriko lehenengo manifestazioa eginez edota irailean, Judimendik joko aretoari ez! plataformako kideok egindako prentsaurrekoa burutuz. Finean, auzo oso bat joko aretoaren kontra lerratu dugu, gazte, heldu zein nagusi.
Tamalez, badirudi beti dagoela norbait prest besteon kontura aberasteko, horretarako auzoaren hitza gainetik pasa behar badu ere. Baina auzokideok argi daukagu, gaur egungo sisteman, jokoak joko aretoen eta sistemaren txotxongilo bihurtzen gaituen fabrika horri ezetz esaten jarraituko dugu! Auzoko dinamika martxan egon den bitartean, lokalaren gestioan aldaketak egon arren, inoiz ez dugu gure borrokan amore eman, eta gaur ez da horretarako eguna izango. Joko aretoaren irudia aldatzeak, ez gaitu isilaraziko.
Ardura, ordea, ez da soilik jabe berriarena. Irakurketa honen azken hitzak instituzioei eta gizarte eragileei interpelatzeko erabili nahi ditugu. Berriro ere aho batez diogu; bada garaia organismo hauetatik joko aretoen zein orokorrean jokoaren problematika honen aurrean ardurak eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Herri mugimenduko kideok aspaldidanik daramagu gure etxeko lanak egiten. Beraz, hasi gaitezen problematika honi erantzun kolektibo bat eman ahal izateko bidea eraikitzen.
Jakin bagenekien egun dugun egoera berandu baino lehen gerta zitekeela. Baina denbora laburrez izan bada ere, auzo botereaz eta auzo antolakuntzaz lortutako garaipen txiki bat izan dela adierazi nahi dugu. Beraz, jarraitu dezagun aliantzak eta sareak josten, garaipen txiki hauek handi izan daitezen! Borrokak merezi du eta horretan berresten gara.
Judimendin argi daukagu: Judimendik joko aretoari ez!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]