Joyce Banda: “Afrikako emakumeak zutitu egin dira merezi duten lekua aldarrikatzeko”

  • Joyce Hilda Banda Malawiko Errepublikako presidentea da 2012ko apirilaz geroztik. Afrikan estatu buru kargua lortzen duen bigarren emakumea da, eta lehen eskutik ezagutzen du kontinenteko emakumeen egoera. Genero berdintasunera bidean, hainbat neurri bultzatu ditu Bandak zuzendutako gobernuak. Aipatu neurriak ardatz elkarrizketatu du Euroxpress-ek, eta hona ekarri ditugu bere adierazpen batzuk:


2013ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Afrikan estatu buru kargua lortzen duen bigarren emakumea da Banda, Ellen Johnson-Sirleaf liberiarraren ondotik. (Argazkia: mg.co.za) Afrikan estatu buru kargua lortzen duen bigarren emakumea da Banda, Ellen Johnson-Sirleaf liberiarraren ondotik. (Argazkia: mg.co.za)

“Genero berdintasunak ateak irekitzen dizkio gizonen eta emakumeen gaitasunaren garapenari, bientzako espazio komun bat baimenduz. Boterea emakumeen esku jartzeak gainera, eragiten dieten gaietan erabakiak hartzeko aukera eskaintzen die. (...) Eragiten dieten erabaki guztietan parte hartu behar dute emakumeek”.

“Afrikako biztanleen gehiengoa emakumea da; beraz, pobreziaz eta sufrimenduaz mintzo garenean, emakumeez mintzo gara nagusiki. Hori dela eta, emakumeei boterea eskaintzea eta neskentzako hezkuntza garapenera eramango gaituen eraldaketa estrategia baten parte dira”.

“Malawin, HIES tasak oso altuak dira emakumee gazteen artean, gizonezkoenak baino sei aldiz altuagoak. Emakumeen posizio sozioekonomiko baxua eta zenbait joera kulturalek sustatzen duten ‘sexu segurua’ hautatzeko ezintasuna daude horren atzean. Emakumeak babesteko legeak behar ditugu”.

Kontinentean, emakumeak menpeko

“Afrikako herrialde gehienetan emakumeek gizonezkoek baino eskubide gutxiago dituzte. Ohikoa da baliabide gutxiko familietan mutilen hezkuntza lehenestea, neskenaren kaltetan. Halaber, estereotipoak medio, hainbat lanpostuk soilik gizonezkoentzat izaten jarraitzen dute”.

“Ez hori bakarrik, hainbat kasutan emakumeek ez dute jabetzarik izateko eskubiderik edota kreditu-erakundeetan kontu bat irekitzea debekatzen zaie. Horrek menpeko bihurtzen ditu. Hala ere, pozten nau isilik geratu ez direla ikusteak. Afrikako emakumeak zutitu egin dira gizartean merezi duten lekua aldarrikatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Malawi
Malawiko emakume nagusiak, sorginkeriaren jomugan

Afrika hegoaldeko herrialdean ugaritzen ari dira sorginkeria egotzita erasotzen dituzten emakume nagusien kasuak. Legeak dio fenomeno hori ez dela existitzen, baina sinesmena oso zabalduta dago herrialdean: horrek dakar herritarrek “justizia” beren kontura egitea.


Net Hurbil: Tabako orriak bi aldiz hilko ditu Malawiko laborariak
Tabakoa kolpetik uzteak abstinentzia sindromea eragiten dio erretzaileari, aspalditik dakigunez. Beste edozein adikziorekin gertatu bezala, tabakoarekiko menpekotasuna gainditzeko ere hainbat estrategia eta teknika erabiltzen da. Baina hori horrela bada kontsumitzailearen... [+]

2008-06-26
Body Mind & Soul: “Voodjazz-ak handi egingo gaitu”

"Malawin bertan, geure herrian, jendeak sekula ez du geurea bezalako musikarik entzun, baina egiten dugun lana esperimentatu eta entzun duten gutxiek geure musika gozatu eta aintzat hartu dute. Europan bestalde, entzuleen erantzuna orain arte oso ona izan da, geure lana eta... [+]


Eguneraketa berriak daude