Juan Oñate euskal jatorriko konkistatzaile krudelaren estatuaren aurkako protestan bi manifestari tirokatu dituzte milizia supremazistek

  • AEBetan kolonizatzaile zuriei eskainitako estatuen aurkako mugimenduek historiari buruzko ikuspegi kritikoa zabaltzen jarraitzen dute batean eta bestean. Albuquerque hirian, Mexiko Berria estatuan, Juan Oñate konkistatzailea gurtzeko jarritako brontzezko estatua kentzen saiatu ziren manifestariak astelehenean. Zuri supremazisten milizia armatu batek, ordea, tiro egin zuen eta bi pertsona zauritu zituzten. Poliziak erasotzailea atxilotu zuen eta gas negar eragilea bota manifestariei.


2020ko ekainaren 17an - 16:07
Juan Oñateren aurkako protestaren une bat.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Protestarietako bat larri eraman zuten ospitalera. Juan Oñate duela 400 urte jatorrizko herriak suntsitzeagatik kendu nahi dute, eta egun berean, Mexiko Berriko Alcalde hirian, bere beste estatua bat kendu zuten.

"Oñateren eskulturako tiroteoa oso itxuria izan zen eta onartezina den biolentzia ekintza izan zen", adierazi du Tim Keller hiriko alkateak eta iragarri du kendu egingo dutela estatua. "Bart eskultura sinbolo bat baino gehiago, segurtasun publikoko kontu bat bilakatu da", esan dio CNN kateari.

Nor izan zen Juan Oñate?

Mexikon jaiotako gipuzkoar jatorriko konkistatzailea izan zen Oñate, euskarazko Wikipedian irakur dezakegunez. Kristobal Oñate konkistatzailea zuen aita (Gasteizen edo Oñatin jaioa) eta Catalina Salazar y de la Cadena ama. Garai hartan Espainia Berria deitzen zioten 1535ean Espainiak bere Amerikako koloniak kudeatzeko sorturiko barruti administratiboetako bati.

Mexiko Berria konkistatzeko espedizioa antolatu zuen 1595ean Juan Oñatek. Ingelesezko Wikipediak dauka Juan Oñateri buruzko artikulurik osoena entziklopedia libreen artean. Bertan irakur daiteke "esku gogorra" izan zuela eta jatorrizko zenbait herriren aurka sarraskiak eragin zituela Amerika konkistatu bitartean. Honela dio pasarte batek:

"Gaur egun Oñate ezaguna da 1599an Acomako Sarraskiagatik. Lur batzuen jabetzaren harira sortutako tira-bira baten ondorioz, Acoma herriko kideek 11 espainiar hil zituzten, Oñateren iloba barne –Juan de Zaldivar–. Oñatek orduan Acoma herriaren aurkako erantzun basatia agindu zuen. Acomaren herria suntsitu zuten eta 800 eta 1000 Acoma herritar hil zituzten". Herria suntsitzeko, ilobaren anaia Vicente de Zaldivarri agindu zion.

Beste pasarte hau ere ingelesezko Wikipedian irakur daiteke:

"Bizirik atera ziren 500 bat pertsonaren kasuagatik ere bada ezaguna Oñate: Ohkay Owingeh-ko epaiketan, Oñatek gehienak 20 urteko esklabutza fortzatura zigortu zituen, eta gainera, 25 urtetik gorako gizon guztiei oin bat mozteko agindu zien. Acoma herritarren aurka "gehiegizko indarkeria" erabiltzeagatik epaitu zuen Espainiako Gobernuak".

Gaur egun Oñateren figura oso polemikoa da Mexiko Berriko historian: 1998an, Alcalde hirian zeukan estatuaren ezkerreko oina moztu zion norbaitek. Urteetan ez zen jakin nork eta zergatik egin zuen ekintza hura, 2017an New York Times-ek argitaratu zuen arte jatorrizko herritar batek moztu ziola oina, egin zituen sarraskien eta konkistatzailearen figurari arbuio gisa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal konkistatzaileak
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


“Euskal Herri dekoloniala” aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


‘Sin Límites’ edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
“Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan”

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


2022-09-05 | Axier Lopez
Getariako eta Filipinetako lehorreratzeak, nork zer omentzeko?

Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]


2022-08-29 | ARGIA
‘Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat’ liburuaren lehen aurkezpena ostegunean Getarian

Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]


2022-07-23 | Nekane Txapartegi
Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


2022-07-14 | Peru Iparragirre
Axier Lopez
“Dekolonialitateari buruzko eztabaida pil-pilean dagoenean gure zilborrari begirako diskurtsoak gailendu dira hemen”

Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]


Historiaren korridore ilunak

Alhondegiko erakusketa aretoak beste leku bat dirudi. Hormak han eta hemen altxatu dituzte espazioa guztiz transformatuz, moketa beltzez jantzi eta eraikuntzarako erabiltzen diren argiontziekin baino ez dute argiztatu. Historian zehar bidaia egin behar dugu argiuneak baino... [+]


Eguneraketa berriak daude