Juan Mari Beltran, kultur kezka batzuen erantzuna

  • Euskal kultura zer den eta nola transmititu edo “geroratu” behar dugun da kezka unibertsitate masterretan, kulturgintzan… Aski da Beltranen kontzertu bakarra entzutea edo orain Herri Musikaren Txokoan ematen dituen eskolak jasotzea teoriak eta galderak praktikan gaindituta ikusteko. Beraz, agian benetako kezka behar luke Beltranek bizi osoan hain azertu handiz egin duena nola jaso, beste eremuetara nola zabaldu eta geroratu behar den.


2012ko abenduaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kultur Astearen barruan, kontzertua eskaini zuen Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizarrekin batera, Larraulgo elizan, 2012ko azaroaren 30ean.

Larraulen azaroaren 30ean kontzertua eskaini zuten Ander Barrenetxeak, Andoitz Antzizarrek eta Beltranek. Hernaniko kontserbatorioko bere gela hura, musika kutxa bat zen gela hura zabaldu zitzaidan berriz. Egun erretiratuta omen dago, baina Oiartzunen jarraitzen omen du musika lantzen, 5 urtetik 55 urtera arteko ikasleekin.

“Paseotxo bat egingo dugu Euskal Herrian barrena” esanda hasi zuen bidaia musikala. Geldialdi bakoitzeko aldatzen zuen instrumentua. Denak ere Euskal Herrikoak eta aldi berean Kantaurikoak, Europa osokoak edo bost kontinenteetakoak ziren, batzuk sukaldekoak, besteak ganbarakoak eta besteak plazakoak… Beltranen gelan eskura zeuden instrumentu haiek denak, ikasleek gaur hau pixka bat eta hurrengoan beste hura probatzeko, kantuetan batek hau eta besteak harako konbinatzeko. Batek txistua hautatuta, besteak txalaparta eta hirugarrenak alboka ikasi nahi zuelako egingo ziren Beltranen ikasle, baina beren ikasleak asteburu goizez kalean ikusiko zenituen txistua, dultzaina eta alboka (gutxienez), hiruak jotzen.

Kontzertu osoa izan zen folka. Kantu batzuk ezagunak ziren, eta besteak molde ezagunekoak, herri musika entzuna duen belarriak logika aise hartuko dion klase horretakoa. Eta ze aniztasun, ze aberastasun bateko jotaren eta besteko fandangoaren artean, edo batean gaita eta bestean dultzaina esan zaion jotzeko moduen artean. Kantu ezagunak, baina “hau horrela da” pentagraman idatzi ezin direnak, birsortzera “kondenatuak”. Kontzertu ostean halaxe bota zigun Beltranek: “Sagar dantza ez nuen sekula gaur bezala jo. Niri ez galdetu ze notak diren, hasten naiz eta ‘orain goitik joko dut, orain behetik’ erabakitzen dut”.

Kontzertua hasi, txalapartarekin hasi zuen. Eskola zaharrekoei ikasi zien moduarekin lehenik, eta gaur jotzera iritsi diren eran bukatzeko. Txalaparta Festak etorri zitzaizkidan gogora, eta batez ere, “Txalaparta party aparta” emanaldi hura, bere ikasle ziren Arkaitz Martinezek eta beste hainbestek tinbara inguratuz eman zutena. Txalaparta booma izan zen Hernanin, zenbat ume eta gazte pasa ziren Beltranen gelatik!

Elizako bankuetatik umeak ere konturatu ziren “hori kainabera bat da eta, alde batetik pitzatuta!”. Ahozabalik utzi zituena, izena bera zoragarria duena, euri negarra, “egur pusketa bat, haritik zintzilik”, eta bueltaka abailan eraginda haize hots izugarria ateratzen duena. Edozeri soinua ateratzeko jolasa zirudien kontzertuak. Ordu eta erdian eserita egon ziren umeentzat, musikan parte hartzea izan zen aterabide bakarra, hankekin bankua joz, txaloka… Horixe egiten zuen Beltranek, behin bertso doinu bat ikastera sartu ginen bi ahizpok, eta bide batez eskuarekin halako sonajerori eragiteko esan zidan, eta bitartean ahizpak hankarekin eragingo ziola beste zerbaiti, batek doinua goitik eta besteak behetik kantatzen bukatuz.

Beltranek musika transmititzen du. Kulturarekin, sormenarekin, jolasarekin, ohiturekin lotutako musika. Eskoletan zabalduta dagoen musikaren kontzeptuarekin (pentagramak irakurtzea, urtean sei kanta ikastea, txapelketa irabaztea) zerikusirik ez duena. Euskal musika, betikoa baina beti berria, moldekoa baina idatzi ezina, herrikoia baina sortzailearena, agortezina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


2024-01-02 | ARGIA
80 pertsonak dastatu zuten Bermu Okerra

Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak Bermu Okerra musika jaialdia antolatu zuen abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egin zuten, eguerdian. Antolatzaileek azaldu dutenez,... [+]


2023-12-19 | ARGIA
Abenduaren 28an identitate disidenteek antolatutako Bermú Okerra musika jaialdia Kontrastako tabernan

Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak antolatu du Bermu Okerra musika jaialdia abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egingo dute jaialdia, eguerdian.


2023-12-18 | Ahotsa.info
Hatortxurock 28, amaiera berri bat

 Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]


2023-12-15 | Iñigo Satrustegi
Amorante eta Ibil Bedi
Portuko ranpa gehiago komeni

Amorante eta Ibil Bedi

Non: Portuko ranpi (Ondarroa)

Noiz: Azaroaren 25ean

------------------------------------------------

Ez zait aukerarik sortu orain arte Ondarroako Portuko Ranpara gerturatzeko. Toki berezia zela eta gustatuko zitzaidala esaten zidaten lagunek... [+]


Eguneraketa berriak daude